Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordainketa 1 iz ordaintzea.

Ordainketa, berriz, hainbestekoa izango omen zen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 131. orr.

Bitartean nik ostatuko andrearengana jo nuen ordainketa egitera, gaiak ardura ez balit bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 158. orr.

Eraikina lehen solairuraino iritsi da, eta kontratistari ordainketa bat egin beharra dauka. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 22. orr.

Ordainketaz ez duzu kezkatu behar, hor daude mairuen ondasunak, zure eskuez har dezazun nahi duzun guztia. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 359. orr.

Ordainketaren agiria sinatu eta zutitu egin nintzen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 187. orr.

-Estimatzekoa da zure jarrera, baina mundu material honetan, zoritxarrez, bihotzezko eskerrak ez dira nahikoak bizitzeko -ordainketarena gogorarazi zion diplomaziaz. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 53. orr.

Arreta guztia ordainketaren katramiletan jarria, ez nintzen prezioaren izugarrikeriaz jabetu. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 300. orr.

Askotan mesedeen ordainketarako erabiliak izan baitira errefuxiatuak. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 71. orr.

2 (ekonomian)

Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 143. orr.

Kapitaletik interesetan ordaindutakoa kenduko zela, eta beste guztia hiru ordainketa berdinetan kitatuko zela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 92. orr.

Beranduko ohartze horrek [...] denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera, eta era horretan hain beldurgarri gertatzen zitzaien ordainketen etetea eragin zuten. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 90. orr.

Auzitegiek ez dute zorraren ordainketa eten. Berria - Ekonomia   2004-08-18

Kasu batean, kanpoko ordainketen oreka segurtatzen uzten zaio truke-tasari, trukeen prezioen gaineko ziurgabetasun gero eta handiago baten ordainetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 92. orr.

Hasieran ordainketarako tresna ziren truke-letrak, kreditu-tresna bihurtu ziren berehala. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 25. orr.

Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 86. orr.

Ordainketak Berdintzeko Nazioarteko Bankuak (munduko banku zentralen banku zentralak, alegia) eginiko kalkuluen arabera, [...]. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 226. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen, usadioz, ordainketa korronteen balantza orekatu behar izaten zen, eta orain berriz, kanpoko eta barruko zorraren atxikigarritasunari eutsi behar zitzaion. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 147. orr.

Gero ordainketa-liburuak ekarrarazi nitian, eta ikusi nian naziak hiru hilabete baino ez zeramala gurean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 274. orr.

Banku horrek ordaindu gabe utzitako eragiketa baten ondorioz, ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen, merkatuak higatu zituena, eta eragile asko arriskuan jarri zituena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 186. orr.

Lan profesionalari dagokionez, merkatuko maila duina erreferentziatzat duen ordainketa-politika. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 73. orr.

Urtetan inbertsio txikiena egin gabe, zaharkituta eta deskapitalizatuta zegoen erabat enpresa, eta ordainketa-etena agindu zuen halako batean, kiebrak jota. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 83. orr.

Horren guztiaren emaitza: 132.000 milioi dolarretako ordainketa etena, munduaren historiako handiena, izugarrizko krisi ekonomikoa, instituzionala eta soziala. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 323. orr.

Estrategia ofizialak, nolanahi ere, astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Enplegu eta ordainketa-baldintzak oso kaskarrak izaten baitira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 142. orr.

Ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bi hilabetean behin gizon bati egiten diogun diru-ordainketaren eta gure enpresak erasorik ez jasatearen artean harremanik bazegoela jakin zuenean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 27. orr.

Ezin izan zuen 50 milioiko bono ordainketa itzuli. Berria - Ekonomia   2004-01-07

Telefono ordainketaren agiriarekin heltzen zen zenbaki zerrendan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 49. orr.

Beraren kontu-ordainketa doilor horrengatik, osaba Marchìn-ek osaba deitua izateko eskubidea galdu zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 33. orr.

Estatutu horri esker, Estatu Batuek abantaila izugarri bat zuten, alegia, kanpo-ordainketak beren diruaz finantzatu ahal izatea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 94. orr.

Analisi batzuen arabera, 2010. urtea baino lehenago europar hiritarrek ez dituzte eskuratuko erretiro ordainketak, demografia arazoak direla eta. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 131. orr.

Modu ez etikoan lehiatzeko gero eta aukera ugariagoak dituzte, lan egoera malgutzeko presioa eginez [...] edota transferentzia prezioen bidez zerga-ordainketak saihestuz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 244. orr.

Gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 113. orr.

4 ordainketa balantza (21 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; orobat ordainketa balantze 2 agerraldi, 2 liburutan)

Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 133. orr.

Herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 260. orr.

Ordainketa-balantzan krisia izanez gero, diruari depreziatzen uzteko aukerak, hain zuzen ere, saihestu egiten du doikuntza osorik ekonomiaren aldagai errealen mende (eskaria, ekoizpena, enplegua) utzi beharra. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

Kontu korronteko defizita ordainketa balantzaren adierazlea da, eta AEBen kasuan frogatzen du herrialde horrek irabazi eta aurrezten duena baino gehiago kontsumitzen duela. Berria - Ekonomia   2004-06-19

Diru-eskaintza horren bariazioak ordainketa-balantzaren saldoaren bilakaeraren mende geratzen direla huts-hutsik. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus