Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oroitu (orobat orhoitu g.er. eta orroitu g.er.), oroit, oroitzen 1 da ad gogora etorri.

-Bat-batean oroitu naiz, horra. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 181. orr.

Ez naiz ondo oroitzen, baina orduan primeran atera zitzaidan dena, nire asmoa batez ere. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 95. orr.

Ederki oroitzen nintzen, baina ez nion Potzolori jakinarazi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 380. orr.

Hantxe izan banintz bezala oroitzen naiz -erantzun zuen kazetari ingelesak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 35. orr.

-Egiaz, ez naiz oroitzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 170. orr.

Ez dago beste espezierik hori egiten duenik: hilketa bat egin, eta bizitza osoan harro oroitu. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 62. orr.

Aurreko gauean ere -oroitu nintzen-, nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 60. orr.

Ez naiz oroitzen zer esan genion elkarri, ezta hitz bakar batez ere. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 96. orr.

Ez naiz oroitzen zer erantzun zuen lehen momentuan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 29. orr.

Berehala oroitu zen zer egun inportantea zen hura harentzat: igandea, Santa Teresitarengana joan beharrekoa, harekin zuen zorra kitatzera. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 30. orr.

Oroitu naiz, goizean jarria nintzelarik bihurgune batean, nola bikote bat pasatu zitzaidan ondotik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 53. orr.

Oroitu zen ostatuari bere deitura ematea proposatu zionean zelako poza hartu zuen Antoniak. Josu Landa   «Odolbildua» - 30. orr.

Inor ez da oroitzen nola jaio zen, baina, aldez aurretik xehero oroitu nahi izaten du nola hilen den. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 90. orr.

Orduan ez nintzan oroitzen erdera zanik ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 88. orr.

Zer besterik da oroitzea, izan ere, ohitzea ez bada? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 176. orr.

2 (esaldi konpletiboekin)

Are gehiago, itxura egiten zuen ez zela oroitzen zer diruz ari nintzaion. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 143. orr.

Albo batera listu egin zuela oroitzen naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 29. orr.

Oroitu nintzen Elizak baduela boterearen eskarmentua eta arras ongi informatua dela honen edo haren urratsez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 116. orr.

Gero, oroitu zen bere buruari hitzeman ziola ez zuela etsiko Mathieu apeza toki fidagarrian utzi arte. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 85. orr.

Nondik zetorren odol hura hauteman nahian, oroitu nintzen orgatila gainera erori zitzaidala. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 105. orr.

Oroitzen naiz hirurogei urte bete berri zituela orduantxe. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 16. orr.

Baina oroit dut, gaur gertatu izan balitz bezala oroitu ere, mingain puntaraino etorri zitzaidala zuzendariari galdetzea ea ezagutzen ote zuen marmelada egiteko errezetarik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 161. orr.

3 (osagaia –z atzizkiarekin)

Jainkoa Rakelez oroitu zen; honen eskaria aditu eta erraiak ernearazi zizkion. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 85. orr.

"Café de Comercio" zeritzonaz ere oroitu naiz, Plaza Zaharreko arkupeetan kokatua. Txillardegi   «Putzu» - 44. orr.

Oso ondo oroitzen zen horretaz, une hartan, haren begi tristeen begirada sakonarekin topo egin zuenean, hasi zitzaiolako -burdin goriaz errea bezala sentitzen zuen falta zuen berna- benetako oinazea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 57. orr.

Garaiz eta garbi aitortzen ez den susmoak gero den-dena pozoitzen duenez, esan dezadan liburu-saltzaileaz oroitu nintzela, Baina oroitu zen bere esklabo urteetaz. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 11. orr.

Ezertaz ohartu banintzen ez bainintzen behintzat geroragoan ezertaz oroitu. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 131. orr.

Hura amaitu, eta kikara pausatu arte, ez zen zerbitzariaren itsuskeriaz oroitu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 21. orr.

-Zutaz aunitz oroitu naiz egun hauetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 283. orr.

Ez ziren oroitu, inguruko etsai guztien eskuetatik libratu zituen Jaunaz, beren Jainkoaz. Elizen arteko biblia   Epa 8,34

Oroit Itun Zaharreko Manaren Lizarraz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 249. orr.

Aste batzuk aurrerago han izandako ondoezaz oroitu nintzen, eta sarrerako bi ate beltzetako hitzez: [...]. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 111. orr.

Ez zuen gehiago gogoan amaz noiz oroitu zen azken aldikotz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 262. orr.

Ziburun, Hiru-Kultur elkartea ja oroitua da helduden urteko harat-hunat nagusiez. Herria   2001-11-08

Ez zarete oroitzen idatzia dagoen hartaz: Gizakia bere azkenera iristen denean, orduantxe hasten da. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 933. orr.

Bai, maiz oroitzen nintzen, aitatxik, behin, bota zidanaz: "Hi Paxkal, lehena, bigarrentako!" · Aspaldiko pasadizo batekin oroitu naun. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 33. orr.

3 zait ad

Bretainiako itsasoari beha, Mattini hura lehen aldiz ikusi zuenekoa kontatzean ahantzi zuen zerbait oroitu zaio Pantxikari. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 93. orr.

Zendako ez zion ogi papurrena Mattini kontatu, zer pentsa ematen dio horrek, oroitzen zaion bakoitzean. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 94. orr.

Horrelaxe oroitzen zaizkit gauzak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 203. orr.

Ama Katalina oroitu zitzaidan: ez zen ustekaberik aurpegi hartan, baizik eta zerbait desplazereko eta aldi berean ebitaezina noiz gertatuko egon denaren keinu desgogara. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 174. orr.

Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Potzolok lehengoan jaulkitakoak oroitu zitzaizkidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 270. orr.

4 du ad gogora ekarri.

Erlauntzetara nindoala, Leon Martyk esandakoa oroitu dut: [...]. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 162. orr.

Oheratu nintzenean, argia itzalita, arratsalde hartako kontuak oroitu nituen, eta aitak esandakoak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Ez al da ohikoa, zerbait oroitzen ari garenean, "baina hi ez al hengoen bada han?" esaldia? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 107. orr.

Aitaren hitzak oroitzen nituen, esaten zuelarik ezen mekanikari batek belarri ona behar duela batez ere. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 34. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 29. orr.

Hatz erakuslea airerantz luzatu zuen, aspaldi ahaztutako zerbait oroitu nahian balebil bezala. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 31. orr.

Ez nuen deus oroitu nahi, ez nuen deusez gogoetatu nahi, ez nuen deus desiratu nahi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 208. orr.

Orduan auzunean zebilen esamesa oroitu zuen: Afifi anderea handik gutxira ezkontzekoa zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 220. orr.

Oroitzen dudan aspaldiko Euskal Herria, gaurkoa baino interesgarriagoa, xelebregoa eta bitxiagoa zela uste dut.... Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 12. orr.

Oroitzen dudan bakoitzean, kontzientzia jelatzen dit bertso horrek. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 204. orr.

Oroit Ortega-ren tesia, herri bakoitzak bere arimari dagokion lurraldea hautatzen ei duela. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 202. orr.

Horien artean zeuden -ezin horiek oroitu gabe utzi- mizkinkeria hutsez bazterrean utzi nituen platerak. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 160. orr.

Neguko goiz zoragarria zela oroitzen dut, mendi guztiak elurrak zurituta zeuden. Jon Maia   «Riomundo» - 30. orr.

Ate azpitik sartu den kafe egin berriaren usainak errealitatera irauli eta Zigor sukaldean zain daukala oroitu du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 149. orr.

Oroitzen zaitudanean, ama / Oroitzen zaitudanean, ama, / Sukaldean egoten zara / Mahaia bostentzat iminita J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 214. orr.

5 (aditz laguntzailerik gabe)

Oroitzen saiatu zen Bastos. -Oroitzen nola galdetu zenidan haurretan, oso serio, [...] nire txikitako bizitzaz, eta nola esan zenidan zerbait ikusten zenidala begietan, negarra bezalakoa edo? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 38. orr.

Mudantza garaietara egiten dut atzera, eta koltxoi haietako bat nola anaiak eta biok oinez generaman oroitzen saiatzen naiz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 118. orr.

Trenean badut zer pentsa, eta zertaz oroitu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 160. orr.

Oroit: hik ez huen heuretarrik akabatu bizirik segi nezan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 290. orr.

Oroitu: berrogei eskoziar mozkortzeko adina! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 364. orr.

Azpimarratuta dauzkadan nire etxeko liburuen -nire irakurketen- istorioak oroitzearen obsesioak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 10. orr.

Beroenean hozten uzten ditugu gauzak, gero saminez oroitzeko zein ongi zihoakigun guztia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 94. orr.

Huraxe da oroitzeko moduko heriotza bakarra. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 294. orr.

Ez oroituarena egin nuen, Olasonekoari kontatzeko poza emotearren. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 23. orr.

Maria zapataginaren eranskinak zer oroitua eman zion Mentxuri, Farmaziako ikaslea zenean zenbat arratsalde luze eta gozo pasatu zituen Barcelonetako kai ertzean liburukoteak eta apunteak hanka tartean. Josu Landa   «Odolbildua» - 48. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Alde batetik, burmuina gai da beren elementu osagaietan zatitzeko gertakari iraganen irudi oroituak; elementu horiek, horrenbestez, modu berriz birkonbina daitezke eta hala irudikapen ordura arte ezezagunak sortu, egoera eta gertakizun berriak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 183. orr.

Eta horien arteko bi dira aipatuenak eta oroituenak. Berria - Kultura   2004-07-03

Ama duzu guztietarik oroituena. Xabier Montoia   «Elektrika» - 18. orr.

7 oroitzearren adlag oroitzeko.

Alegia ezer ez, Sud Ouest-eko horoskopoa irakurriz, taldean bildu jendeen solasak buru onean inprima nitzakeen, bizia zeinen debalde zen oroitzearren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaz oroitu (3); amaz oroitu (4); artolaz oroitu zara (3); asko oroitu (3); bat batean oroitu (6); batekin oroitu (5); batez oroitu (10); batez oroitu zen (5); berriz oroitu (3); beti oroitu (3)

egunaz oroitu (4); esandakoaz oroitu (4); ez da oroitu (3); ezin oroitu (9); gero oroitu (3); hitz haiek oroitu (3); hitzak oroitu (9); hitzak oroitu nituen (8); hitzez oroitu (4); hori guztia oroitu (4)

nitaz oroitu (6); nola oroitu (7); nola oroitu nintzen (4)

orduan oroitu (15); orduan oroitu zen (6)

oroitu ahal (7); oroitu ahal izateko (3); oroitu beharra (5); oroitu da (37); oroitu du (21); oroitu ezin (3); oroitu gabe (11); oroitu izan (5); oroitu nahian (3); oroitu zen (129); oroitu zuen (41)

zaharraz oroitu (3); zerbait oroitu (3); zerbaitez oroitu (3)

beti oroituko (8); itunaz oroituko naiz (4); nitaz oroituko (5); oroituko da (15); oroituko du (5)

oroitzeko eguna (6); oroitzeko gaitasun (3); zu hartaz oroitzeko (3)

apenas oroitzen (3); argi oroitzen (3); asko oroitzen (4); askotan oroitzen (3); beti oroitzen (5)

ea oroitzen zen (3); ederki oroitzen (15); ederki oroitzen dut (3); ederki oroitzen naiz (5); ez da oroitzen (11); ez zen oroitzen (12); ez zuen oroitzen (3); ezertaz oroitzen (4); gaizki oroitzen (3); garbi oroitzen (6); gauza batez oroitzen (3); hartaz oroitzen (17); hitzak oroitzen (6); hitzak oroitzen nituen (4); hobeki oroitzen (5); hobeki oroitzen dut (3)

inor oroitzen (3); izenaz oroitzen (6); maiz oroitzen (5); ni oroitzen (3); nik oroitzen (4); nitaz oroitzen (7); nola oroitzen (4); nor oroitzen (3)

oker oroitzen (3); ondo oroitzen (18); ondo oroitzen naiz (6); ongi oroitzen (68); ongi oroitzen dut (14); ongi oroitzen naiz (19); ongi oroitzen zen (3); ontsa oroitzen (4); orain oroitzen (6); oraindik ere oroitzen (3); oraindik oroitzen (3)

oroitzen ahal (3); oroitzen da (35); oroitzen du (16); oroitzen nintzen (29); oroitzen nuen (16); oroitzen saiatu (3); oroitzen saiatzen (4); oroitzen zen (56); oroitzen zen hartaz (3); oroitzen zen horretaz (3); oroitzen zuen (18)

oso ondo oroitzen (3); oso ongi oroitzen (7); primeran oroitzen (3)

zehatz mehatz oroitzen (7); zehatzago oroitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus