Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordoki 1 iz eremu laua. ik ordeka.

Miarritze eskuinean eta aitzinean itsasoa daukan ordoki batetik doa bidea. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 73. orr.

Muinoaren tontorretik ordokia ageri zen, bizkar grisez mugaturik. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 199. orr.

8000 metro karratuko ordoki bat Irati deitua, aireportutik 300 metrotara aurkitzen dena, hautatu du hiri elkargoak, afera bilgune horren eraikitzeko. Herria   2004-07-05

Filiposeko ordokietan itzali zen espiritua Atanasio eta Anbrosiorengan berpiztu zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 101. orr.

Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 90. orr.

Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut, gotorleku azkengabe bateko harresi eskerga bailiran. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 363. orr.

Klima gogorra ia lurrik gabeko ordokian. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 414. orr.

997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 28. orr.

· Kanpalekua dena ordoki da, eta han, ezker, block-ak ageri dira ordokian. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 113. orr.

2 (izenondoekin)

Iparraldean eta mendebalean begia badoa mugarik gabe Leipzig-eko ordoki ederrean. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 121. orr.

Antartikako ekialdeko ordoki izoztuan. Berria - Gaiak   2004-11-07

Zaldi zuriak, ordoki elurtuarekin nahasita bezala, ez ziren nabaritzen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 66. orr.

Harkaitz honen inguruan triangelu antzeko ordoki ttipi bat dago landa lehorrez betea. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 150. orr.

Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 90. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 43. orr.

Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 17. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 263. orr.

· Denbora desagertu egin zen, ordoki zabal bihurtu zen, eremu garden, espazio huts, plaza erraldoi. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 75. orr.

3 irud/hed

Oraino gauzak ez dira ordoki eta guduak irauten du. Herria   2004-02-19

Horrek ez du erran nahi patar guziak ordoki dituela, gaurko egunean bestenaz ere ez baita holakorik. Herria   2004-06-10

4 (hitz elkartuetan)

Parroki hiri-estatuen sistema, ordoki-zati bakartu bakoitzean nekazaritza-ekonomia autarkikoa garatzea eragin zuena, jada ez zen egitura politiko egokia orduan egitura ekonomiko unitarioa zeukan Gizarte Helenikoarentzat. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 317. orr.

Ordoki puska ederra ageri zen han goitik. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 203. orr.

· Deception uharte hori sumendia izan omen da inoiz, itsaso australetako ur ordoki hotzetan amatatu eta erdi murgildu orduko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 244. orr.

Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 40. orr.

5 (izenondo gisa) ik ordeka 3.

Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 89. orr.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 51. orr.

Laborantzarako, lur hoberenak eta ordokienak jenden %2-ren eskuetan dira. Herria   2003-05-15

Lekorneko etsenpluak erakusten digu ez duela bide ordokiegi eta zabalegia ideki nahi. Herria   2002-09-12

5 goi ordoki

Kras Esloveniako lurraldea da, kareharrizko goi-ordokiz osatua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 279. orr.

Cuzcon -barruko goi-ordokian zegoen inken hiriburu zaharrean-. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

Iraniar goi-ordokiko pertsiar inperiogileek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 55. orr.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

Gero Ahuriko altxonbidera, eta handik izen bereko goi-ordokira. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 28. orr.

Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi ordoki (7); ordoki zabal (3); ordoki zabalean (3); patarrak ordoki (4)

goi ordokia (4)

goi ordokiak (3)

goi ordokian (10); penintsulako ordokian (3)

goi ordokiaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus