Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orakulu (orobat orakulo g.er.) 1 iz jainko batek medium batez bidez ematen duen erantzuna; erantzun hori bideratzen duen mediuma.

Hemen ez da orakulurik, ez ikuskaririk, ez aldarerik edo aldiroko agerraldirik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 102. orr.

Haren orakulu eta egintzak, Koranean eta Tradizioetan dauden bezala, zuzenbidearen iturburutzat onartu zituzten jarraitzaileek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 68. orr.

Usadio zaharra segituz, kaperara zoazan izeba-ilobak orakulua entzutera. Orakuluaren ahoz Apolok eraikuntza hori eskatu badu, ez da, noski, aldare bikoitz baten premian delako. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 22. orr.

Ekaitz batek hondoratu zuen senarraren ontzia -orakulu baten iragarkia ezagutu nahi eta haren bila zihoan bitartean- eta bertan ito zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 226. orr.

Orakulu batek esanda dakit zuri esker bedeinkatu nauela Jainkoak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 85. orr.

Izan ere, behiala orakuluak Sokrates gizakirik jakintsuena zela aldarrikatu zuen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 103. orr.

Atenastarren batzorde bat Delfosera ontziratu, eta galdezka joan zitzaion orakuluari, ea esango zien izurria nola gelditu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 198. orr.

Hona Balaanen orakulua, begi argiak dituen gizonaren orakulua, Jainkoaren hitza entzuten eta Goi-goikoaren asmoen berri dakienaren orakulua, ahaltsua estasian, begiak zabal-zabalik, ikusten duenarena: ikusten ari naiz, baina ez da orain gertatuko; begi aurrean dut, baina ez da berehala beteko: gora doa Jakoben izarra, altxa da Israelen errege-makila. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 222. orr.

Egia esan, ez dakit zergatik egozten zitzaien inolako zentzurik burua joaniko baten hitzei, baina gure artean beti horrela izan denez, eta zoroen hitzek, orakuluarenak bailiran, esanahi sakona dutela uste izan denez, logikoa zela iritzi nion. Jon Alonso   «Euskal karma» - 7. orr.

2 irud/hed

Gero erantzuna ongi neurtu eta hizkuntza arranditsu batean formulatu behar duzu, bezeroak ere orakulutzat jo zaitzan, eta horrenbestez bere konfiantzaren eta Kimikarien Elkargoak finkaturiko tarifen duin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 231. orr.

-Badirudi Eliot orakulutzat hartzen duala eta bertsootatik gure literaturgintzarako programa bat atera nahian habilela. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 31. orr.

Diru politikaren magoa, kondaira, orakulua, jainkoa, zer epiteto ez dira erabili Greenspan deskribatzeko? Berria - Ekonomia   2006-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus