Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oraino (orobat orano g.er,. oino g.er. eta ono g.er.) 1 adlag oraindik. (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Bi kilometro oraino katedrala ikusi aitzin. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 158. orr.

Euskarak, galduxe baditu ere, baditu esanera dotore batzuk, oraino bazterka bederen baliatzen dituenak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 261. orr.

Orano bizi da, eta berriz ariko da aste ondar hontan gure Xiberoan. Herria   2001-04-05

Goiz duk oraino. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 36. orr.

-Gaztea zara oraino. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 15. orr.

2 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraino 2600 kilometroko bidea bazuen, alta. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 14. orr.

Atzo oraino harekin nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 12. orr.

Bederatzi urte iraun zuen oraino auziak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Arlesen egon nintzen oraino bi egun. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 68. orr.

Urez estali sutea oraino ketan zegoen, mihimen zatiak lurrean, arropak eta tupina hutsaren tapakiak sasietan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Lehen, eta ez hain aspaldi oraino, batzuk erraiten zuten soldadogoaren egitea biziki gauza ona zela mutiko gazte batentzat, bizitzen ikasteko molde hoberenetarik batto! Herria   2001-07-05

Gainerako lagunak egoten ahalko ziren oraino pixka batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 47. orr.

Etsaia oraino bizartu gabeko mutiko bat zen noski. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 46. orr.

Urte hartan, eliza bat bazen Alduden 1688tik, baina parropia ez zen oraino ofizialki eraikia. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 68. orr.

Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela. Elizen arteko biblia   Has 11,28

Horietako askotxo bizirik zen oraino. Jon Alonso   «Euskal karma» - 96. orr.

Ez zekien nola moldatuko zen aita-amen herrira heltzean, norekin mintzatuko zen, nori galdeginen zion haren askazietan norbait bizirik zegoenentz oraino. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 20. orr.

Beharrik, estatxa lehorra zegoen oraino. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 234. orr.

Larru oraino epela ukitu nuela eta bularraren gainean, behiala kurubilka uzkurtzen nintzen gunean, haren mototsa jaso eta gehiago higitzen ez zela. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 28. orr.

3 (ezezko esaldietan, gertatzekoa dena ez dela behingoaz gertatu adierazten duela)

-Unai ez da oraino prest -motz eta zorrotz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 161. orr.

Jaunaren zuzia ez zen oraino itzalia. Elizen arteko biblia   1 Sm 3,3

Belarrak ez ziren sartuak oraino. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 37. orr.

Erran zizuten: oraino ez duk deus ikusi. Xabier Montoia   «Elektrika» - 12. orr.

Ez dut oraino gainditu bizioa, ordea. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 15. orr.

Kontzilio berririk ez zen aipu oraino. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 165. orr.

Lanik ez baitugu oraino, jatekoa xuhur dugu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 44. orr.

Baina ez naiz oraino deitzera ausartu. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 135. orr.

Bi urte jadanik eta auzia ez zen oraino iragarria. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 260. orr.

Harrabots batzuk oraino bereizten ez ditudanak... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 45. orr.

Oraino ez zuenez umerik adinean, iloba berarekin ikastun hartzeko prest zegoen, jana eta etzana sari. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Ezin erran oraino zer kanbiamendu mota eta norainokoa. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 145. orr.

Ez baitugu oraino haren irrintzirik edo arrantzarik aditu. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 243. orr.

Eguna ez da hilik oraino, bizi-bizirik da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 136. orr.

Baina apustu hau egitera ez gara ausartu oraino. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 27. orr.

4 (errepikatzea edo areagotzea adieraziz)

Kanta dezagula oraino! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 252. orr.

Zorigaitzez, erranen du oraino Azurmendik, Euskal historiarik ez genuen apenas ezagutzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 11. orr.

Aipatu zidan oraino Ceylan uharteko arrain-andrea, 1835aren inguruan, Antonio Abbadiak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 10. orr.

Eta hats beretik, bazen oraino beste dozena bat kopla. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 29. orr.

Oraino haratago, Landetako hondartza azkengabea, gero eta nekezago ikus genezakeen. Txillardegi   «Putzu» - 323. orr.

Bezperagoan baino panpinago oraino. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 46. orr.

Hain gostarik eta hainbertze beldurrekin zilotik atera ondoan, oraino gogorragoa zen berriz erortzea. Bigarren kasua garbiagoa da oraino. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 147. orr.

Orano ttipiago da Maddiren etxea. Herria   2002-09-05

Alde horrek oraino garbiago iduri du, argiago, bi bazterretan zeldetako ateak lerrokatzen direlarik, bakoitza bere zenbakiarekin. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 27. orr.

Gehiago oraino, erran behar dugu Iraultzaren printzipio nagusi haiek munduko populu guztientzat baliagarri zeuzkatela: Robespierrek goraipatzen zuen "populu guztien subiranotasun printzipio sakratua". Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 64. orr.

Bazekien bazela oraino gehiago sufritu zuenik edo egonaldia jasan ez zuenik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 209. orr.

Bizkitartean nahi nuke oraino Québec-en, Euskal Herrian edo beste eskualde anitzetan eskuratu edo berreskuratu nahiz dabiltzan boterearen ideiara itzuli. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 156. orr.

Zortzi dira bakarrik, bainan zortzi sobera oraino! Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 92. orr.

5 oraino ere (orainaldiko aditz eta adizkiekin)

Oraino ere, Loretxu, horren aipatzeak berak halako bat egiten dit... "Kintze" oraino ere ibiltzen da zenbait tokitan; tanto eder bat gertatzen delarik, nork ez du entzun: "Zer kintze ederra!"? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 35. orr.

Oraino ere ez daki nola hurbildu zituen ezpainak Txominen ezpain xokora, pott ezti baten emaiteko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 212. orr.

Bazen (ez dakit oraino ere baden) ofizio bat Hollywooden, zeina baitzen turistei-eta zine "izarren" etxeak erakusteko gidariarena. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 230. orr.

Eta hik, Joxe, oraino ere ukatu egin behar ote duk ezen Antonio hire anaia dela? Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 536. orr.

Keinuz ari zaidak oraino ere. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 56. orr.

Bisitak eta bisitak eta oraino ere bisitak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 81. orr.

· Jessicaren irudiko anaiaren itzala xerkatzen zukeen oraino ere amatxik, zuhaitzaren tiniara hupatzen zenean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 174. orr.

6 (lehenaldiko aditz eta adizkiekin)

Elixabet oraino ere maite zuen eta, haien batasuna ezinezkoa zenaz gain, ez zen nehorekin ezkonduko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 78. orr.

7 orainokoan orain arte; oraino.

Eta orainokoan, ez dut sekula erantzun egokirik jaso. Txillardegi   «Putzu» - 220. orr.

Lehen taldeak orainokoan ez du partida bat ere galdua eta hola segituz goi mailarat, erran nahi baita Akitaniako xapelketarat, hupatzen ahal laiteke. Herria   2002-11-07

Segur, gobernuak hitzemana du presondegi berri batzuen eraikitzea bainan sail hortan ez da orainokoan aintzinamendurik batere... Herria   2004-07-15

Orainokoan hatsartzen zirauen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 9. orr.

Beste gauza bat dena, amari ez diot orainokoan errana zurekin ibilki naizela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 116. orr.

Nahiz egia erran, ez den hortaz orainokoan garbitasun oso-osorik... Herria   2004-05-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus