Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oro zenbtz 1 dagokion izen sintagmak aipatzen duenaren osotasunari dagokiola adierazteko erabiltzen den zenbatzailea, forma mugaturik ezin hartu duena. ik guzti; dena. (izen sintagma soilari dagokiola, sintagma horren eskuinean).

Gizon oro errege bat da. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 202. orr.

Artista oro bi lekutan bizi da. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 51. orr.

Gauza oro hartzen duen bat-bateko higimen falta dator gero. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 98. orr.

Gertatzen den guztiak (izaten haste orok) zerbait aurresuposatzen du. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 292. orr.

Ohiturarik gabeko gizona lagunartean hartzera makurtzen den emakume orok ez duela azkenik kaltea baizik hartuko harengandik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 34. orr.

Hona hemen zer egingo zaion erregeak ohoratu nahi duen gizon orori! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 139. orr.

Maitasuna da gizakiak, giza-abere orok duen, eta atzeman ezin duen eternitatea. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 154. orr.

Egia unibertsala da, are ni bezalako fedegabeentzat, egindako bekatu orok dakarrela bere ordaina, lehenago edo geroago. Iban Zaldua   «Itzalak» - 167. orr.

Oker onartu dugu biok, hitz oro dela ezaugarri edota ezaugarri orok zerbait ezagutzera ematen duela. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 174. orr.

Gaur egun benetako larria bihotz orotan multzotik banatuta geratzeko beldurrak sortzen du. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 18. orr.

Emaidazu egun oroz zeure eta haren berri. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 376. orr.

Sem eta Set ospetsuak izan ziren gizakien artean, baina kreazioko bizidun ororen gainetik Adam dago. Elizen arteko biblia   Si 49,16

Eta hori eman nahi diot jendeari, gauza ororen bestelako irudi bat. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 222. orr.

Gailurreko elurraren gainean elur gehiago baizik ez zegoen, elur mardul, aratz eta orbangabea bazter orotan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 173. orr.

Kontzientzia enpiriko orok, ordea, kontzientzia transzendental batekin du beharrezko harremana. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 291. orr.

2 (erlatibozko esaldi bati dagokiola, haren eskuinean).

Lurrean diren bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro; eta gizaki guztiak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 28. orr.

Gertatzen den oro bere koadernoan idazten duen mutil estatubatuarra. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 86. orr.

Erregearen zerbitzari guztiek eta probintzietako bizilagun guztiek badakite deitua izan gabe erregeagana agertzen den oro, jauregi barneko patioan, hiltzera kondenatzen duela legeak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 136. orr.

Bizi den orok, bizi delakoxe, forma du, eta horrexegatik zor du hiltzea. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 158. orr.

Infernuko zer botereren aginduz nengoen, Pertsefone bezala, lurpean, bizi den orotatik, argi guztietatik kanpora? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 80. orr.

Edaten ari dela handik igarotzen den oro irensten du. Beraz, Jaungoikoa lagun duen oro ez da zoriontsu. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 82. orr.

-Pentsatzeko gaitasuna duen ororen esku dago sekretua, ezin zaio errealitateari uko egin! -protestatu zuen ikasleak. sentimenek igortzen diguten oro ezin da zientzia izatera iritsi sentimen honetatik arrazoimenera iragaten ez bada. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 12. orr.

Guretzat objektu enpirikoa den edo noizbait izan daitekeen oro lege horien bitartez determinatua baitago. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 11. orr.

Jakitun ez zegoen ororentzat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 223. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Beste gauza bat zen merkatu-sisteman artista sonatuek beren sinaduraz hornituriko oro diru bihurtzeko zuten gaitasuna. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 135. orr.

Ez ote da izango irakurritako oro geratzen dela, kaparra bailitzan, memorian itsatsirik? Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 45. orr.

Ohitu egin nintzen aitaren kontrako susmoak bazkatzera: hark egin edo esandako oro beltz ikustera, haren isiltasuna gero eta handiago sentitzera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 58. orr.

Basiliskoak begirada hiltzailea baitu, eta haren begiaren distiraz zulaturiko orok berehalako heriotza izaten baitu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 243. orr.

Gainerako orok irakurketa erraza du, eta zer edo zer zailtxoago gerta daitekeenean erraza egiten saiatu naiz. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 10. orr.

Bakea nahi duenak bakean utziko du gainontzeko oro ere, eta gerra nahi duenak adieraziko du gerra nahi duela. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 61. orr.

Gainezkako haren bitartez bustitakoan, poztu egingo nituela inguruko oro ere neure zorionaren bitartez. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 173. orr.

Besterik da uste izatea jaso itxurako oro poesia dela. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 31. orr.

Zeren, borondate ona eduki eta maite duenak eta, esan bezala, beronen kontrako orori aurre egiten dionak ezingo dio inori gaitzik opa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 118. orr.

Bestelako oro dela, gaur-gaurkoan, alferrikako. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 23. orr.

4 (dagokion izen sintagmak artikulu pluralaren marka hartzen duela, oro soila haren eskuinean).

Emakumeak oro Kaiserren bezero. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 22. orr.

Gure kexuak oro hirutan bil litezke: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 12. orr.

Deliberamendu absolutu horrek zailtasun eta doloreak oro justifikatzen zizkidan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 87. orr.

Zeren Teseo gizagaixoak ere oraindik ez daki hondarrean aletuko zaiola bere ametsa, garaileak oro garaituak baino Lerrukarriago direla. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 26. orr.

Inork agindu gabe isildu dira neska-mutilak oro, inoren errieta beharrik gabe bildu dira zintzo eta otzan. lurrak, zeruak, direnak oro zu zindukatela eta zugan bukatzen zirela. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 43. orr.

Hura igaro bitartean itxi egin behar ziren dendetako eta etxeetako leihoak oro. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 217. orr.

Lur gainean gertatzen direnak oro kasualidade itsu zalapartari hutsak zirela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 40. orr.

Norabide zehatzik gabeko pausoak oro, bakardadetik bakardadera eta isiltasunetik oroitzapenera. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 75. orr.

Eskura zituen koaderno eta paperak oro tarratatzen hasi zen Isabelle, amorru biziz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 81. orr.

Akabo manikura, UVA izpiak eta prestaturiko diskurtsoak oro. Jon Alonso   «Euskal karma» - 127. orr.

5 (oro soila erakusle pluralaren eskuinean).

Xehetasun horiek oro, orratzetik hari, Mathiasek zekizkien. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 168. orr.

Hiritik lekutu behar izan genuenean, askatu egin genituen txori eder haiek oro. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 49. orr.

Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: [...]. Elizen arteko biblia   Mt 26,1

Horra zergatik hil ziren gure gazte haiek oro. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 117. orr.

Burges erraldoi haiek oro oihuka zinpurtzen ziren. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 71. orr.

Zeren urte hauek oro igaro ondoren, inork ere ez baitu ukatuko, esan bezala, inoiz baino gehiago idazten dela euskaraz. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 58. orr.

Baina haiek oro "hizkuntza komun batekoak" izatea [...] Unamuno-ri interesatzen zaion apailaketa da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 131. orr.

Hauek oro, ene ustez, erran behar ziren, lasterka eta presaka, ene begi eriak ahantzi gabe eta sententzia zuzenagoaren menturan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 189. orr.

Arratsetan, orenak egoten nintzen horiek oro gogoan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 78. orr.

Uste izan dut beraz, haren aurka frogatuak ziren zeinuak ez zirela askiko hura susmagarri egiteko, eta kontrako seinaleen kopuruak haiek oro suntsituko zituela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 181. orr.

6 (bestelakoetan).

Oro ez da urre. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 54. orr.

Eta idaztekoak hartuta ez zitzaidan deus onik etortzen, oro zen euri, hasperen, kaiak hutsik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 158. orr.

Zu zinen niretzat... -nola esango nizuke? edozein alderaketa hutsalegia da- oro zinen, nire bizitza osoa. Jaungoikoaren Probidentziak oro zuzentzen du. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 19. orr.

Paisaia berde hau, [...], oro laino mehe batek estalia, aberri baten eraikuntzak ez du horrenbeste odol merezi. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 41. orr.

Orok bultzatzen gintuen elkarrengana. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 45. orr.

Zerbaiten zain ematen zuen orok. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 24. orr.

Lehenengo motorra dena, unibertso osoa mugitzen eta, beraz, orori bizia ematen diona. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 20. orr.

Ez zen eneatu ere, segur baita denbora pasa, orori so egon zela lurreko mamutza ttipi, ardi, ahuntz, pottoka, bele, buzoka... Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 16. orr.

Luzaiden, orotan bezala, emaztekiak ziren josten aritzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 185. orr.

Eta bazter guztiak direla hemen, orotan hemen esaten dela, ez hemen bakarrik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 32. orr.

Han zegoen Amandine, geltokiko kai bazterrean, lepoa luzatuz, orotara so. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 86. orr.

Nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 225. orr.

7 orotara adlag guztira.

Orotara 25 bertso dira, hemen doazenak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 76. orr.

Orotara, bi manifestazioetan 10.000 pertsona inguru bildu ziren. Berria - Mundua   2006-02-26

Igandean orotara hautesleen %66,5ek eman zuten botoa. Berria - Mundua   2006-04-11

Bidaiariak, berriz, orotara 1.208 hartzeko gaitasuna dute: 216 eserita, 992 zutik eta lau eserleku izango dira murrizturiko higikortasuna duten pertsonentzat. Berria - Ekonomia   2004-07-30

Berrehun eta hamabi ziren, orotara, tenpluko atezain izateko aukeratuak. Elizen arteko biblia   1 Kro 9,22

Lau zihoazen orotara auto haren barruan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 168. orr.

Ez ziren orotara zortzi edo hamar mahai baino gehiago izango. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 141. orr.

Lantegia gogoratzen dut ondoen, nahiz eta orotara hiru aldiz baizik ez nintzen egon Hori Wu maisu zaharraren egoitzan. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 137. orr.

Aitaren arreba bat salbu, denak ezkonduak ziren eta orotara hogeita sei lehengusu baginen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 81. orr.

Binilozko hemezortzi disko dira orotara. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 100. orr.

Japonia osoan, bestalde, 18 zentral nuklear daude, 52 erreaktore orotara. Berria - Gaiak   2004-08-10

80 bat ekintza, orotara 300 bat demo-kidek obraturik. Herria   2002-12-05

Dodovek besarkada bat eman zidan, beste bat Scwzsek: bi orotara. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 166. orr.

8 oro har (orobat orohar g.er.)

Oro har ele guti erabili genuen egun hartan. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 137. orr.

Oro har, nahiz ile motxak jite militarra eman, aristokrata baten itxura zeukan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 113. orr.

Oro har, bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, [...]. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 153. orr.

Sexuaz bai, sexuaz oro har eta abstraktuan hitz egiten zenuten. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 148. orr.

Eta, oro har, ematen zuen bulego hura andetan garraiatzen ahal zela, geltokiko buru eta guzti, aita santua eramaten duten bezala. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 25. orr.

Baina, oro har, bihotz ona zuen eta zerbitzu egitera ekarria zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 96. orr.

Abertzaleen esku zeuden, oro har, euskal dantza taldeak, euskaltegiak, eta Elizaren inguruko hainbat eta hainbat jende, apaiz "kontzientziatuen" gidaritzapean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 57. orr.

Xarmantak ziren, oro har, nire bezeroak, arras gisakoak. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 29. orr.

Literaturaren eta, oro har, sorkuntzaren inguruko testuak ziren. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 37. orr.

Arteak -eta kulturak oro har- ez daki norantz jo. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 139. orr.

Nechemia errabinoak, oro har, ederki ezagutzen zuen Gaiztoaren abilezia eta bazekien hura nola menderatu. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 145. orr.

Otsoak bortizkeria itsua, ankerkeria, odol-zalekeria eta, oro har, gaizkia ordezkatzen du. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 69. orr.

Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe. Elizen arteko biblia   Mk 7,3

Gauaz lo guti, oro har: erresorten musika eta ondoan lo zegoen gizonaren korrokak! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 34. orr.

Oso oro har begiratzen dut. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 140. orr.

Boterea zer da oro har? Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 121. orr.

· Oro harrezko agerpenari dagokion objektua objektu transzendentala da, h[au] d[a], oro har Zerbaiten pentsamendu osoro indeterminatua. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 295. orr.

Kategoria hutsak, ordea, oro harrezko gauzen errepresentazioak baino ez dira. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 294. orr.

9 ororen buruan azken batean.

Ororen buruan, arrazoi zukeen Mathiasek. Ororen buruan, klaro asko agertu nuen zer nintzen: betidanik izan nintzena: gizatxar galanta. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 177. orr.

Baina niri, ororen buruan, Amandinen presentzia aski zitzaidan, nahikoa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 87. orr.

Entzuten segitzen da oraindik ororen buruan, bere tanta aleak kazkabarkatuz, biziaren haria albainduz. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 120. orr.

Bere ergelkeriarengatik ordaintzeko modua aurkitua zuen, eta esperientzia horretatik onik ateratzen bazen guztiz adoregabetu gabe, orduan, izango zen ororen buruan itxaropenik beretzat, beharbada. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 33. orr.

10 ororen gainetik oroz gain.

Ororen gainetik zuhurtziaz jokatu behar zuela oroitu, eta senak atzera eragin zion Mikel Strogoffi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 84. orr.

Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 182. orr.

Ororen gainetik, baina, bi eszena haien protagonistak erakartzen ninduen ni: Ernst Udet zen pilotua! Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 99. orr.

Ororen gainetik originala izatea da gaur moda, eta modako ibiltzea, berriz, originaltasuna. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 8. orr.

Globalizazioa, ororen gainetik, pribatutzat jo daitezkeen integrazio-logiken emaitza da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 58. orr.

Nik matrimonioa ez dut itsu-itsuan ororen gainetik laudatzen. Herria   2005-02-10

Aurreneko orrian, albiste bat ororen gainetik: "Joan Paulo II.a hil da". Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 144. orr.

11 oroz gain (orobat orozgain g.er.) ik gorago 10; ik beherago 13.

Oroz gain, Espainia arima bat da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 148. orr.

Oroz gain, jakina, haurren jostagarri da eulia. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 48. orr.

Eta, batez ere eta oroz gain, ezin da ahaztu konstituzio honi baiezkoa eman zion jendearen kopurua, hori bai, oso txikia izan zela gure eskualdean. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 103. orr.

Gizon liberala, oroz gain euskara maite zuena. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 115. orr.

Eta gu, oroz gain, jende zibilizatuak gara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 51. orr.

Ondorio hori aldarrikatu nahi dut hemen, oroz gain, egoera kontuez ari bainaiz. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 56. orr.

Liberalismo berria, oroz gain, munduko ekonomiaren aldaketen eta nazio-ekonomietako sektore desberdinen arteko indar-harremanen bilakaeraren arteko elkarreragin dinamikoaren emaitza da. Zuretzat aspergarriak, horregatik, non eta ez duzun jakin-minik edo gramatika goserik oroz gain. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 152. orr.

Lehenengo eta oroz gain bortxatzaileak direla uste dut. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 207. orr.

12 oroz gaineko (orobat orozgaineko g.er.) izlag

Hitz hauek eguneko ebanjelioan irakurtzen dira, Hirutasun goren, oroz gaineko eta gurgarriaren festaburu beneragarrian. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 77. orr.

Gai honi buruz etengabe hitz egingo balitz ere, ezer ez esatea litzateke bereiz izatean ematen den esentziaz gaineko eta oroz gaineko batasuna ulertu nahi bada. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 77. orr.

Betidanik besta eder eta herrikoiak balin baditugu ere, uste dut aurtengoak oroz gainekoak izan ditugula. Herria   2005-09-29

13 oroz gainetik oroz gain.

Oroz gainetik, ez nituen aitamak nigarrez ikusi nahi. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 66. orr.

Badakizu denen buru zer dizudan oroz gainetik kondatu nahi? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 24. orr.

Muslari trebeak ziren segur, baina oroz gainetik euskaldun porrokatuak, jadanik aspaldian erdaldun bilakatzen ari zen herri batean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 182. orr.

Dena den, haren begiek zuten lilura sortzen, oroz gainetik; begi ilun haiek ez zuten nehoiz salatzen jabearen sentimendurik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 12. orr.

Horra zergatik, arrazoiekin, Toledoko Artzapezpiku, Espainietako Primatuaren eta bereziki Izpirituzko gaietan bera baino goragoko buruzagirik nehor ezagutzen ez duen jaun baten auzia, oroz gainetik Erromako Aita Sainduari berari eraman behar zaion. iduritzen zitzaion gainera erromatar argiari, herritar hoberenen formakuntzak, haien zuzentasunak eta zuhurtziak izan behar zutela, oroz gainetik, lehentasuna. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 155. orr.

"Euskal Herria" (edo Euskal Herría) bai, hori bada zerbait: kolore batzuk, kolore horiekin bat egitea, munduko mapan leku baten bila dabilen ezin-izaki bat, eta oroz gainetik, fede bat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agerpen oro (12); ahalak oro (25); ahalak oro egin (8); ahalegin oro (17); ahaleginak oro (25); ahaleginak oro egingo (10); ahalgarri oro (11); ahalmen oro (10); aldi oro (76); aukera oro (16); begiespen oro (10); bizidun oro (9); dagoen oro (10); den oro (110); direnak oro (19); dituen oro (16); dudan oro (9); duen oro (98)

egin ahalak oro (16); egiten duen oro (9); ekintza oro (18); enpiriko oro (9); erabilera oro (9); ere oro (9); errealitate oro (12); esperientzia oro (8); ez den oro (10); ezagutza oro (22); gauza oro (22); gauzak oro (14); gizaki oro (23); gizon oro (9); gure ezagutza oro (8); guztiak oro (11); haiek oro (11); harreman oro (11); hauek oro (15); hitz oro (8); hoik oro (14); horiek oro (215)

indarkeria oro (8); irudi oro (11); jende oro (8); momentu oro (9); mota oro (11); mugimendu oro (12); nahi duen oro (15); natura oro (9)

ordu oro (15)

oro baztertu (11); oro baztertzen (8); oro da (62); oro dira (13); oro egin (29); oro egingo (11); oro egiten (24); oro gainditzen (16); oro galdu (18); oro galtzen (8); oro har (2433); oro har hartuta (10); oro harrezko (149); oro harrezko gauza (14); oro harrezko gauzen (15); oro harrezko objektu (20); oro hil (13); oro izan (17); oro ukatu (12); oro zen (39)

politiko oro (8)

une oro (210); zerikusia duen oro (10)

bizidun orok (8); den orok (32); duen orok (53); euskaldun orok (8); gauza orok (12); gizaki orok (34); gizon orok (16); herritar orok (22); horiek orok (11); jende orok (8); nahi duen orok (11); orok du (30); orok duen (14); orok izan (10); orok nahi (8); pertsona orok (18)

adigai ororen (10); agerpen ororen (24); ahalgarri ororen (26); begiespen ororen (12); beste ororen (8); bizidun ororen (9); den ororen (14); duen ororen (13)

eragile ororen (8); esperientzia ahalgarri ororen (9); esperientzia ororen (27); esperientzia ororen aurretik (11); ezagutza ororen (34); gauza ororen (25); gizaki ororen (11); herritar ororen (15)

objektu ororen (8)

ororen ahalgarritasunaren (10); ororen arabera (9); ororen aurka (22); ororen aurrean (13); ororen aurretik (40); ororen baldintza (13); ororen batasun (12); ororen buru (206); ororen buruan (55); ororen forma (11); ororen gainetik (167); ororen iturri (11); ororen kontra (25); ororen multzoa (10); ororen oinarri (8); ororen oinarrian (16)

pertsona ororen (13)

den orori (10); duen orori (29); gizon orori (8); herritar orori (22); nahi duen orori (11); orori dagokionez (10); orori ongi etorri (11)

alde orotan (9); bazter orotan (10); denbora orotan (12); leku orotan (8); orotan bezala (16); une orotan (38)

alde orotara (18); daude orotara (10); dira orotara (31); ditu orotara (22); dituzte orotara (8); eta orotara (40); orotara bi (9); orotara bost (10); orotara hiru (16); orotara lau (12); orotara sei (11); orotara zazpi (10); orotara zortzi (8)

dira orotarat (14); lagun orotarat (10); orotarat hamar (9); orotarat hiru (8)

esperientzia orotatik (8); gaitz orotatik (9); orotatik aske (9); orotatik at (9); orotatik libre (9)

aldi oroz (75); aste oroz (15); baina oroz gainetik (9); bainan oroz gainetik (11); eduki oroz (14); eduki oroz abstraitzen (13); egun oroz (58); eta oroz gain (9); eta oroz gainetik (42); ezagutzaren eduki oroz (11); gisa oroz (17)

oroz bat (12); oroz bezala (44); oroz gain (118); oroz gaindi (9); oroz gainetik (218); oroz goiti (10); oroz lehen (22); une oroz (15); urte oroz (133); urte oroz bezala (39)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus