Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordainleku [80 agerraldi, 2 liburu eta 42 artikulutan] 1 iz ordaintzeko lekua. ik ordaintoki.

Postala ordaintzera sartu zenean neskatila atsegin bat suertatu zitzaion ordainlekuan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 19. orr.

Pattinen erakuts mahaiaren eta ordainlekuaren arteko eremu hertsian, fama eta ohorea salbatzeagatik, adiskideak ez zuen jada eskapatzerik. Itxaro Borda   «%100 basque» - 175. orr.

2 (autobideetan)

Partiduz partidu futboleko mantra gogaikarri bezain eraginkorrari heldu zion autopistetako ordainlekuak kudeatzen dituen Ferrovialen filialak. Berria - Ekonomia   2004-10-28

Auto pilaketak saihesteko, Londresen egin bezala, Bilboko hainbat sarreratan ordainlekuak jartzea da Eguzkik proposatzen duen alternatibetako bat. Berria - Euskal Herria   2004-10-12

8.000 kamioik zeharkatzen dute egunero Biriatuko ordainlekua. Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Ordainlekuetan ilara luzeak sortuz gero ez da bidesaririk kobratuko Gipuzkoan. Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Horietan, ibilgailuak ez du ordainlekuan gelditu beharrik aurrera egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-01-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus