Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordezkapen [110 agerraldi, 19 liburu eta 62 artikulutan] 1 iz ordezkatzea. ik ordezpen.

Desohoretzat hartzen zuten oinordekorik gabe hiltzea, esklaboak hartu zituzten oinordekotzat, eta ordezkapenak asmatu zituzten. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 255. orr.

Agerikoak diren ordezkapenez gainera, gaur egun badakigu gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 202. orr.

Hitzen ordezkapenean datza jolasa, baina hitzaren ordez haren definizioa jartzen da. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 12. orr.

Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen. Berria - Ekonomia   2004-09-15

Ez datoz bat emakumeek gaur egun munduan duten benetako eragina eta gero gizartean, ekonomian eta politikan duten ordezkapena. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 278. orr.

Irudikapena da fenomenorik orokorrena, ikusleari urrutiko errealitate bat, haren lekua hartzen duen beste baten bitartez, "ordezkapenez" ikusteko aukera ematen diona. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 101. orr.

Niri agertu zaidana izan da hutsuneak dituzten sailak, mordoilotutakoak, diferentzien jokoak, urruntasunenak, ordezkapenenak, eraldaketenak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 46. orr.

2 (eskola, langune eta kidekoetakoa)

Ordezkapen bat egiten ari zen lizeoan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 163. orr.

Kanboko Xalbador kolegioan eta Ziburuko Larzabal kolegioan ordezkapen bat betetzeko, irailetik goiti. Herria   2003-09-04

Kazetaria da Jimenez, ordezkapenak egiten ditu EITBn, eta ahalik eta irakurterrazen eta erakargarrien idazten saiatzen dela dio. Berria - Kultura   2006-05-05

Parisa joan ninduan gero; han ordezkapenak egiten nitian kafetegietan, eta, halako batean, Sorbonako tabako-kafetegian egokitu ninduan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 451. orr.

Carmiñak, berriz, auzoko Consum batean ordezkapenak egiteko zoria izaten zuenean, irabazitakoaren zatirik handiena [...] guraso jubilatuei igortzen zien. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 163. orr.

Ordezkapenaren bi hilabeteak bukatu zirenean, Andres Madrila itzuli zen; hirurogei duro zeuzkan gordeak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 163. orr.

-Aldi baterako kontratazioak egin beharko zenituzkete, laneko ordezkapenak betetzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 224. orr.

Gorpuari azterketa egin zion sendagileak ez zian atsoa ezagutzen, oporretako ordezkapenak egiten ari eta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 385. orr.

Urtarrilean eta otsailean Kutxak egin dituen 50 kontratatuetatik, 43 ordezkapenekoak eta «produkzio beharren araberakoak» dira eta gainontzeko zazpiak praktiketakoak Berria - Ekonomia   2004-03-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Proposizio hori ez da ordezkapen logikoaren kasua, eta ezin da ordezkapen-kasu bihurtu sinonimoen bitartez ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 111. orr.

"Ez dago ezkondua den mutilzaharrik" ez da ordezkapen-motako proposizioa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 111. orr.

«Izugarri» areagotu ziren ordezkapen kontratuak, Azkarragaren hitzetan. Berria - Ekonomia   2004-04-11

Ordezkapen zerrendetan antzinakotasuna bakarrik ez delako kontuan hartzen. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Irakasle horiek beste 17.000 irakaslerekin batera daude ordezkapen zerrendatan. Berria - Harian   2005-03-17

Ordezkapen lana egiten ari diren 11 langile finko egingo dituzte. Berria - Ekonomia   2004-12-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arratsero bezala, eguneko zaindari-ordezkapena egiteko tenorean, beti bezalako komedia egin zuten soldaduek, fusilak besaburura eta lurrera behin eta berriz aldatuz aginte-oihu zakarren arabera. Txillardegi   «Putzu» - 38. orr.

Al Oufi Al Kaedak Saudi Arabian duen ustezko laugarren buruzagia da erakunde islamikoak ez du buruzagi ordezkapena baieztatu. Berria - Mundua   2004-06-22

5 ordezkaritza; ordezkariak.

Espainiako legeek diote nazioarteko ordezkapena Espainiako selekzioari soilik dagokiola. Berria - Kirola   2004-03-30

Estatuak, ministroen kontseiluan izango duten ordezkapena eztabaidatzera mugatu dira batez ere. Berria - Mundua   2004-06-20

Emakumeen ordezkapena: joan den astelehenean, Gobernu Kontseiluak onartutako testuak finkatzen du legebiltzarkideen %25 emakumeak izan beharko luketela. Berria - Mundua   2004-03-06

Irakeko behin-behineko gobernuan euren ordezkapena ez dute nahikotzat jo buruzagi politiko kurduek. Berria - Mundua   2004-06-03

Pozik agertu zen, omenaldian Andoaingo Udalean ordezkapena duten alderdi guztiek parte hartu zutelako. Berria - Euskal Herria   2004-05-08

ERCk lehen halako sei handituko du bere ordezkapena. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ordezkapen bat betetzeko (5); ordezkapen kasu (3)

ordezkapenak egiteko (3); ordezkapenak egiten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus