Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orrazi (orobat orraze g.er.) 1 iz elkarren ondoko hortz mehez osaturiko tresna, ileak bereizteko eta apaintzeko erabiltzen dena.

Eguerdian, lanetik itzuli, garbitu, alkandora eta zapatak aldatu eta orrazi busti batekin ilea orraztu dudalarik, ahizpengana joan gara. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 45. orr.

Gure etxeko orraziari hamar hortz baizik ez zaizkio geratzen eta. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 110. orr.

Poltsatik orrazi handi bat atera, mutila makurtzera behartu eta bizpahiru pasada bizkor eman zizkien lasto itxurako ile bihurriei. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 226. orr.

Erretzen ari zen, liburu lodi bat besapean, eta bere bakero-galtzen atzeko poltsikotik orrazi berde bat ageri. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 103. orr.

Peterrek sirenen orrazi bat eman zion Wendyri. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 117. orr.

Arreba Ernestinak ekarri ditu konketa, orrazi estu bat eta ozpina platertxo batean. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 92. orr.

Marfilezko orrazi bat harturik, presaka orrazteari lotu zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 275. orr.

Nirea den kareizko orrazi bat alkandorako sakelan duela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 194. orr.

Plastikozko orrazi batez hautsa prestatu eta saltxitxa tamainako lerroak sudurreratzen zituen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 141. orr.

2 irud/hed

Gizon txikiak zerumugaren amaieran begiztatu du Manhattan hegoaldeko etxe-orratzen luze mehar mailakatua, orrazi irregular baten segida hautsi hura. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 45. orr.

Orrazi estuagoa behar du, inondik ere, irudiari barik hizkuntzari pasatu behar zaiona. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Axenariok lehen orrazi-kolpean hartu du aurrea. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 93. orr.

· Chillidaren haize-orrazi heroikoak eta era berean Schanabel-en kitcha, premodernia eta posmodernia aldi berean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 89. orr.

Rosiek apain-orrazi bat ipini berria zuen bere ile beltzezko mototsean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 416. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urrezko orrazia (7)

haizeen orrazitik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus