Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

opio 1 iz lo-belarraren buruetatik ateratzen den esne modukoa, alkaloideez aberatsa, sorgortzaile gisa erabiltzen dena.

-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 107. orr.

Opioak edozein eritasun senda zezakeela pentsatzen zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 178. orr.

Opioak [...] oso eginkizun garrantzitsua izan zuen ondoren etorri zen kolonizazioan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 53. orr.

Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 178. orr.

Opioa hartu nuen eta bere eraginaren ametsetan iritsi zitzaidan poema osoa, hitzez hitz, esaldiz esaldi. Pako Aristi   «Note book» - 57. orr.

59 urte zituen orduan, gaixotasun malapartatu batek sortzen zizkion minei eutsi ezinik opioa erretzen zuen eta adiskiderik gabe bakardade bakartienean sentitzen zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 222. orr.

Francesco Cenci lo geratu zela opioaren eraginez, eta, hura lo zegoela, Olimpio eta Marziori deitu zietela emakumeek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 39. orr.

Ezin zuela zehaztu noiz hartu zuen irakurtzeko bizioa, izan ere, benetako bizioa baitzen, halako opio lasaigarria gorputzaren nahiz gogoaren nekeetatik eta eguneko gaitzetatik bizkortzeko. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 151. orr.

Horiek egiteko opioaren landaretik ateratako gaiak morfina, kodeina edo hidromofona, kasu erabiltzen dira. Berria - Gaiak   2004-03-04

Opiotik eratorritako drogak. Berria - Gaiak   2006-02-28

Jendeari begiratzea aski dut, opioa isuri izan banie bezalaxe lokarrarazteko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 225. orr.

"Kirolaren alienazioa, edo zergatik den futbola herriaren opioa" izeneko tesina. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 153. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka. Berria - Mundua   2004-04-02

ik beherago 3. 19516

Miseriari ihes egiteko txinatar asko opio kearen txingoletan lokartzen ziren. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 117. orr.

Laudanoa opio zukua da. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 130. orr.

[Laudanoa] opio hautsa alkoholarekin nahastuz egiten zen, azafraiez ematen zitzaion kolorea, eta Malagako ardoaren esentziaz usaingozatzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 130. orr.

Opio tronpeta bat erre duzue edo ze ostia! Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 43. orr.

NBEk ohartarazi du opio sailak ugaritu direla eta herrialdea «narko-estatu» bilaka daitekeela. Berria - Mundua   2004-11-19

Hamaseigarren mendean Europa eta Asiaren artean opio merkataritza zegoen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 178. orr.

Politika errealitateen artea da, eta ez opio-erretokia. Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Arimako sentipen guztiz erori batez, zeina lur honetako sentipenekin ezin baita alderatu, ez bada opio hartzailearen biharamunarekin, eguneroko bizimodura itzuli behar suminarekin, errezelaren altxatze gorrotagarriarekin. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 31. orr.

Opio-saltzaile bat? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 188. orr.

Akordioaren arabera,«segurtasunezko gerrikoa» mugaldeko eremuei dagokie, non opio kontrabandisten ibilbideak moztu nahi dituzten. Berria - Mundua   2004-04-02

3 opio-belar (orobat opiobelar)

Mundu osoan opio-belar gehien ekoizten duen herrialdea Afganistan da, ekoizpen osoaren %87 bertakoa da. Berria - Gaiak   2006-03-01

Thailandian opio-belarraren negozioak behera egin badu ere, anfetaminena asko indartu da. Berria - Gaiak   2006-03-01

Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira. Berria - Gaiak   2006-03-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriaren opioa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus