Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

orri 1 iz lauki formako paper zatia. ik paper; ik beherago 6.

Asmoa agertu zion orri bat luzatuz. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 189. orr.

Orri bat erdibitu, eta zatietako bat eskaini zidan arkatzarekin batera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 377. orr.

Egiaztatu zuen paper lodi marraduneko 387 orritan idatzita zegoela, hasierako 379 orriak makinaz idatziak eta gainerakoak tintazko lumaz eskuz idatziak. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 28. orr.

Europako, Ameriketako Estatu Batuetako eta mundu osoko egunkari nagusien lehen orriko albiste handia izan da ETAren aldarrikapena. Berria - Harian   2006-03-24

Orriak zabaldu eta lagun zahar baten errelatoa dator. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 19. orr.

Bizi-bizi begiratzen zien orriei. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 22. orr.

Hastapenean, aldizkariak lau orri zituen. Herria   2001-05-10

Destolestu, lisatu eta berriro irakurri zuen eskuz idatzitako orria. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 44. orr.

Debekaturik zegoen, orobat, orrien artean seinalagailu bat uztea bera, edo orriaren ertza tolestea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 152. orr.

Orria hurbilagotik ikertu zuen begiak nabarmen txikiagotuz. Josu Landa   «Odolbildua» - 101. orr.

Agenda txiki bat atera zuen zorrotik, orri bat kendu eta bi zatitan moztu zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 462. orr.

Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 59. orr.

Kartoi puska luzexko bat erabiltzen zuen gizonak [...] irakurtzen ari zen liburuan orria seinalatzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 155. orr.

Boswell-en liburua hamar orritara mugatuko balitz, espero izatekoa zen arte-lana genuke horrenbestez. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 23. orr.

Orriak gillotinatu gabe dauzka. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 120. orr.

Gauerdia zen azken aleko azken orria pasatu zuenean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 209. orr.

Orriak pasatu eta bekokia zimurtu zuen Aita Butlerrek. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 29. orr.

Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 99. orr.

Baten batek esan lezake, dena dela, erraz beteko ditudala orriak besteen aipuak horren maiz eta oparo kopiatuz gero. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 31. orr.

2003ko egutegian otsailari dagokion orrian. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 167. orr.

Ihes egin zuen liburutik orri batek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 89. orr.

Hainbat orri itsatsiz, taula bat egin zuen, eta horman zintzilikatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 70. orr.

Orriak atzera zorroan sartzekoa egin zuenean. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 497. orr.

Eskuizkribuan bi orri falta dira. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 493. orr.

Lehen orria, zenbakirik gabe joan daiteke. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 370. orr.

Bere esku astunak zapaltzen dituen orrietatik xurgaturiko erudizio neurrigabea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 64. orr.

Berrogei orriko poema bat irakurri nahi izan zidan behin batek. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 74. orr.

Eskuz idatzitako gutun bat, zortzi orrikoa, iritsi zen ia berehala hegazkin bidez. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 95. orr.

2 (izenondoekin)

Orri zuriek koldartu egin naute. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 84. orr.

Orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 184. orr.

Hurrengo orri garbia ere jiratu zuen idazteko toki bila, baina alde batera utzi zuen, azkenez, bolaluma. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 126. orr.

Atorra urratuaren azpitik atera eta luzatu zizkidan orri zimur eta zikinak. Jon Alonso   «Euskal karma» - 137. orr.

Burua estaltzeko egunkariko orri zabal bat hartu eta kapelatxo bat egin besterik ez daukazu. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 43. orr.

Esku artean estutzen nuen orri horixka mordo bat baizik ez zen existitzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 166. orr.

Tipula-paperezko orri ñimiñotan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 171. orr.

Gurutzez jositako orri laukidunetan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 348. orr.

Bikiek luzatu zioten orri tolestua hartu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 414. orr.

Orri marradun bat zen, eskolako koaderno batetik erauzia, dudarik gabe. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 39. orr.

Paperezko poltsa bat ireki eta bertatik orri solteek osaturiko multzo bat ateratzen du. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 82. orr.

-Morroi baten gorpua agertu duk toki honetan -orri zirriborratua eman zidan eskutara-. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 197. orr.

Norberaren identitatea islatzen duen web orri pertsonalizatua, alegia. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 43. orr.

Orri hegalarietan Mola jeneralak, Bizkaian harria harri gainean ez zela geratuko, mehatxu egiten zuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Gogoan du berorrek atzoko orri-bonbardaketa? Orri-oineko ohar esanguratsu bat erantsi zuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 60. orr.

Zerbait ondo ez dabilelako sortzen dira beti misterioak; orri-ertz bat estuegia, ibai bat luzeegia, hatz bat mehegia delako, edo ate bat itxita dagoelako, edo... idazmakinarako orri-paperak eta idazmakinarako zintak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 378. orr.

Xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura. Txillardegi   «Putzu» - 197. orr.

Maria Sarak eskua paratu zuen orri-metatxoaren gainean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 313. orr.

Mary Annek liburua hartu zidan eskuetatik, eta orri-miran hasi zen bera ere. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 15. orr.

Bakoitzaren portareari eta edan-urritasunari buruzko oharrak ere ipini zituen Sobakevitxek, orri-bazterrean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 160. orr.

· Inprimaketarako neurritan ebakitako paper orri mordo bat ipini genuen, eskuragarri. Txillardegi   «Putzu» - 146. orr.

Zolari buruz gehiago jakin nahi duenak bertan aurkituko du web orri zerrenda guztiz interesgarria. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean zeukana. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak" izaten zen esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera. Josu Landa   «Odolbildua» - 54. orr.

Paper-orri puska batean nahi adina leku izango zuen bere demostrazioa zehatz-mehatz idazteko. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 378. orr.

Gutxi-asko dozena pare bat gutun-orri ziren, emakume baten letra ezezagun eta urduriaz presaka idatziak. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 8. orr.

Parropia orria edo aldizkaria baloratu. Herria   2003-02-06

Tolosako jatetxe baten menu-orriak zioen bezala, "ziska-miskak". Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 97. orr.

Besapean fardeltxo bat zekarren, azpiko arropa zikinena, egunkari-orri batean bildua. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 132. orr.

Egunkari-orrien hotsak eta hormako erlojuaren tiki-takak bakarrik eteten zuten isiltasuna. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 49. orr.

Hasteko, falangista baten afiliazio orria eman zidaten. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 19. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 148. orr.

Salaketa-orri bat bete genuen, bestela aseguruak ez zigulako ezer ordainduko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 176. orr.

Espainiako Immigrazio Legearen arabera, etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute. Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Azaldu zutenez, 6.000 argibide orri helaraziko dizkiete etorkinei ingelesez, frantsesez, txineraz eta arabieraz idatzita. Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Eskaera-orri bat pasatu zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 119. orr.

Hiritik joan nahi dut bihar; ekarri ditut eroste-agiriak eta eskabide-orria. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 215. orr.

Baina izeba-osabek ez zidaten baimen-orria izenpetu. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 43. orr.

Gonbidapen-orriak bidean dira dagoeneko. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 441. orr.

Ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 90. orr.

Ez zen publizitate-orri handia, txarteltxo xoil bat baizik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 369. orr.

Idazkariak -azkarra bera- gauza bakarra lortu ahal izan zuen: Txitxikoven zerbitzu-orri zikina suntsitzea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 339. orr.

-Ea puntta bat -hatz bat sartzen saiatu nintzen, aluminio-orria pixka bat altxatuta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 154. orr.

Laboratoriora itzulirik, irazki-orri bat hartu, bi puntutxo gorri egin bi laginekin, eta estufan ipini nuen, 80°C-ra. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 233. orr.

Block-orri sorta mardul bat atera, eta satisfazio ozenez irakurri zuen: [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 158. orr.

Esaldi bakar batek, esaldi soil batek -a zer esaldiak, ordea!- argitzen zuen Abelen kalkulu-orria: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 320. orr.

Norbaitek ixtea ahaztu zuen leiho-orri pintatu berri baten ertzak egingo zion noski zauri hori. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 104. orr.

Leihoa kristalaz bestaldetik estaltzen zuen plastiko-orria astintzen baitzuen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 10. orr.

Liburuaren kortesia-orrian datozen datuen arabera, poloniarraren Egunerokoak ia hamar urte daramatza herriko liburutegian. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 120. orr.

Legeak ez ditu behartzen zerrendak hautes-orriak bozka-bulego guztietara eta hautesle guztien etxeetara igortzera. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Bozka-orriak Euskal Herrirako inprimituko dira. Berria - Euskal Herria   2004-06-08

· Zigarro-paper orri bat zen, eta hau idatzia zuen Léak han: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 257. orr.

6 orrialdea.

Arthurren aipatu leienda gorpuzten duela frogatzeko, ikus ahapaldi guziak Kantuz (Elkar, 1980) kantu liburuan, 83-84 orrietan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 94. orr.

Eten txiki bat dauka emaztea irakurtzen ari den nobelak 98. orrian. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 95. orr.

Ikus, horren erakusgarri, 13. orriko aipua. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

Gaur egunkarietako lehen orrian albiste bat zetorren: [...]. Pako Aristi   «Note book» - 150. orr.

Orri gutxi haiek iragaitzaz pasatu, eta, azken orrian, Diputazioko balkoi nagusiaren argazkia topo, bandera gorri-horia esekita zeukala. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 129. orr.

Interneteko orriak jartzen ez zuena du idatzia bere liburuan, labur bezain garbi. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 94. orr.

Orriko 20 txelin ordaintzen zioten. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 21. orr.

7 ate eta kidekoetan, hutsunea irekitzen eta ixten duen zatia edo zatietako bakoitza.

Goian, ate bat zabaldu zen korridorean: orriek kirrinka egin zuten. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 228. orr.

Trenkadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 400. orr.

Ahotsa indarge entzun zen bi orriko atearen beste aldetik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 120. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 48. orr.

Andresek ate-orria zabaldu zuen -kirrinka garratza egin zuen gontzetan- eta bebarru zabal batean sartu zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 139. orr.

Leihoa irekita topatu zuen, haizeak leiho-orriak dantzatu eta lantzean behin danbatekoa emanaz. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 179. orr.

· Aldagelan zegoen, hiru orriko ispilu baten aurrean. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 169. orr.

8 hostoa.

Bil-bil eginiko paper puska zabaldu, menda-orriak atera handik, eta luzaroan usaindu zituen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 229. orr.

Ekologisten arabera, ordea, Kyotoko Ituna ez sinatzeagatik Washingtongo eta Camberrako buruek sentitzen duten lotsa estaltzeko pikondo orria da bilera. Berria - Gaiak   2006-01-12

Abaxik, lertxun-orria baino urduriago, hitz magikoak esan zituen lapurren altxor-zuloaren aurrean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 10. orr.

Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz -"gazela bat bezain herabea", deitu zion Byronek-. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 241. orr.

Tabako-orri bat paperean bildu, ertz biak busti eta batu, eta zigarro bildu berria eskaini zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 183. orr.

Itsasoan tarte bat zegoen, ezpal, kaxoi, laranja-azal eta aza-orrizko geruza batez estalia, ontziaren eta nasaren artetik igarotzean estu-estu egin zena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 107. orr.

8a baldintza-orri ik baldintza.
9 bide orri ik beherago 10.

Horretaz gain, Zapaterok «bide-orri» bat, «errepide mapa» bat omen dauka. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Autodeterminazio eskubidea gauzatu ahal izateko bide orri batean adostu behar gara indar autodeterministen artean. Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Zapaterok, hemendik aurrera jarraituko duen «bide orriaren» berri emango dio Ibarretxeri. Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Gobernuko presidentea Kongresura joaten denean bide-orria argitasun gehiagorekin azalduko du. Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Marra lodi bat bide orrian. Berria - Euskal Herria   2006-04-05

10 ibilbide orri ik gorago 9.

EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria, alegia. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

EAEko etorkizuneko ingurumena guztion artean diseinatzeko ibilbide-orria. Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Batasunari, berriz, «ibilbide komuna egiteko ibilbide-orria» eskaintzen dio Hirukoak. Berria - Euskal Herria   2004-12-14

11 orri laurden (orobat orrilaurden g.er.) iz ohiko orriaren laurdenaren tamaina duen orria.

'Tiempo de inquietud y revolución: 127 orrilaurden, oharrez beterikoak. Berria - Kultura   2004-06-24

-Orri laurden bat zegoen mahai gainean -esan zuen-, baina desagertu egin da, ez dakit non dagoen; hain da ustela nire jendea! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 188. orr.

Ikusi zuen Pliushkinek bere orri laurdena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 189. orr.

Paper orri laurden bat hartu eta neure hondamendiaren sententzia idaztera prestatu nintzen. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 134. orr.

12 orri-pasa adlag orriak pasatzen. ik orripasa.

Eskuetan hartu eta orri-pasa hasi zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 23. orr.

Orri-pasa ari zen egunez egun, hilez hil, begiak zabal-zabalik, haur batena zirudien irribarre batez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 55. orr.

Bat zabaldu, besteari orri-pasa egin, eta nik idatzitako in margineko oharrak, edo azpimarrak, edo zuzenketa tipografiko soilak erakusten aritu zait haiek guztiak nire delituaren froga garbitzat harturik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 206. orr.

Greziar literaturaren historia bat orri-pasa irakurtzen ari nintzela. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 175. orr.

13 orri-pasaka adlag orriak pasatzen.

Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz: [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 295. orr.

Orri-pasaka irakurri liburua, eta hantxe aurkitu zuen Jonathanek erantzuna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 301. orr.

Amak erantzuten zion: "Bai nik ere!", eta moda-aldizkariak ikusten zituzten orri-pasaka. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 80. orr.

14 orri-pasan adlag orriak pasatzen.

Janzterakoan edo orri-pasan ateratako hotsek gurasoak esnatuko zituztela iruditzen zitzaidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 125. orr.

Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen, haien bizitzei buruzko nondik norakoak asmatzen, liburu erosi berrien orri-pasan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 13. orr.

15 web orri ik web.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bide orri (5); egunkari orri (5); egunkariko orri (6); esku orri (7); eskuz idatzitako orri (4); idatzitako orri (10); liburuen orri (4)

orri artean (8); orri asko (6); orri bakarra (6); orri bat atera (4); orri bat hartu (6); orri bat idazteko (4); orri biko (4); orri kopuru (4); orri kopurua (13); orri mordo (4); orri mordoxka (4); orri oso bat (5); orri osoa (4); orri pare (5); orri pasa (22); orri pasa hasi (6); orri pasaka (7); orri pasan (5); orri pila (4); orri solte (4); orri solteak (6); orri sorta (9); orri zuri (19); orri zuri bat (7); orri zuri batean (5); orri zuri baten (4); orri zuria (7); orri zuriak (8); orri zurian (5); orri zuriaren (4)

paper orri (19); paper orri bat (5); paperezko orri (5); pare bat orri (4); prentsa orri (4); publizitate orri (4); web orri (57); web orri bat (7)

afiliazio orria (7); azken orria (7); baimen orria (9); bere web orria (4); bide orria (4); falangeko afiliazio orria (4); kalkuluen orria (4); lehen orria (6); orria eman (4); orria hartu (9); orria pasatu (6); orria pasatzen (4)

paper orria (4); web orria (40)

ate orriak (4); bozka orriak (6); egunkari orriak (12); esku orriak (14); esku orriak banatu (5); informazio orriak (11); lehen orriak (7); liburuko orriak (5)

orriak atera (6); orriak banatu (14); orriak banatu zituzten (4); orriak banatzen (4); orriak bete (6); orriak betetzen (6); orriak bota (4); orriak eta orriak (14); orriak falta (7); orriak hartu (4); orriak pasa (5); orriak pasatu (11); orriak pasatu zituen (5); orriak pasatzen (27); orriak pasatzen hasi (10); orriak zabaldu (5)

paper orriak (5); web orriak (35)

azken orrian (10); bere web orrian (18); lehen orrian (24); lehenengo orrian (6); orrian sartu (5); web orrian (88)

orriaren behealdean (4); orriaren bidez (5); orriaren gainean (5); web orriaren (17); web orriaren bidez (4)

orriari begira (4); orriari orri (4)

egunkari orrien (5); orrien artean (18); orrien gainean (4); web orrien (5)

bere orrietan (6); lehen orrietan (5); liburuko orrietan (7); orrietan agertzen (4); orrietan zehar (5)

lehen orriko (6); orriko txostena (4)

ondoko orriotan (4)

orriotara ekarri (5)

lehen orrira (4)

orriz orri (20)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus