Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orekatu, oreka(tu), orekatzen 1 da/du ad oreka sortu; orekan jarri.

Orekatu daitezke zuzena ez den ikuspegi batek sortzen dituen erretinako distortsio guztiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 63. orr.

Hartu duten -edo eman zaien- indarra orekatu nahian, badira hainbat ekimen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 245. orr.

[Hegazkina] berriro orekatzen zenean, ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 25. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroen eraginkortasun militar gero eta handiagoa orekatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 148. orr.

Diruaren gorabeherek automatikoki orekatzen baitituzte dibisen eskaintza eta eskaria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 94. orr.

Estatu Batuetako koiunturazko aldaketak [...] estatubatuar balantza korrontea ia guztiz orekatu zuen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

Merkatuak sortzen dituen muturreko desorekak orekatzeko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 146. orr.

Hasiera kaskarragatik Sorhuetek ez zuen amore eman, eta partida orekatzea lortu zuen (23-19). Berria - Kirola   2006-02-28

Zauritu baino lehen, eskolan ikasia ez izan arren, gogamen ongi orekatua zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 75. orr.

Argitasunak min guztiak orekatu zituen denbora luzez. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 46. orr.

Oso ondo orekatua gorputzez, eta oso dotorea bere mugitzeko moduan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 334. orr.

Orekatuta dago argudioaren haria? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 367. orr.

Frantses gobernuak, estatu osoko jandarme/poliza indarrak orekatu nahian, Angeluko jandarmeen kentzeko xedea du. Herria   2002-12-26

2 (era burutua izenondo gisa)

UGTk akordio orekatua lortu nahi du, langileen aldarrikapenak eta enpresaren beharrak asetzen dituena. Berria - Ekonomia   2006-03-14

Greziarren antzinako polis haietan gizon ideala [...] Atleta zela, eta indarra, gorputz-garapen orekatua eta edertasun fisikoa balio gorenak zirela. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 165. orr.

Garapen sano eta orekatu baten arrangura handi batekin behar dela aintzina segitu, hori garbiki finkatu du Bernard Darretche elkarteburuak. Herria   2003-03-20

Barne-merkatuaren eta esportazioen hazkunde orekatua. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

Herrialde garatuen eta garapen-bidekoen artean harreman orekatuagoak bultzatzeko xedeaz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 124. orr.

Gure ustez, kontzeptuak dituen hiru alderdiak (sozial, ekonomiko eta ingurunezkoa) ez dira beti modu orekatuan aintzat hartzen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 13. orr.

Neurriz orekatua zen, mehea baina indartsua. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 12. orr.

Eskaerak orekatuak izango dira. Berria - Harian   2006-02-14

Hain zuzena eta orekatua da bere juzku eta epaietan! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 231. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Orekatuenen sosegua aztoratzerainokoa da geltokiko eskaileretan gora eta behera dabilen jendearen zalaparta. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus