Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroitarri (orobat orroitarri g.er. eta orroitharri g.er.) 1 iz pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri, egiten den arkitektura edo eskultura lana. ik monumentu.

Gureek orduan, ez bat eta ez bi, dinamitaz bota zuten hankaz gora "Bergarako Besarkadaren" oroitzapenetan herrian eraikitako oroitarria. Txillardegi   «Putzu» - 147. orr.

Lizardi poetaren omenez eraikitako oroitarriaren aurrean dago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 61. orr.

Jakin behar da, anitzez berantago, 1972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan: han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 33. orr.

Horrela inskripzioen artean sailkatzen dugu John Smithen izena, Washingtonen oroitarrian lapitzez idatzia. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 154. orr.

Josiasek galdetu zuen: -Zer da ikusten ari naizen oroitarri hura? hiriko jendeak erantzun: - [...] Betelgo aldarearen kontra egindakoa iragarri zuen profetaren hilobia da. Elizen arteko biblia   2 Erg 23,17

Budapesteko plaza deigarriena da (1896), 36 metroko altuerako oroitarria erdian duela. Berria - Mundua   2004-04-29

Oroitarria altxatzea arrunta iruditzen zitzaion oso; jauregia eraikitzea, gutxiegi; hilobia egitea, tristeegi. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 107. orr.

· Jakobek, orduan, harri bat hartu eta oroitarri gisa jarri zuen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 90. orr.

2 harrian irarritako idazkuna, oroigarri gisa jartzen dena.

Arkupean, horman itsatsitako oroitarri batean "Gabadiarrer 1914-1918 - Frantziarendako hiler" jartzen zuen, eta hamabosten bat izen zetozen ondoren. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 189. orr.

Arrazoiz eskaini zion Euskaltzaindiak oroitarria bere jaiotetxean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 154. orr.

Gauza bera egin zuten Oliten, zortzi herritar fusilatuz, oroitarri batek kondatzen digun bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 134. orr.

Arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean, Castelao idazle galegoaren oroitarria dago orain, euskarazko eta galegozko hitzekin, [...]. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 271. orr.

Baltimore-ko hilerrian ehortzi zuten 1849an, baina hogeita sei urte behar izan zituzten haren hilobiaren gainean oroitarri bat jartzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 174. orr.

3 irud/hed

Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zaharrago, eta oroitarri-ikusgarriak ikusteko ikusmin ttikiagoa nabaritzen dut neure baitan. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 8. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irakurri ere, ukituz, erraz irakurtzen zituen artean ere gerra-oroitarrietako eta hilarrietako inskripzioak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 132. orr.

Ehortz-oroitarri biribilen sekretuak ulergarriagoak izaten lagundu nahi dute horrekin. Berria - Kultura   2004-06-23

Familiak jakinarazi duenez, ez dute ez lorerik ez hil-oroitarririk nahi. Berria - Kultura   2004-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oroitarri bat eraiki (4); oroitarri gisa (5)

eraikitako oroitarria (3)

omenezko oroitarrian (3)

oroitarriaren aurrean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus