Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondorio 1 iz egite, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den egite, egoera edo gertaera. ik ondore.

Kausa berberek ondorio berberak dituzte. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 104. orr.

Azalpen hori fenomenoaren azken kausa baino nolabaiteko ondorio gisa uler daiteke, edo hobe esanda, fenomenoaren beraren gertakari beharrezko baten gisa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 104. orr.

Berdinak diruditen legeek ez dutela beti ondorio berbera izaten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 253. orr.

Ugalketa ondorio bat da, ez helburua. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 186. orr.

Kataklismoa eta bere ondorioak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 152. orr.

Ondorioak benetan ikusgarriak izaten dira. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 131. orr.

Baina, hala beharrez, jakinen du ere gaizkiaren bidean sartzen... ondorioa behar da ikusi. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 48. orr.

Ondorioa: deskoadratzeak indar handiagoa du oraindik ere era honetako irudietan, berariaz mantendu behar baita berriro zentratzeko aukera baten kontra. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 151. orr.

Esandakotik ondorio hau ateratzen da, oso maiz eragozpen ugari izaten direla erlijio bat herrialde batetik beste batera eramateko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 139. orr.

Hortik ondorio hau atera daiteke: [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 76. orr.

Ondorioa harrigarria gertatzen da, optimismoagatik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 41. orr.

Datuotatik ateratzen den ondorioa, nahikoa garbia da. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 12. orr.

Liburua irakurtzen duenak berehala aterako du ondorio bat: asko aurreraratu dugu autogobernua eskuratu dugunetik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 9. orr.

Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere. Elizen arteko biblia   Erm 4,15

Arrasto horiek guztiek ondorio berera garamatzate: bat-bateko bertsolaritza genero berezia da, eta, hala den neurrian, azterbidea ere berezia behar du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 25. orr.

Senarraren bila joatea erabaki du, ondorioei erreparatu gabe. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 151. orr.

Baina batetik eratortzen diren ondorio eta betebehar guzti-guztiak ez dira eratortzen besteetatik. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 25. orr.

Ikuspuntu honek baditu zenbait ondorio koadroaren ikusmoldeari dagokionez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 91. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Hogoitahamar bat urteren eboluzioaren ondorioa hemen daukat, mendi honetan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 104. orr.

Kanten iraultzaren ondorioak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 11. orr.

1968an plazaratutako euskara batua izan zen ahaleginaren ondorioa. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 12. orr.

Gizakiaren egoera naturala, giza kontratua edo historia artifizialki bereizteko jarrera dira modu honetako asmakizunen ondorioak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 221. orr.

Arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea, umekeria lehendik ere heriotza zibilaren jabe diren kondenatuei benetako heriotzaren ondorioak ezartzea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 48. orr.

Hirugarren munduko gosea lehen munduko gehiegizko luxuaren ondorioa da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 212. orr.

Merkataritzaren ondorioa aberastasunak dira. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 30. orr.

Goldsteinen lanaren zati bat garuneko lesioen ondorioei buruzkoa zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 222. orr.

Delituak barka daitezkeela erakustea [...] inpunitatearen laudorioa egitea da, eta sinestaraztea barkatzen ez diren zigorrak indarraren bortxakeriak direla justiziaren ondorio baino gehiago. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 115. orr.

Haren obrak ez dira kartzelan sartu aurretikoak, kartzela-urte luzeen ondorioa baizik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 21. orr.

Ahulezia guzien ondorio, halako indar bat: gelditasunaren aisetasuna, inertziaren tema. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 120. orr.

Pertsonaren umorea oreka bioelektrikoen ondorioa dela esan zuen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 169. orr.

Dekretuaz eta haren ondorioez baizik ez ziren mintzo. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 110. orr.

3 (izenondoekin)

Merkataritzaren ondorio naturala bakea ekartzea da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 10. orr.

Planteamendu horrek, hasieran behintzat, ondorio askatzaileak izan zituen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 68. orr.

Bi sexu horien arteko hurbilketak berehala ditu ondorio eragingarriak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 60. orr.

Ondorio harrigarrietara iritsi gara, eta horietan ez da txikiena erakustea unibertsitatea nahiko "merke" ateratzen zaiola euskal gizarteari. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 13. orr.

Seme-alaben adin nagusitasunarekin amaitu egiten da gurasoen aginpidea, ondorio zibilei dagokienez. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 80. orr.

Hain zuzen, ezagunak dira langabeziaren ondorio ekonomikoak ez ezik, baita soziologikoak eta psikologikoak ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 104. orr.

Halako gaiztakeria petoek ondorio izugarri eta hilgarriak izango omen lituzkete berehala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 284. orr.

Datu horiek ikusita, ez du ematen unibertsitate mailako ikasketak egiteak ondorio txarrik dakarrenik, ez herri horietan behintzat, batez ere emakumezkoen kasuan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 28. orr.

Espekulazioak oso ondorio larriak izan ditzake truke-tasa finkoetan, 1992-1993ko diru-krisia gertatu zenean, adibidez, ikusi zen bezala. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Juduen kanporatzeak (1492) izan zituen ondorio ezin kaltegarriagoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 28. orr.

Ugaritasunaren kontrako lan-gerra isila bakez egiten duena, indar-gerra odoltsu eta ondorio ilunekoaren ordez. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 70. orr.

4 (izenlagunekin)

Behin-behineko ondorioa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 93. orr.

Bigarren ondorioa: jarraitasun-ezaren adigaiak leku gorena hartzen du historia diziplinetan. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 15. orr.

Homonimia (edo homofonia) azken hariraino eramateak zentzugabeko ondorioak ekar ditzake. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 232. orr.

Ustekabeko ondorioak ekarri zituen gertaera hark. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 284. orr.

Ezusteko ondorioak agintzen dizkizut. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 75. orr.

Agerpenen afinitatea (gertukoa zein urruna) irudimenean egiten den eta a priori erregeletan oinarritzen den sintesiaren beharrezko ondorioa da. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 88. orr.

Bide berri horrek oso bestelako ondorioak izan zituen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 187. orr.

Funtsezko ondorioa: forma esanguratsua. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 233. orr.

Zorionez, ika-mikak alderantzizko ondorioa du apezarendako. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 22. orr.

-Presakako ondorioa da hori. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 433. orr.

Halabeharrezko ondorioa: diru-egongaiztasuna. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 92. orr.

Hauxe da aurrerapenaren berezko ondorioa: [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 158. orr.

Ondo begiratu duzu, gehiegizko ondorioren bati lekurik eman gabe? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 87. orr.

Kolapsoaren beharrezko eta ezinbesteko ondorioa da desintegrazioa? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 436. orr.

Ezin diegu utzi okerreko ondoriora eraman gaitzaten. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 235. orr.

5 (logikan-eta)

Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 107. orr.

Hori argi dago premisetatik ondorioak nola heltzen diren ikasi duenarentzat. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 230. orr.

Multzoa • bada, eta A •-n dauden formulen ondorio logikoa bada, sinbolikoki • •=A idatziko dugu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 145. orr.

A eta B QLren bi formula badira, B A-ren ondorio semantikoa dela esaten dugu baldin eta bakarrik baldin A formula asetzen duten interpretazio guztien segida guztiek B formula asetzen badute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 151. orr.

Horren forma A•B, B •=A da eta posible litzateke bilatzea interpretazio bat premisak egiazkoak egiten dituena eta ondorioa faltsua. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 136. orr.

Haatik, (102) perpausari "aktiboaren" formaldatzea ezartzen badiogu, ondorioa ez da gramatikala. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 115. orr.

Formaldatze hau bere ondorioa IS bat izan dadin taxutuko da. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 125. orr.

Ondorio bakoitzari egiazko premisa bana gehituz, horietatik nahitaezko ondorioak ateratzeko, silogismo kate baten ondoan, azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera helduko da. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 40. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jazoeren ondorio-ilaran dena nolabait erregela honen menpean dagoela. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 85. orr.

Atera nahi litzatekeen ondorioa, alegia, barbaroek araudi orokorra egin zutela glebako joputza nonahi ezartzeko, ondorio-aurrekoa bezain gezurrezko da. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 270. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak borondatea deitzen duen x indar batek daraman laster bat, aldian behin, materia organizatuaren erdian, albo-ondorio bat eragiten duena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 175. orr.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 68. orr.

Garaipen militar horren lehen gizarte-ondorio hautemangarria helenismoari bizkorgarri bat ematea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 251. orr.

Biztanleriaren birbanaketa ordenatuen ustekabeko erlijio-ondorio horiek ez ziren izan Nabukodonosor basakeriazko asiriar metodoetan berrerortzeak izan zituenak bezain ohargarriak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 46. orr.

Zigor-ondorioak edo familiari egindako kaltea edo mina dela-eta erabakiko genuke ez torturatzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 206. orr.

Inferentzia-ondorio hau ezagunegia da eta beraz ez da beharrezkoa hemen bera zabalean azaltzea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 300. orr.

· Askotan ezartzen da globalizazioaren, pobreziaren eta desberdintasunaren arteko kausa-ondorio erlazioa, Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 209. orr.

8 ondorio izan1 da ad

Eguzkiaren beroak eragindako lurrunketaren ondorio da euria. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 73. orr.

Indar honen ondorio da giza ekintzen multzo nahasia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 37. orr.

1980ko hamarraldiko bigarren erdiko nazioarteko zuzeneko inbertsioen gorakada, aurrenik, europar eta japoniar enpresen ekoizpen-jardueren nazioartekotze lasterraren ondorio da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 73. orr.

Proteina-urritasunaren ondorio dira munduko elikadura-arazo ia guztiak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia. Elizen arteko biblia   EsZ 22,4

Erregela honen atzean lehen Anai-artearen ibilbide osoa aurki daiteke, haren bizitza errealaren deskribapen eta ondorio baita. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 43. orr.

Krisi hura gerren eta gerrek ekarritako izurriteen ondorio edo Amerikako metal bitxien beheraldiaren ondorio izan zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 34. orr.

Ibai batek sortzen dituen uholdeak, ibaiak daraman ur-emari maila handitzearen ondorio direla esatea bezalatsu. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 104. orr.

Delituak barka daitezkeela erakustea [...] inpunitatearen laudorioa egitea da, eta sinestaraztea barkatzen ez diren zigorrak indarraren bortxakeriak direla justiziaren ondorio baino gehiago. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 115. orr.

9 ondorio izan2 du ad

Bokazioak misioa du ondorio: besteentzat jarraibide eta ispilu garbi izan behar dute ahizpek. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1172. orr.

Izan ere, bekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan du ondorio; dohainak, berriz, bekatuak asko izan arren, barkamena izan du ondorio. Elizen arteko biblia   Erm 5,16

Harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eramanpena duela ondorio. Elizen arteko biblia   Erm 5,3

Edozein sailetako ekai eskasiak espekulazio gero eta handiagoa ukan zuen ondorio, eta nornahi egoeraz baliatzen zen, guti edo aski. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 217. orr.

10 ondorioz

Jainkoak gizaki itxura duela uste zuten, hau da, haren forma eta jasa, eta hortik, ondorioz, Jainkoaren gorpuztasunaren doktrina ateratzen zitzaien. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 42. orr.

Pentsa lezake norbaitek Pío Barojaren ikuspegia, zazpi probintziak gogoan hartzen zituena, bere ideologia euskaltzalearen adierazpen zela, eta mozketa, ondorioz, idazle jakin baten aurkako erasoa. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 97. orr.

Uraren azal jabala, ondorioz, borobil meharrez zimurtzen zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 134. orr.

Izadiaren eta, ondorioz, indarraren (hybris) legearen gainetik zuzenbidearen gorentasuna jartzeko ahalegina oso hedatuta egon da beti helendar kultura politikoan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 38. orr.

Odola isurtzearen eta, ondorioz, soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean, hasierako kristauak ez zetozen bat judu-tradizioarekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 81. orr.

Eta, ondorioz, nola bizi honetan ez baita dohatsutasun osorik, ez da ere izanen zorigaitz osorik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 84. orr.

Ondorioz, Peterrek gauza asko bere kabuz ikasi behar izan zituen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 256. orr.

Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni; ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko. Elizen arteko biblia   Jn 9,39

Ondorioz, mahastia zeharo hondatua eta ia mahatsik gabe geratu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 713. orr.

Zeren irudi geometrikoak egiaren baitan nahiz egia beraietan egon, gure ariman edo adimenean ere badaudela inork ez du zalantzarik egiten; ondorioz, egia gogoan ere badago. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 91. orr.

Ekoizpenaren emendatzeak merkatu berriak kolonizatzera bultzatzen baitu, eta horrek ondorioz kolonien altxamendua ekarriko duela, eta kapitalismoaren suntsitzea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 16. orr.

Murriztu egin genuen zerrenda ondorioz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 303. orr.

Adi egotea erabaki zuen ondorioz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 123. orr.

Hiru ortzi-gorputz haiek, eguzkia, lurra eta ilargia, elkarrekiko lerro zuzenean paratuak egonik, nahitaezko ondorioz, ilargiaren ilunperatze bat gertatzen ari zela ikusteak, egonezina sortu zidan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 187. orr.

Lotzen dizkiozu [...] zeure ohorea eta zoria zeure zaldiari; haren zauriak eta heriotzak zeurea dakarte ondorioz. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 114. orr.

11 (-en atzizkiaren eskuinean)

Piezoelektrizitate-propietatea du hezurrak: presio mekanikoaren ondorioz korronte elektrikoa sortzeko gaitasuna, alegia. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 36. orr.

Hobeki egin nahi hartan, labankadatxo baten ondorioz, zarratada pare bat egin nuen masailan. Txillardegi   «Putzu» - 53. orr.

Gaixotasunaren ondorioz, ematen zuen bazuela harritzeko moduko bizkortasun berezi bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 74. orr.

Hondarretan zetzan, erorikoaren ondorioz konortegabetua, suposatu nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 192. orr.

Pentsatzen zuten bere bizkar okerragatik janzten zela modu hartan, konkorrak disimulatzeko; ez, Joseba bezala, bere bizimodu aldrebesaren ondorioz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 284. orr.

Nire zauriak gaiztotuak daude eta zornatan, nire zorakeriaren ondorioz. Elizen arteko biblia   Sal 38,6

Merkatuen existentziaren eta dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz, apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da, eta jardueren espezializazioa sortzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 18. orr.

Gertatuaren ondorioz, Asisko herriak erabaki hau hartu zuen: [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 564. orr.

Jaiotza tasa jaistearen ondorioz eta emakumeen independentzia ekonomikoaren ondorioz, giza primateek duela 4 milioi urte garatutako eredura bueltatzen ari gara, hau da, bikote sailaren eredura. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 289. orr.

Klimen arteko aldearen ondorioz, herriek batzuek besteen salerosgaien premia handia dute. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 29. orr.

Euskal Herrian ehunka bazkide galdu zituen elkarte ekologistak adierazpen haien ondorioz. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 14. orr.

Hizkuntzalaritzak mende honetan egin dituen aitzinamenduen ondotik, eta haien ondorioz, beste zientzia batzuk ere baliatu dira haren emaitzez. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 176. orr.

Antolaketa horren ondorioz, eskuak egiten duen indarra handitzen da intxaurra kraskatu ahal izateko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 61. orr.

ik beherago 13. 8384

Kontsidero horien guztien ondorioz sortu ziren babes-hiriak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 144. orr.

Honen guztiaren ondorioz, aipatzekoa da nolako loturak sortzen diren herri garatuetan gizartearen eta unibertsitatearen artean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 49. orr.

12 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Hizkuntzalaritzan jartzen den arretaren paradoxazko ondorioz, hizkuntzalaritzaren arloa da, hain zuzen, ustekeriak, ameskeriak eta iduripenak gehien zabaldu diren arloa. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 33. orr.

13 horren ondorioz

Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea; horren ondorioz, oinarrizko egiturak baino ez dira behar leku batetik bestera mugitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 15. orr.

Senar-emazteek askatasuna dute, horren ondorioz, euren arteko itunak egiteko, lege zehatz horri egoki baderitzote. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 91. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du [...] lanaren banaketa, eta, horren ondorioz, baita ekoizpenaren eraginkortasuna ere, nazioen aberastasunaren oinarri dena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 17. orr.

Esan denez, ekonomian esperimentazio kontrolatua ez da posible, eta, horren ondorioz, askotan sortzen da gezurkeria mota hau. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 23. orr.

Gero, mugitzen hasten dira zein bere eskualdera itzultzeko, eta horren ondorioz, lur zati batzuek ere beren tokia utzi eta urarekin, airearekin eta suarekin elkartzen dira. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 191. orr.

Eta beraz, horren ondorioz, Aita Sainduak ezin du bere egitekoa beste baten gain utzi. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 155. orr.

Horren ondorioz, gai kriminalak aurreikuste baten objektuak izan daitezke, gauza bera ezinezkoa delarik gai zibiletan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 49. orr.

Horren ondorioz bereizketa bat egin izan da: alde batetik, metafisika orokorra (ens commune) eta, bestetik, metafisika berezia (summum ens), izaki partikularrarena, onartuz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 52. orr.

Horren ondorioz, ahoa eta sudur-zuloak uretan murgilduko dira, eta, ur azalaren azpian ere arnasa hartzeko ahaleginak egiten baitira, biriketan sartzen da ura. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 152. orr.

Zakarrontzi izugarri handietan amildu nituen paper mutur eta puska zimeldu haiek guztiak, eta jaso ezineko moduan bete eta astundu ziren horren ondorioz zakarrontziak, ahanzturan itzali ezin den oroimenari zenbaitetan gertatzen zaion bezala. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

azterketaren ondorio (8); bere ondorio guztiekin (7); borrokaren ondorio (6)

eragindako ondorio (6); gatazkaren ondorio (15); globalizazioaren ondorio (7); hainbat ondorio atera (7); horren ondorio da (10); horren ondorio dira (6); horren ondorio izan (8)

izan ditzakeen ondorio (6); izatearen ondorio (6); legearen ondorio (7); nahi gabeko ondorio (7)

ondorio argia (6); ondorio atera (49); ondorio baikorrak (11); ondorio bat atera (9); ondorio bat da (8); ondorio batera iritsi (6); ondorio bera (15); ondorio da (91); ondorio dela (49); ondorio dela esan (6); ondorio dira (69); ondorio direla (32); ondorio ditu (7)

ondorio ekarri (11); ondorio ekarriko (14); ondorio ekonomiko (13); ondorio ekonomikoak (12); ondorio ezkorrak (6); ondorio gaiztoak (7); ondorio garbia (9); ondorio garbia atera (6); ondorio garbirik (13); ondorio gehiago (7); ondorio gisa (76); ondorio guztiak (21); ondorio guztiekin (20); ondorio handiak (7); ondorio hau atera (12); ondorio hori atera (14); ondorio horretara iristeko (7); ondorio horretara iritsi (7); ondorio hutsa (6)

ondorio ikaragarriak (6); ondorio izan (139); ondorio izan da (15); ondorio izan zela (15); ondorio izan zen (24); ondorio izanen (7); ondorio izango (37); ondorio izango da (7); ondorio izango ditu (12); ondorio izatea (6); ondorio izaten (13); ondorio kaltegarri (10); ondorio kaltegarriak (44); ondorio kaltegarriak izan (7); ondorio larri (6); ondorio larriagoak (9); ondorio larriak (121); ondorio larriak ekar (11); ondorio larriak ekarriko (9); ondorio larriak eragin (14); ondorio larriak izan (20); ondorio larriak izango (19); ondorio larrienak (6); ondorio latzak (37); ondorio lazgarriak (14); ondorio logikoa (11); ondorio nabarmenak (7); ondorio nagusi (28); ondorio nagusi atera (9); ondorio nagusi bat (9); ondorio nagusia (26); ondorio nagusiak (29)

ondorio okerrak (6); ondorio on (7); ondorio onak (40); ondorio onik (10); ondorio onuragarriak (6); ondorio orokor (7); ondorio orokorrak (12); ondorio politiko (11); ondorio politikoak (15); ondorio praktikorik (6); ondorio psikologikoak (6); ondorio semantikoa (6); ondorio txar (9); ondorio txarrak (39); ondorio txarrak izan (6); ondorio txarrik (15)

ondorio ukanen (7); ondorio ukanen duen (6); ondorio zen (12); ondorio zuzen (7); ondorio zuzena (47); ondorio zuzena da (14); ondorio zuzena izan (6); ondorio zuzenak (7)

oso ondorio larriak (10)

politikaren ondorio (17); politikoaren ondorio (8); prozesu baten ondorio (7); txostenaren ondorio (6)

ze ondorio (7); zein ondorio (53); zein ondorio atera (7); zein ondorio izan (9); zein ondorio izango (8); zer ondorio (130); zer ondorio atera (21); zer ondorio ekarriko (6); zer ondorio izan (18); zer ondorio izanen (7); zer ondorio izango (12); zer ondorio ukanen (7); zeren ondorio (6); zituen ondorio (8); zuen ondorio (10); zuten ondorio (10)

atera zuen ondorioa (6); ateratako ondorioa (8); azken ondorioa (10); bere ondorioa (11); horren ondorioa da (13); horren ondorioa izan (7); lanaren ondorioa (22); lanaren ondorioa da (11); lehen ondorioa (17); nire ondorioa (8)

ondorioa argia (12); ondorioa argia da (7); ondorioa atera (14); ondorioa garbia (8); ondorioa garbia da (8); ondorioa izan (103); ondorioa izan da (27); ondorioa izan daiteke (7); ondorioa izan dela (8); ondorioa izan zela (8); ondorioa izan zen (20); ondorioa izango (21); ondorioa izango da (6); ondorioa zela (10); ondorioa zen (18); ondorioa zera da (6)

albo ondorioak (7); aldaketaren ondorioak (6); ateratako ondorioak (10); azken ondorioak (8); bere ondorioak (44); bere ondorioak atera (7); bestelako ondorioak (9); dakartzan ondorioak (10)

ekintzen ondorioak (9); eragindako ondorioak (7); gatazkaren ondorioak (12); gerraren ondorioak (8); grebaren ondorioak (8); horrek ondorioak izango (6)

ikerketaren ondorioak (9); indarkeriaren ondorioak (6); istripuaren ondorioak (7); izan ditzakeen ondorioak (9); izango dituen ondorioak (6); izugarrizko ondorioak (6); lehen ondorioak (15); nahi gabeko ondorioak (10); nolako ondorioak (28); nolako ondorioak izango (7)

ondorioak atera (37); ondorioak atera zituen (6); ondorioak aterako (7); ondorioak ateratzeko (34); ondorioak ateratzen (15); ondorioak aurkeztu (6); ondorioak azaldu (6); ondorioak aztertu (18); ondorioak aztertzeko (14); ondorioak dira horiek (6)

ondorioak ekar (7); ondorioak ekarri (11); ondorioak ekarriko (11); ondorioak eragin (7)

ondorioak ikusita (7); ondorioak izan (46); ondorioak izan ditu (9); ondorioak izan zituen (7); ondorioak izango (43); ondorioak izango ditu (10); ondorioak izango dituela (8); ondorioak izaten (7); ondorioak izugarriak (6); ondorioak jasan (16); ondorioak jasaten (10); ondorioak larriak (15); ondorioak nabarmenak (8); ondorioak nabarmenak dira (7)

ondorioak oso larriak (7); ondorioak pairatu (8); ondorioak pairatzen (12); ondorioak sufritzen (6)

ondorioak utzi (6); sakabanaketaren ondorioak (8); txostenaren ondorioak (12); zer nolako ondorioak (17)

ondorioei aurre egiteko (14); ondorioei buruz (22); ondorioei buruzko (13); ondorioei dagokienez (6)

dituen ondorioen (6); ditzakeen ondorioen (9); izan ditzakeen ondorioen (7); ondorioen arabera (11); ondorioen artean (13); ondorioen beldur (11); ondorioen berri (14); ondorioen inguruan (14)

ondorioetako bat (56); ondorioetako bat da (6)

ondorioetan oinarritutako (6)

dituen ondorioez (9); ditzakeen ondorioez (7)

ez du ondoriorik (8); inolako ondoriorik (8); ondoriorik gabe (11)

ondoriotzat jo (11)

akordioaren ondorioz (13); aldaketaren ondorioz (10); aldaketen ondorioz (6); arazoen ondorioz (30); atentatuen ondorioz (14)

bonbardaketen ondorioz (9); borrokaren ondorioz (19); borroken ondorioz (29); bozen ondorioz (6)

egindako presioen ondorioz (6); egoera horren ondorioz (7); egoeraren ondorioz (9); eguraldi txarraren ondorioz (10); ekaitzaren ondorioz (14); ekaitzen ondorioz (7); ekintzen ondorioz (6); elurraren ondorioz (9); elurtearen ondorioz (8); erabaki baten ondorioz (6); erabaki horren ondorioz (7); erabakiaren ondorioz (14); eraso baten ondorioz (13); eraso etengabeen ondorioz (20); erasoaren ondorioz (17); erasoen ondorioz (26); eroriko baten ondorioz (6); erradiazioaren ondorioz (8); erreformaren ondorioz (10); euriteen ondorioz (10); ezbeharraren ondorioz (14); eztanda egitearen ondorioz (7); eztandaren ondorioz (9)

faltaren ondorioz (8)

gaitz baten ondorioz (7); gaitzaren ondorioz (18); gaitzen ondorioz (13); gaixotasunaren ondorioz (7); gaixotasunen ondorioz (6); gatazkaren ondorioz (20); gerraren ondorioz (25); globalizazioaren ondorioz (6)

gose grebaren ondorioz (9); grebaren ondorioz (30); gripearen ondorioz (12)

haien ondorioz (17); haren ondorioz (53); harremanen ondorioz (6); hartzearen ondorioz (7); hauen ondorioz (17); hauteskundeen ondorioz (6); hegazti gripearen ondorioz (7); hiesaren ondorioz (7); hitzarmenaren ondorioz (8); honen ondorioz (44); horien ondorioz (79); horren guztiaren ondorioz (21); horren ondorioz (655); hotzaren ondorioz (10)

ikerketaren ondorioz (6); indarkeriaren ondorioz (16); istiluen ondorioz (7); istripu baten ondorioz (43); istripuaren ondorioz (74); istripuen ondorioz (22); isuri baten ondorioz (9); isuriaren ondorioz (6); ixtripu baten ondorioz (6); izandako istripuaren ondorioz (6)

jasotako kolpeen ondorioz (8)

kanpainaren ondorioz (6); kanporatzearen ondorioz (6); kolpe baten ondorioz (12); kolpearen ondorioz (61); kolpeen ondorioz (31); kutsaduraren ondorioz (9)

lanaren ondorioz (21); lanen ondorioz (15); legearen ondorioz (18); legez kanporatzearen ondorioz (6); leherketa baten ondorioz (13); leherketaren ondorioz (17); lesio baten ondorioz (7); lesioen ondorioz (9); liskarren ondorioz (11); lurrikararen ondorioz (6)

mehatxuen ondorioz (8); minbiziaren ondorioz (12)

nekearen ondorioz (7); neurrien ondorioz (6)

oker baten ondorioz (7)

ondorioz erabaki (7); ondorioz etorri (11); ondorioz etorri da (6); ondorioz gerta (7); ondorioz gertatu (28); ondorioz gertatu zen (7); ondorioz gertatzen (13); ondorioz gutxienez (10); ondorioz hartu (8); ondorioz hasi (7); ondorioz hil (98); ondorioz hil zela (15); ondorioz hil zen (37); ondorioz hildako (20); ondorioz hildakoak (9); ondorioz hiltzen (10); ondorioz iritsi (10); ondorioz izan (25); ondorioz sortu (21); ondorioz sortuko (6); ondorioz sortutako (26); ondorioz sortzen (24); ondorioz sortzen diren (8); ondorioz utzi (6)

osasun arazoen ondorioz (6)

pilaketaren ondorioz (11); politikaren ondorioz (13); politikoen ondorioz (7); presioaren ondorioz (12); presioen ondorioz (23); protesten ondorioz (11); prozesuaren ondorioz (10)

sakabanaketaren ondorioz (12); salaketaren ondorioz (11); sute baten ondorioz (13); sutearen ondorioz (21)

tabakoaren ondorioz (7); tiroen ondorioz (14); tiroketaren ondorioz (9); tiroketen ondorioz (6); torturaren ondorioz (8); torturen ondorioz (8); tratu txarren ondorioz (11); txartel pilaketaren ondorioz (9); txartelen ondorioz (9)

uholdeen ondorioz (29); urakanaren ondorioz (8); zatiketaren ondorioz (6); zauri larrien ondorioz (6); zaurien ondorioz (18)

horren ondoriozko (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus