Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordezkatu [2059 agerraldi, 131 liburu eta 1212 artikulutan], ordezka, ordezkatzen 1 du ad norbait edo zerbait beste norbaiten edo zerbaiten ordez jarri; ordez aritu. ik ordeztu; ordainkatu. (norbait)

Ez nekien nork ordezkatu ninduen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 128. orr.

Abas ordezkatu zuen bizargin xaharrarengana hurreraturik, eskua luzatu, eta esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 194. orr.

Badakizu ni zaharra naizela eta, nire erresuma gobernatzeko, ez dudala ni ordezkatuko nauen inor. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 144. orr.

Denbora pilo bat ematen nuen han, eta Nancyren senarra Aurorak eta Lucyk ordezkatu zutelarik, etxe hura osoa emakumezkoen unibertso bat bilakaturik zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 330. orr.

Herri ttipietako jendeek ez zituzten onartzen beren apezak ordezkatzen zituzten apez zinegileak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 62. orr.

Abokatu laborista gazte batek ordezkatu zuen, Tony Blairrek. Berria - Harian   2005-05-05

Anai Leonardo, Saxoniako kustodioa, [...] Cremonan, bere jaioterrian, hil zen, eta Höxtergo Bertoldo anaiak ordezkatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1139. orr.

Helburuak lorturik, emakumeen trafikatzailea agerian etorri ohi zen maitalea ordezkatzera. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 326. orr.

Une batez, bikoiztasuna baliatuz fantasiazko Cesar aluzinatu eta inexistenteak benetako Cesar ordezkatu ote zuen iruditu zitzaion. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 172. orr.

Hogei jokolari arizan dira, Garbajosa Thomas Castaignède-n ordez, Chabal Hariñordoquy-ren ordez, Privat-ek Brouzet ordezkatzen zuela, Marconnet-ek Pieter de Villiers eta Rué Ibañez. Herria   2002-11-14

2 (zerbait)

Anak, argi nagusia iraungi eta mahaiaren gaineko lanpara ttipiaz ordezkatu zuen, esku batekin kontzen zidala beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 171. orr.

Tarantasa ordezkatzeko beste zalgurdi bat erostea, ordea, ezinezkoa zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 206. orr.

Etxeko egongelan, hala ere, suak ordezkatu zituen bonbilak, aukeran haien ordezkari ahulegia zen arren. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 151. orr.

Bigarrena: petrolioa energia berriztagarriekin ordezkatzea. Berria - Harian   2006-02-18

Organo horiek eginkizun mekanikoak dituzte funtsean, eta arrazoizkoa da pentsatzea ea ordezka ote daitezkeen erabat hondatu baino lehen, beste edozein makinatan osagai matxuratuak aldatzen diren bezala. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 242. orr.

Justiziaren sinboloa, balantza alegia, ezin ordezka liteke beste edozein gauzakiz, orga batez, adibidez. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 99. orr.

Birfindegiek ordezka al ditzakete agortzen diren petrolio-hobiak? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 58. orr.

Zenbait azpiegitura elektriko, ostera, itxi egingo dira, baina gasezko ziklo konbinatuko lantegi berriekin ordezkatzea erabaki dute. Berria - Ekonomia   2004-12-29

Inportazioak ordezkatzea nahiz esportazioak sustatzea antolamendu bertikala duten industrializazio-estrategiak dira. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 119. orr.

Sistemak ez du itzultzailea ordezkatuko, baizik eta haren lagungarri izango da. Berria - Harian   2005-02-10

Izuaz ordezkatu nuen bada eskas zitzaidan sentikortasuna. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 410. orr.

Aspertasuna sinesmena ordezkatzen duen gaitza duzu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 77. orr.

Dirua ordezkatzen duen paper zirkulatzaile bat. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 86. orr.

Euro izeneko gure diru berriak 1999ko urtarrilaren 1ean ordezkatu zituen euroaren eremuko diru nazionalak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 189. orr.

Irriñoa desagertua zitzaion, damuaren errezel goibelak ordezkatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Langileak izan behar, naturak ukatzen ziena ordezkatzeko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 13. orr.

Perpaus batean osagai bat erreferentzia bereko beste osagairen batekin ordezkatzen badugu, ez da horrenbestez perpausaren egia-balioa aldatuko: "Atxaga asteasuarra da" eta "Joxe Irazu asteasuarra da" perpausek egia-balio bera dute. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 128. orr.

3 (fonetikan)

Eskuarki, herskari horiek ezpainkari-horzkariez ordezkatzen dira. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 75. orr.

Funtsean letra bakoitzak fonema bat irudikatzen du, salbuespenak badaude ere: bi letra fonema bakar baterako (tx, ts, tz, tt, dd), letra bat bi fonemarako (x, kasu batzuetan), eta fonemarik ordezkatzen ez duten letrak (h, zenbait euskalkitan). Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 175. orr.

4 talde, erakunde edo pertsona baten izenean beste erakunde batean edo toki batean aritu.

Hiriko hedabide guztiak ordezkaturik zeuden zubi gainean: agentziak, irratiak, telebistak eta nirea bezalako egunkariak ere bai. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 37. orr.

Gure sindikatua independentista den bakarra da eta langileen %70 ordezkatzen ditu. Berria - Mundua   2004-05-21

Sindikatu asko oso urrun daude ordezkatzen dituzten langileengandik. Berria - Ekonomia   2004-07-10

Euskal Autonomia Erkidegoko Editoreen Elkarteak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 47 argitaletxe ordezkatzen ditu. Berria - Harian   2006-05-09

Badirudi bost hiritar horiek herriko bost klaseak ordezkatzen zituztela, eta ez zela kontuan hartzen seigarrena, ezer ez zutenena. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 184. orr.

Nirekin datoz Olabarrieta, Barrendo, Peli de Larrañaga, Amadoz, Nafarroa ordezkatuz. Jokin Urain   «Errotarria» - 81. orr.

Garat anaiak beste hiru diputaturekin batean hautatuak izan ziren Batzarrean Lapurdiren ordezkatzeko edota lapurtarren eskubideen defendatzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 45. orr.

Bi gobernadore nagusik ordezkatzen dute tsarraren agintaritza gorena lurralde zabal hartan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 39. orr.

5 irud/hed

Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du; baina baita indarra, ausardia, askatasuna -hezigaiztasuna- eta gizakiok miresten ditugun beste dohain asko ere. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 69. orr.

Tomas Akinokoak, ordea, Aristotelesen araberako joera humanista ordezkatzen du etika eta politikan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 68. orr.

Giro horretan, ETAk ordezkatzen duen borroka armatuaren gaiak gogorrenentzat, bai eta horien hegalpean monopolizatzen den euskarak epelagoentzat, merkatuko zare aberatsa osatzen du. Itxaro Borda   «Hiruko» - 92. orr.

Instituzioetan egon ala ez, Ezker abertzaleari bere interlokuzioa ordezkatzen duen herri eremutik datorkio. Berria - Harian   2005-04-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainia ordezkatu (4); ordezkatu zuen karguan (3)

entrenatzaileak ordezkatuko du (5); espainia ordezkatuko (4); herria ordezkatuko (3); nork ordezkatuko duen (8); ordezkatuko du karguan (3); ordezkatuko duen erakunde (4); ordezkatuko duen hautagaitza (3); oskar lasa ordezkatuko (3)

europako batasunean ordezkatuta (3); eusko legebiltzarrean ordezkatuta (3); guztiak daude ordezkatuta (3); kontseiluan ordezkatuta (3); legebiltzarrean ordezkatuta (6); legebiltzarrean ordezkatuta dauden (3); ondo ordezkatuta (3); ordezkatuta egon (10); ordezkatuta egongo (5); ordezkatuta egotea (5); ordezkatuta sentitzen (3)

ordezkatzea erabaki (5); ordezkatzea proposatu (3)

inor ordezkatzeko borondaterik (3); langileak ordezkatzeko (4)

ordezkatzeko ardura (7); ordezkatzeko asmoa (3); ordezkatzeko asmorik (5); ordezkatzeko aukera (6); ordezkatzeko borondaterik (3); ordezkatzeko erabakia (3); ordezkatzeko fitxatu (3); ordezkatzeko gai (3); ordezkatzeko hautagai (13); ordezkatzeko hautagai nagusia (4); ordezkatzeko hautagai nagusiak (3); ordezkatzeko hautagaiak (4); ordezkatzeko hautagaietako (3); ordezkatzeko hautagaietako bat (3); ordezkatzeko prest (3)

presidentea ordezkatzeko (4)

alderdiek ordezkatzen (3); batasuna ordezkatzen (6); borondatea ordezkatzen (5); euskal herria ordezkatzen (4); ezer ordezkatzen (3); gehiago ordezkatzen (3); gehiengoa ordezkatzen (10); gizarte osoa ordezkatzen (3); gizartea ordezkatzen (3); guk ordezkatzen (4); guztia ordezkatzen (3); guztiak ordezkatzen (8); haiek ordezkatzen (6); herria ordezkatzen (8); herria ordezkatzen duen (3); hori ordezkatzen (3); hura ordezkatzen (3); inor ordezkatzen (7); interesak ordezkatzen (3); langileak ordezkatzen (3); ondo ordezkatzen (5); ordezkatzen ahal (3); ordezkatzen ari (3); ordezkatzen baititugu (3); ordezkatzen ditu (18); ordezkatzen ditu eta (3); ordezkatzen dituen (22); ordezkatzen ditugu (6); ordezkatzen dituzte (18); ordezkatzen dituzten (23); ordezkatzen du (44); ordezkatzen du eta (5); ordezkatzen duela (18); ordezkatzen duelako (8); ordezkatzen duen (76); ordezkatzen duen paper (3); ordezkatzen duena (3); ordezkatzen dugu (3); ordezkatzen dute (24); ordezkatzen dutela (7); ordezkatzen duten (35); ordezkatzen dutena (3); ordezkatzen duzun (3); ordezkatzen esan (4); ordezkatzen eta (3); ordezkatzen ez (13); ordezkatzen ez duen (3); ordezkatzen ez duten (3); ordezkatzen zituen (6); ordezkatzen zituzten (8); ordezkatzen zuela (3); ordezkatzen zuen (16); ordezkatzen zuten (6); osoa ordezkatzen (8); zati bat ordezkatzen (6); zer ordezkatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus