Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ordukoz [24 agerraldi, 9 liburutan] 1 adlag orduko, ordurako. ik ordukotz.

Behin -ordukoz hamabi urte banituzkeen- Solange eta ni bakarrik geundela goxoki itzalean, alegia deus ez, musu eman nion nexka kriket eztiari. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 77. orr.

Ordukoz neskatxa haietarik anitz ezkonduak ziren eta jadaneko familiatuak, haurrak eta emazteak besainka hezten zituzten gizonekin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 91. orr.

Ordukoz, ordainduak nituen lau zerbezak, karterako billete bakartiaz baliatuz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

2 egun haietan.

Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer. Elizen arteko biblia   Lk 9,36

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus