Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ongi (12141 agerraldi, 262 liburu eta 3320 artikulutan; orobat ungi g.er.) 1 adlag nahi, espero edo behar den bezala; era onez, egokitasunez. ik ondo.

-Gizonak ongi bizitzeko ez du askorik behar; gaizki bizitzeko, berriz, asko ere ez du nahikoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 45. orr.

Naturaren goreneko eskubidez erabakitzen du bakoitzak zer den ongi eta zer gaizki. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 449. orr.

Onean ongi, baina txarrean gaizki. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 34. orr.

Azkar eta ongi jaso nahi ditu albisteak nire lehengusina horrek! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 35. orr.

Pilak ongi ote zebiltzan frogatu ere nuen, abiarazteko botoia zanpatuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 45. orr.

Botilak muselina zurizko zapietan ongi bildu eta tapoiak ongi loturik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 315. orr.

Nik ongi pasatu nahi nuen, besterik ez. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 135. orr.

Dena ongi aterako da. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 71. orr.

Xilo haietan sartzen zuen xiri bat, konduen ongi eramaiteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 19. orr.

Zerrikeria galanta egin diotela, putakeria handia eta ongi antolatua, horixe besterik ez. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 35. orr.

-Ongi pasa dezazula -esan nuen azkenik. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 77. orr.

Aitaren kafean hasi zen lanean, baina bi gizonak ez ziren ongi konpontzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 53. orr.

Orduan ongi ikusia zegoen denen eta denaren kontrako errebelde hura aipatzea. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 12. orr.

Zein ongi zihoan dena! Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 105. orr.

Lehengo liburutik bagenekien autobiografia eta barne-hizketa ongi doazkiola Dirassarren estiloari. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 7. orr.

Ongi zetorkiok txanpon batzuk biltzea. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 65. orr.

Oroitzapen goxoenak ez dira ongi ezkontzen bere abituekin. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 21. orr.

Nonahi hartzen zuten ongi eta, Kirxa bera, lozorroa gorabehera, kezkatu egiten zen kafe etxean sartu-irten bat egiten ez bazuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 32. orr.

Ongi baino hobeki interpretatzen zituen sufien edo tradizio mudejarrean oinarritutako kantak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 119. orr.

Bibote mehe ongi moztua sudurpean. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 44. orr.

-Ongi -erantzun dio suhiak-; apur bat izutua, jakina. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 136. orr.

Ongi, komandante jauna. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 25. orr.

-Dena ongi, jauna? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 32. orr.

Gaur arratsaldeko seietan ongi? Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 44. orr.

Lagunarekin ongi-esanka noiz jardun eta gaizki-esanka noiz hasi erabaki behar du, bien arteko lana hobea izan dadin. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 131. orr.

Iritzi publiko ongi-erakutsi, ongi-hitzegin eta gaizki-esalearekin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 152. orr.

2 (izan eta egon aditzekin)

Ongi da, ongi da gauzen ardura norbaitek hartzea. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 31. orr.

-Ama ongi da? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 123. orr.

Pettan Lacaze lanetik erretiratua da berriki baina oraindik ongi da gorputzez, izpiritua beti berdin zorrotz dauka eta bihotza emankor. Herria   2001-05-24

Ongi izan, neure kuttuna. Txillardegi   «Putzu» - 181. orr.

-Ongi da, hala biz! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 23. orr.

-Ongi da -erantzun zioten-, egizu esan bezala.   - 0. orr.

-Ongi da, ikusten dudanez denok etorri zarete. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 79. orr.

-Ongi da, lucy -esan zuen Tomek-. Berria - Mundua   2004-12-02

-Ongi dago, Sam -esan zuen Landakoetxek-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 366. orr.

-Ongi dago, barkamena eskatzen dizut, berandutzen ari da eta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 305. orr.

Bai, tira, ongi dago. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 104. orr.

-Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi dago. Elizen arteko biblia   Has 43,28

-Ongi dago horrela, Breveski jauna? Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 101. orr.

Burutik ongi al zaude? Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 184. orr.

Fisikoki ez nengoen ongi, baina ezta psikologikoki ere. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 207. orr.

3 (izenondo, adizlagun edo kideko batekin) oso.

Ongi finak dira oiñak, oiñetakoak, oiñutsik... hitzak, eta usario handikoak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 212. orr.

Ongi bitxiak dira gizonak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 36. orr.

Baina melaia bere gorpuzkeraren liraina nabarmentzeko gisara jantzia zuen eta, horrekin batera, bere gerrialdea eta bular ongi biribilak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 61. orr.

Josuk kafea zerbitzatu zion, baita tostada ongi zamatua eman ere eskutara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 64. orr.

Anaia John, sortu dizkizudan arazo guztiez ongi damuturik nagoela eta aurrerantzean bizimodu hobea eramateko asmoa dudala esatera etorri naiz hiritik. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 85. orr.

Gogoan ongi iltzatuta geratuak zitzaizkion hitz tolesdurarik gabeak: [...]. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 145. orr.

Pistola prest zeraman eskuan ongi helduta, estu-estu hartuta. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 159. orr.

Ongi gogoan dut. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 184. orr.

Han, XVI. mende aldean, Lantainako alaba nobleak, ongi gordean zeukan, ustez, bere pekatua. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 82. orr.

Liburu honetan ongi agerian gelditzen dira Saramagoren estiloaren aurkikuntzarik onenak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 15. orr.

Zure sekretua niregan ongi giltzapean dago. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 146. orr.

4 (aditzekin) asko, ederki.

Laurogei urte ongi paseak zituela hil baitzen behin ere mediku baten edo dentista baten beharrik izan gabe. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 17. orr.

Atsedena ongi merezia duzue-eta, goizetik halako lanak hartuta gero". Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 179. orr.

Andresek ongi frogatua zuen [...], zenbat eta gorago igotzen den bat, orduan eta baliabide gehiago duela lege arruntei itzuri egiteko.· Nik ongi nekien hori egia zela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 278. orr.

Ongi jakingo duzunez, hala espero dut behintzat, Mr Worthing, idealen aroan bizi gara. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 41. orr.

Erramun zuen izena, ongi gogoratzen zuen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 74. orr.

Um Hamida ongi jabetu zen, ongi jabetu zenez, Afifi andereak zeuzkanak baino hamar gutxiago aipatu zituela. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 161. orr.

· 5 (orobat O larriz) iz moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktoa. ik on 7.

Ongia eta gaizkia, kontrakoak izan arren, gauza berean eta aldi berean aurki daitezke. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 342. orr.

Ordu arteko nire munduan erraza gertatu zitzaidan banaketa egitea: gaizkiaren eta ongiaren arteko lehian, aski zen erabakitzea zein zelaitan zegoen ongia. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 272. orr.

Ongiari eta gaizkiari buruz ari garelarik, auzi hau moralaren diziplina alorrekoa dela ez dut uste inork zalantzarik egingo duenik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 93. orr.

Gizakiek, beraz, deitu dute Ongia beren osasunaren alde eta Jainkoaren ohoretan doan edozein gauza; Gaizkia, berriz, kontrakoa dena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 115. orr.

Gaizkiari kontrajarria ongia dago, heriotzari kontrajarria bizitza. Elizen arteko biblia   Si 33,14

Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 20. orr.

Oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 54. orr.

Edo, agian, nire ongia hurkoaren gaizkian oinarritzen da?, nire herriaren ongia zure herriaren gaizkian oinarritzen da? Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 35. orr.

Munduaren okerreko ikuskera aldrebestuan erortzeko, non bakoitza bere mundu psikologiko deformatutik sorturiko ongi subjektiboarekin aurkezten den. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 13. orr.

Itzulpen horrek ez du ematen kontzeptu homerikoen adiera osoa, ongi homerikoaren barruan zuhurtasuna, ausardia, oldarkortasuna, bortizkeria eta, oro har, gorentasun aristokratikoari dagozkion ezaugarri guztiak sartzen baitira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 32. orr.

Sokratesentzat Justizia gure baitan dagoen Ongi bat da, hau da, pertsona bakoitzaren baitan eta hiri osoaren baitan dagoena: Ongi partikularra eta Ongi orokorra. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 47. orr.

Ongi gorena, jakina, baina ez zentzu platondarrean, horren arabera Ongia eskuarki hipostatu egiten baitzen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 56. orr.

6 ona. ik on 3.

Bi maitasunok batera egon daitezke pertsona berarengan, eta gizakiaren ongia honetan datza, alegia, ongi bizitzera garamatzana gehituz, gaizki bizitzera garamatzana urritu beharra, osasun betera iritsi gaitezen arte eta gure bizitza osoa ongia bihur dadin arte. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 362. orr.

Jainkoaren gorputz-atalen artean ere hain berezko maitasun bat behar litzateke agertu, non ongi-nahizko maitasunez poztuko baikinateke gure senideetako baten ongiagatik, hala nola egingo genukeen buruarekin, gizakiaren atal duinenarekin. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 87. orr.

Gizartearen ongia nahi dutenek ez dute gaitza lur gainetik kentzeko indarrik. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 39. orr.

Ongitik ongia bakarrik dator, eta gaiztotik ez dator gaiztoa baino. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 32. orr.

Horrela zure ongiaz bozkariatzen garenok, atseginekin ikusten dugu betetzen dituzula zuhonek zure zorrak eta ez zure ondokoen gain uzten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 51. orr.

Ordain diezazula Jaunak zuk gaur niri egindako ongia. Elizen arteko biblia   1 Sm 24,20

7 ongien [146 agerraldi, 48 liburu eta 57 artikulutan] ik beherago 8.

Hirian onartu izan da ongien kultur aniztasuna. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 102. orr.

Wagner da alemanon arima ongien ulertu duen musikagilea, Oskar. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 13. orr.

Bere rola ongien bereganatu duen pertsona Hillary iruditu zait, Olga alegia.Trabari mota bakarra duen hizkuntzak trabari ahoskabeak izango ditu eta bokal mota bakarra duenak, bokal ahokariak, horiek entzuten baitira ongien. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 204. orr.

Asmatzeko daude oraindik bere pentagramak ongien interpretatuko dituzten musika-tresnak. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 46. orr.

Berarengana noiznahi konfiantzaz jo dezaten, ongien dagokien eran. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1193. orr.

Zenduak hilkutxan daude ongien, beila-lekuko asepsia distiratsuan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 135. orr.

Museo bati dagokion proiektua ongien ulertzen duen proposamena da, eta San Telmora hobekien egokitzen dena. Berria - Harian   2005-07-22

-Jendearekin batera alde egin, ahal dugun ongien mozorrotuta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 192. orr.

Beren lana ahalik ongien egiten saiatzen ziren. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 25. orr.

Bakarrik esan dezaket, neure buruari ahalik eta ongien eusten saiatu nintzela eguerdi-arte hartan, ahal izan nuen bitartean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 280. orr.

8 ongiena [8 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean] ik gorago 7.

Donostiarraren izateko modua denboran zehar ongiena definitu duen ezaugarria. Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Ahaleginak egin zituen egin, ahal zuen ongiena afaria antolatzen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 84. orr.

Ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, bizitza luzea laburra baino, eta berdin gainerako guztian; bakar-bakarrik irrikatzen eta hautatzen dugula ongiena garamatzana sortuak izan garen xedera. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 47. orr.

Zalantzarik ez dagoena da, kohesio soziala eta, bakea eta, bizikidetza, horrelaxe sustatzen direla ongiena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 12. orr.

Herrialde bakoitzaren ahalmenak ahalik eta ongiena ustiatzen dituen lanaren banaketa arrazionala. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 68. orr.

9 ongi asko [43 agerraldi, 22 liburu eta 4 artikulutan] ondo asko, oso ongi. ik ondo 8.

Baina hori zen egia, eta ongi asko zeukan gogoan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 38. orr.

Ongi asko dakizu besteak baino hobea naizela, beste askok batera baino hamar bider diru gehiago irabazten dudala. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 328. orr.

Ongi asko jakin beharko nuke, ordea, Annyk ez duela inoiz ere onartuko nire aurrean zahartzea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 176. orr.

Ongi asko ezagutzen duzu herrialdearen historia. Berria - Mundua   2004-02-27

Musulmanak etorri zirenean, eta Eudonek laguntza eskatu, Charles Martelek ongi asko aprobetxatu zuen abagunea... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 86. orr.

10 ongi bai ongi oso ongi.

Begiko banauzu, har itzazu nire eskuerakutsi hauek, zure aurrean aurkeztea Jainkoaren beraren aurrean aurkeztea bezala izan baita niretzat, eta zuk ongi bai ongi hartu bainauzu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 94. orr.

Ongi bai ongi ezagutzen zuen amona Sinforosak anai Jaxinto! Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 52. orr.

Izan ere, ongi bai ongi oroitzen dut nola aita Tommék erran zion amari ezen gazte umila eta apala nintzela. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 109. orr.

Ez dut zure ontasunez neurriz gain baliatu nahi; ongi bai ongi baitakit zure gutunak ez daitezkeela luzeak izan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 357. orr.

11 ongi baino hobeki [53 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan] ik ondo 9.

Ivan Ogareffek ongi baino hobeki zekien zertan ari zen harengana oldartu ziren soldaduak geldiarazi eta emirraren justiziarako gorde zuenean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 311. orr.

Alabaina, amak ez zuen Aladin konbentzitzea lortu, hark ongi baino hobeki ezagutzen baitzituen bi trepeta miresgarri haien dohainak. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 216. orr.

-Ongi baino hobeki konprenitzen duk, Paxkal. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 162. orr.

Ihizi egun hura ongi baino hobeki joan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 165. orr.

Enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 142. orr.

Ongi baino hobeki errezebituak izan ziren hango Herriko Etxean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 148. orr.

Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 31. orr.

12 ongi baino hobeto [26 agerraldi, 13 liburu eta 8 artikulutan] ik ondo 9.

Ongi baino hobeto nekien, segundo batean zalantzarik ez izateko moduan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 300. orr.

Gertutik ikusita tentagarria iruditu zitzaion Ane Lizarazu, begiak betetzeko gorputz lerdena baitzeukan, ongi baino hobeto betea, eta sendoa. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 240. orr.

Poitiersko zelaietan galdu zen aukera hori, Charles Martelek ongi baino hobeto gogoratuko baitzuen, beti, nor izan zen laguntza eskatu zuena eta nor menpean geratu zena. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 85. orr.

Alkateak jauregia zaintzeko propio jarritako zaindariek ongi baino hobeto hartu zuten neskatxa panpoxa, Justina alegia, soineko zuri hegalaria jantzita zeramana. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 159. orr.

Ongi baino hobeto ezagutzen genuen elkar. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 94. orr.

13 ongi egin iz ongi eginikoa.

Oro galdu dut, bai neure erruz galdu ere; baina zure ongi-eginen bitartez oro berreskura dezaket. eta, horrela, argi ageri da Mendekurako gertuago daudela gizakiak, ongi eginak ordaintzeko baino. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 448. orr.

Ongi eginengatik Jainkoari eskerrak emanez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 208. orr.

14 ongi eman

Orrazkera berriak ongi ematen ziola erratekotan egon nintzen, eta ez bakarrik egia zelako. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 53. orr.

Esmokin bat zeraman, ongi baino hobeki ematen ziona. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 31. orr.

Ez dut sekula izan gizon gazte horri hain ongi ematen dion itxura txukuna. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 181. orr.

Hizkuntza horrek ez dit batere ongi ematen. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 66. orr.

Ongi moztutako eta ongi ematen duten oihalen artea, behar baino toles bat gehiago ez duten, behar baino milimetro bat gutxiago ez duten oihalen artea. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 103. orr.

Bat beti bestek hiltzen du, eta bere burua "beste" egina dagoen kasuetan, bere buruak hiltzen du bat: halaxe esan behar genuke, eta ez bere burua hiltzen duela batek; belarrirako ez du hain ongi ematen, egia, baina barrenagoko zerbaitek esaten digu halaxe direla gauzak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 145. orr.

Zoruak eta ateak ere, goiko solairura igotzeko eskailerak bezalaxe, zurezkoak ziren, eta oso ongi ematen zioten, garbi eta distiratsu, etxearen harrizko izateari. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 33. orr.

15 ongi etorri interj

-Ongi etorri! -esan zien Dumbledorek, kandela-argiak bere bizarrean dir-dir. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 78. orr.

Ongi etorri! Kaixo, Arrosa! Txillardegi   «Labartzari agur» - 221. orr.

Ongi etorri, Horazio; ongi etorri, Martzelo jator hori. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 23. orr.

-Ongi etorri, printzesa -esan zion-. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 48. orr.

Ongi etorri, ene arreba heriotza. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 79. orr.

Ongi etorri gure bilerara, David. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 354. orr.

Ongi etorri beraz gure borda xumera, ongi etorri gure partez. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 82. orr.

Ongi etorri jipoituon mundura. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 134. orr.

Bihotzez ongi etorri. Herria   2003-07-31

16 (izen gisa) ik ongietorri.
17 ongi etorri egin

Etorri da, beraz, eta denek ongi etorri egin diote gizonek bosteko leiala (-?) zabalduz, emazteak, Deviers-Joncour andereak, musu pare bat. Herria   2001-02-15

Portugaletik itzultzean, bi Gaztela herriek eta Nafarroak hartu ninduten eta ongi etorri egin zidaten ene lanak eta aholkuak baliatuz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 216. orr.

Belokeko beneditarrei ongi etorri egin zien Idiazabaleko jendeak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 5. orr.

Konpainia telefonikoaren erantzungailu estandarrak ongi etorri egin zidan lineaz bertzaldetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 209. orr.

Nekazari errusiarrek ez diote ongi-etorri txarrik egingo kanpotarrari. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 138. orr.

Herritarrek ufaka egiten zieten ongi etorri. Egiok, beraz, arrotz bati bezala ongi etorri. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 42. orr.

18 ongi etorrika (orobat ongietorrika g.er.) adlag

Maiatz-eguzki alaiari ongi-etorrika diardute. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 195. orr.

Ospakizun ergel horietako bat: munduari 24 orenetan bira ematea, urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko, aireportuz aireportu, denbora gehiegi eman gabe bakoitzean. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 68. orr.

Alde guztietatik ongietorrika ari zaizkio; irribarreak alde guztietan berriro etxera itzulitako seme hondatzailearentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 185. orr.

19 ongi hezi izond

Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat, obsesioez eta fobiez betea. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 143. orr.

Euritakoari eusten zion etxezain gazte eta ongi heziak irribarre batez agurtu zuen. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 30. orr.

Don Cleto Meana zen etxeko filosofoa, gizon ikasia eta ongi hezia, miserian eroria. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 122. orr.

Mamu talde errespetagarri eta ongi hezia. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 57. orr.

Zu eta zu bezalako jendea... guztiak hain guriak, hain adeitsuak, hain irribarretsuak, hain ongi-heziak... eta hain azal gogorrekoak batez ere! Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 218. orr.

Tinko bezain mamu geratu zen japoniar ongi hezi haren begitartea. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 153. orr.

Ongi hezia eta zentzuduna. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 41. orr.

20 ongi ibili interj ik ondo 11.

Aitak esan zion: -Ongi ibili!   - 0. orr.

-Orain, ongi ibili! -esan zuen printzeak niri buruz-. Ongi ibili, seme! Zeruko Jaunak gida zaitzatela zure emazte Sara eta biok. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 57. orr.

Jaungoikoa zurekin; ongi ibili. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 72. orr.

Galdegin nion ea nola esaten zuten "agur, ongi ibili" navajo hizkuntzan. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 186. orr.

21 ongi ikasi izond

Eva polita eta ongi ikasia zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 93. orr.

Behartsuek ez ezik, jende ongi ikasiak ere alde egiten du Indiatik. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 30. orr.

22 ongi izate ik ongizate.
23 ongi jaioa(k) egon ondorio onik ez espero izan.

Ongi jaioak gaude! Txillardegi   «Putzu» - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain ongi (42); arras ongi (102); aski ongi (83); aski ongi ezagutzen (10)

begira ongi (12); behar bezain ongi (11); bereziki ongi (9); beti ongi (41); biziki ongi (50)

dena ongi (175); dena ongi aterako (13); dena ongi doa (9); diruz ongi (10)

elkarrekin ongi (10); entzun ongi (11); euskara ongi (13); euskaraz ongi (12); ez dago ongi (22); ez dakit ongi (21)

fisikoki ongi (15); gauzak ongi egin (12); guztia ongi (14)

hagitz ongi (16); izan ongi (12)

lana ongi egin (12); lana ongi egiten (11)

nahi bezain ongi (18); nahiko ongi (59); nahikoa ongi (11)

ongi adierazi (10); ongi adierazten (13); ongi ala gaizki (14); ongi antolatu (11); ongi antolatua (15); ongi ari (82); ongi ari da (19); ongi ari gara (12); ongi aritu (73); ongi aritu ziren (15); ongi aski (24); ongi asko (43); ongi asmatu (19); ongi atera (64); ongi atera zen (14); ongi aterako (31); ongi aterako da (10); ongi ateratzen (32); ongi azaltzen (13); ongi aztertu (29)

ongi baderitzo (10); ongi baderitzozu (13); ongi bai ongi (26); ongi baino hobeki (53); ongi baino hobeto (23); ongi baitzekien (14); ongi baliatu (45); ongi baliatu zuen (17); ongi begiratu (19); ongi bereizten (29); ongi bete (29); ongi betetzen (20); ongi bizi (31); ongi bizitzeko (15); ongi bukatu (10); ongi bururatzeko (17); ongi burutu (13)

ongi da (270); ongi dago (123); ongi daki (45); ongi dakigu (11); ongi dakit (24); ongi dakite (11); ongi dakizu (41); ongi dakizue (10); ongi dakizun (13); ongi dakizun bezala (13); ongi dakizunez (13); ongi daude (15); ongi doa (32); ongi doatzi (10); ongi duk (30)

ongi edo gaizki (12); ongi egin (135); ongi egin zuen (10); ongi egina (28); ongi eginak (10); ongi egingo (18); ongi egitea (12); ongi egiteko (21); ongi egiten (91); ongi egiten du (10); ongi egokitzen (22); ongi egon (17); ongi egongo (21); ongi ematen (38); ongi entzun (21); ongi entzuten (14); ongi erakusten (30); ongi erakusten du (12); ongi erakutsi (26); ongi eramaten (10); ongi erantzun (25); ongi erantzuten (11); ongi esan (29); ongi esana (9); ongi esaten (10)

ongi etorri (1105); ongi etorri bero (39); ongi etorri beroa (26); ongi etorri beroena (118); ongi etorri deneri (118); ongi etorri egin (106); ongi etorri eginen (11); ongi etorri guzieri (32); ongi etorri hoberena (60); ongi etorri sortu (10)

ongi etorria (407); ongi etorria egin (86); ongi etorria eginen (11); ongi etorria egiteko (14); ongi etorria egiten (13); ongi etorria eman (11); ongi etorria izango (16); ongi etorriak (62); ongi etorriaren (25); ongi etorriko (41); ongi etorririk (10)

ongi eusten (10); ongi eutsi (37); ongi eutsi zion (13); ongi ezagutu (37); ongi ezagutua (27); ongi ezagutua zen (9); ongi ezagutzen (348); ongi ezagutzen du (36)

ongi finkatu (9); ongi funtzionatzen (15)

ongi garbitu (10); ongi gogoan dut (10); ongi gogoratzen (34); ongi gorde (11); ongi gorena (29)

ongi hartu (81); ongi hartua (15); ongi hartuko (12); ongi hartzen (30); ongi hasi (35); ongi heldu (10); ongi hezi (10); ongi hezia (20); ongi hezitako (11); ongi hitz egiten (12); ongi hornitua (17); ongi hornituak (17)

ongi ibili (30); ongi ibiliko (10); ongi ikasi (26); ongi ikasia (18); ongi ikasiak (11); ongi ikus (13); ongi ikusi (44); ongi ikusia (23); ongi ikusten (65); ongi ikusten dut (9); ongi irabazi (20); ongi irabazia (9); ongi iragan (49); ongi iragan da (18); ongi iritzi (25); ongi iritzi zion (10); ongi irizten (10); ongi irten (20); ongi iruditu (38); ongi iruditu zitzaion (10); ongi iruditzen (72); ongi iruditzen bazaizu (11); ongi itxi (9); ongi izango (11)

ongi jabetu (13); ongi jakin (43); ongi jakin gabe (9); ongi jantzia (10); ongi jantziak (9); ongi jardun (21); ongi jarri (10); ongi jarrita (9); ongi jaten (9); ongi joan (55); ongi joan zen (13); ongi joango (15); ongi jokatu (61); ongi jokatu zuen (10); ongi jokatzen (29); ongi jotzen (9)

ongi kokatuta (11); ongi konpondu (18); ongi konpontzen (38)

ongi lotu (10)

ongi menderatu (9); ongi menperatzen (12); ongi merezia (31); ongi merezitako (10); ongi merezitua (9); ongi mintzatzen (10); ongi moldatu (48); ongi moldatzen (92); ongi moldatzen da (21)

ongi nago (43); ongi nekien (23); ongi neurtu (11)

ongi ohartu (10); ongi ohartzen (14); ongi ongi (9); ongi ordaintzen (11); ongi oroit (9); ongi oroitzen (68); ongi oroitzen dut (14); ongi oroitzen naiz (19)

ongi pasa (15); ongi pasatu (37); ongi pasatzeko (16); ongi pasatzen (22); ongi pentsatu (24); ongi pentsatua (10); ongi pentsatuta (11); ongi pentsatzen (12); ongi portatu (10); ongi prestatu (14); ongi prestatua (13); ongi prestatuak (9); ongi prestatuta (21); ongi prestatutako (10); ongi prestatzeko (10); ongi prestatzen (10)

ongi sentitzen (13)

ongi tratatu (11); ongi tratatzen (13)

ongi uler (14); ongi ulertu (89); ongi ulertuko (10); ongi ulertzeko (13); ongi ulertzen (70)

ongi zagok (20); ongi zaindu (17); ongi zaindua (14); ongi zainduak (10); ongi zaintzen (10); ongi zaude (11); ongi zegoen (21); ongi zekien (43); ongi zekiten (11); ongi zer (30)

orori ongi etorri (11); oso ongi (669); oso ongi aritu (10); oso ongi dago (22); oso ongi ezagutzen (28); oso ongi konpontzen (9); oso ongi moldatzen (12); oso ongi ulertu (10); oso ongi ulertzen (23)

sobera ongi (9)

txit ongi (11)

zein ongi (40); zeinen ongi (10)

ahalik eta ongien (18)

egin zion ongietorria (10); egingo diote ongietorria (11); ongietorria egin (44); ongietorria egin zioten (10); ongietorria egingo (21); ongietorria egingo diote (13); ongietorria egiteko (16); ongietorria eman (21); ongietorria emateko (10)

[3] desiratzen duen ongia (3); guztien ongia (5); nire ongia (4)

ongia ala gaizkia (4); ongia egin (7); ongia egiteko (9); ongia egiten (16); ongia eta gaizkia (40); ongia eta gaizkiaren (4); ongia maite (5); ongia zer den (3)

ongiak eta gaizkiak (5)

gaizkiaren eta ongiaren (5); ongiaren alde (3); ongiaren ardatza (3); ongiaren eta gaitzaren (3); ongiaren eta gaizkiaren (68); ongiaren ideia (4)

ongiari eta gaizkiari (8)

ongiaz eta gaizkiaz (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus