Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordaintzaile (orobat ordaintzale) 1 izond/iz ordaintzen duena.

Juduak ordaintzaile unibertsalak izan dira. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 28. orr.

Aitak, orduan, Gourevitx kolegioan sartu zuen, han ez baitzen behar sarrerako azterketarik, ordaintzaile onak baizik. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 244. orr.

Erreginaren ordezkari zegoen han, erran nahi baita, tenpluaren bigarren ordaintzailearena. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 108. orr.

Industria enpresak dira zerga profesionalaren ordaintzaileen %24, baina zergaren %60 ordaintzen dute. Berria - Ekonomia   2004-01-07

2 (hitz elkartuetan)

Politika honetan zenbait herrialde, bizitza gerragatik desantolatuta zutenak, altxatu egin ziren berriro Washingtongo Kongresuak bozkaturiko diruaz, amerikar zerga-ordaintzailearen borondate onaz, haren patrikatik irten behar baitzuen diru hark guztiak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 379. orr.

Maitale-ordaintzaileen ohetik jaikitzean, hatsanka, soaz hazta zitzakeen ipurdi mazela iletsuak, tripa sail hirukoitzak, koskoila hustuak eta oihan ilunetan aterpetzen ziren zakila jada hertuak irudikatzen zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 67. orr.

Printzipio horien artean garrantzitsuenetakoa kutsatzaile-ordaintzaile printzipioa dago: kutsatzen duenak garbitu behar du. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 310. orr.

3 ipar ordezkatzen duena.

Larrechea zen ari beharra baina espalda hura ez aski zaildua, Beñatek egin du haren lana, ordaintzale gutik egundaino egin izan duten bezala. Herria   2001-02-08

Baina denak arizan dira, Istillarte ordaintzalea barne. Herria   2005-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus