Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroimin (orobat oroit-min g.er.) iz nostalgia. ik iragan2 6.

Erbestea, noski -eta beharbada, nahiz eta nabarmen eraldaturik, nolabaiteko oroimina-, dinamika nagusia da Joyceren bizitzan eta obran. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 174. orr.

Ez al zen ezkutatzen, bada, etxe sekretu haren hobenetan agure errukarriek zituzten amets amaitugabeen oroimina, alferrik galdutako egunen damua? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 52. orr.

Nork sentitzen du oroimin handiagoa: haurrak gurasoena ala gurasoek haurrarena? Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 47. orr.

Sekula egia bihurtzen ez zaion fantasia da oroimina, eta, sekula betetzen ez duenez, iraun egiten dio. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 172. orr.

Amarekiko lotura; idealizaziorako eta oroiminerako joera; beraren bizitzaren historia, haurtzaroko paradisuaren eta aitaren bat-bateko galera barne; [...]. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 170. orr.

Oroimina du Joxek gaztetako denboraz. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 132. orr.

Zikoinak, ostera, azkenik Marrakexera onik heldu den honetan ez du oroimin edo iraganminik eta, pozarren, bizpahiru itzuli egin ditu Hiri Gorriko Xmáa el Fná azoka gainean. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 90. orr.

David Werman psikoanalistak "oroiminaren kristaltze estetikoa" aipatzen du: artearen eta mitoaren mailara altxatutako oroimina. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 173. orr.

Adelak oroimin handia utzi zuen belaunaldi askotako umeengan, eta eskolan bertan, hango usainak ere Adelaren gorputzarena ematen zuen eta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 211. orr.

Dionisok, hala ere, Roxanaren oroit-minak bultzaturik, ezin etsi eta, azkenik berarengana ekarri zuen veneziarra. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 109. orr.

Parisen, Sarako oilasko eta ahateen oroiminak bizi izan du. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 144. orr.

Joxe Marik oroiminez gogoratzen zituen frontoiko batzarrak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 162. orr.

Lolak oroimin handiz ekartzen zuen gogora bera kartzelan egondako garaia. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus