Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortodoxo (orobat orthodoxa g.er., ortodokza g.er. eta ortodokzo g.er.) 1 izond erlijio bateko dogmaren eta dotrinaren araberakoa. (pertsonez mintzatuz)

Areago, judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 11. orr.

Niretzat ez baitzen gutxiago citroëneko neskaren agerraldia, katoliko ortodoxoentzat Ama Birjinarena baino. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 73. orr.

Ez du erlijiorik, Jesukristoz trufa egiten du, begirunerik gabe erabiltzen du Jainkoaren izena; ni neu ortodoxoa ez banaiz ere, min egiten dit zein ganoragabea, trufaria eta espirituz zein pobrea den ikusten dudan bakoitzeko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 337. orr.

Appie Riem ortodoxo samarra da; alproja samarra hau ere. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 17. orr.

Beraz, ez ortodoxo ez gaztelazale izanik, Inkisizioaren atzaparretan erortzeko aukera guztiak zituen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 76. orr.

2 (bestelakoez mintzatuz)

Hasidismoak, hala ere, oso harrera ona izan zuen herriarengan, giza alderdi barrukoenei eta berezkoenei ematen baitie lehentasuna, judutasun ortodoxoaren ikuspuntu zurrun eta formalagoek ez bezala. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 222. orr.

Etxeko judaismo ortodoxoa baino nahiago izan zuen anaia Israel Joshua idazleak ireki zuen bideari jarraitu; Dostoievski, Txekhov, Maupassant, Flaubert eta Tolstoi irakurri zituen. Berria - Kultura   2004-07-14

Usadio ortodoxoaren arabera, gizonezkoek baino ezin dute otoitz hau esan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 223. orr.

3 zernahi alorretan ortodoxiarekin bat datorrena. (pertsonez mintzatuz)

Begetariano ortodoxoentzako egokiak diren elikagai asko eta asko gustura dastatu ahal izango ditu haragizaleak aurrerantzean. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 86. orr.

Filmean, sobietar ortodoxo baten eta Europan erbesteratuta zegoen disidente baten arteko xake partida kontatzen zuen. Berria - Kultura   2004-11-13

Marxismoaren ezaugarri erlijiosoak azaltzen ditu Schumpeter-ek marxista ortodoxoen jarrerari aurka egiteko. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

Baina, liberala izanik, era berean, ez zen liberal ortodoxoa izan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 56. orr.

Seneka, bestalde, moderatua da, eta posibilista: estoiko ortodoxoek ez bezala, ez dio uko egiten diruari, ezta politikatik aldentzeari ere. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 137. orr.

4 (bestelakoez mintzatuz)

Rio de Janeiron zein Johannesburgen ez zen posible izan garapenari buruzko ideia ortodoxoa -hazkunde gisa ulerturiko garapena- gainditzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 42. orr.

Gure idazleak izurriari besteko beldurra hartu dio topikoan, ipuin hutsean edo modako arrunkeria ortodoxoan erortzeko aukerari. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 14. orr.

Berak lortu behar duela neskak orgasmoa izatea eta era ortodoxoan lortu behar duela, hau da, bere zakilarekin. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 200. orr.

Ekonomia ortodoxoaren arabera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 309. orr.

Gobernuek zerga politika ortodoxoak ezarri beharko dituzte. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 198. orr.

Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 46. orr.

Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 148. orr.

Trinitate plazan, jazz ortodoxotik kanpo aritzen diren musikariak nagusituko dira. Berria - Kultura   2004-05-01

AMM bezalako inprobisatzaile erradikalen aldean, ortodoxoagoa da bere proposamena. Berria - Kultura   2006-01-05

Egin genezakeela iturri bat (horixe zen aukerarik ortodoxoena, jakina), arbola bat, ibai naharo bat, bidegurutze infinitu bat, hilerri bat, labirinto homeriko bat, edozer gauza. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 148. orr.

Paper karratu ortodoxo batean, letra maiuskulaz, tinta urdinez. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 148. orr.

Burtsaratze ortodoxoaz ez dira fio Googlen. Berria - Ekonomia   2004-05-02

Formari dagokionez, Linazasorok uko egin dio istorioak modu ortodoxoan kontatzeari. Berria - Kultura   2004-11-24

5 kristau elizez mintzatuz, XI. mendean Erromatik bereizi ziren Sortaldeko elizen doktrinakoa; eliza horiei dagokiena.

Grezian Eliza Ortodoxoa nazionala da. Berria - Harian   2005-09-17

Dioniso Trebizondako merkatari bat zen, greziarra sortzez, eta eliza ortodoxoko kristaua, gurasoek hala nahita. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 104. orr.

Ez Errusiako eliza ortodoxoak, eta ezta Errusiako gizarteak ere, ez zuen begi onez ikusten homosexualitatea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 242. orr.

Hiriburu garrantzizkoa da; bertan bizi dira bai probintziako gobernadorea bai eliza ortodoxo grekoaren barruti hartako artzapezpikua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 117. orr.

Kristau-aroko hogeigarren mendean erromatar legearen zuzeneko oinordekoak Ekialdeko Kristau Eliza Ortodoxo eta Mendebaldeko Kristau Eliza Katolikoaren kanonak ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 70. orr.

Ikuspegi beretik, komunismoa Ekialdeko kristautasun ortodoxoaren ordezko ideologikotzat hartu ahal izango litzateke. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 173. orr.

Bagdadeko Abbastar Kalifaldia piztu egin zen Kairoko Abbastar Kalifaldiaren forman, eta Erromatar Inperioa Mendebaldeko Erromatar Inperio Santuaren eta Kristandade Ortodoxoan Ekialdeko Erromatar Inperioaren forman. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 17. orr.

Prozesu beldugarri horretan sartzen dira greziar nazionalistek 1821ean Morean gutxiengo otomandar musulmana suntsitzea, eta gutxiengo kristau ortodoxo greziarrak 1922an Anatoliatik saldoan egin zuen ihesa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 183. orr.

Hitza abade ortodoxo batek hartu du. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 171. orr.

Meskitetan, sinagogetan edota tenplu ortodoxoetan. Berria - Kultura   2006-01-03

Atzealdean eliza ortodoxo batenak iruditu zitzaizkidan bi dorre kupuladunen silueta-edo ikusten zen, laino artean. Iban Zaldua   «Itzalak» - 46. orr.

6 (izen gisa)

Israelgo hiri edo herrietan bizi diren palestinarrek ez dutela arazorik izaten bizilagun juduekin, ortodoxoen guneak ez badira. Berria - Mundua   2004-11-14

Brahmin ortodoxo familian sortutako emakume bati dagokion bezala, etxeko eginbeharrak nola kudeatu, horixe erabiltzen zuen maiz gogoan. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 139. orr.

Prusiako protestante maltzurrak, Errusiako ortodoxo zismatikoak, eta esker txarreko austriar katoliko zitalak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 64. orr.

Gizon ezkontüak ordenatzen ahal diratea, ortodoxoen eta ekialdeko katolikoen artean agitzen den bezala? Herria   2005-07-14

Ekialdeko ortodoxoen jatorrizko kantu liturgikoa a capella da, kantu monosilabikoa eta monodikoa, errezitatibo eta salmodioetan oinarritua. Berria - Kultura   2004-04-08

7 ez-ortodoxo

Bluesarekin lotura ez ortodoxoa duten gaur egungo beste hainbat musikarik ere parte hartu dute zenbait filmetan. Berria - Kultura   2004-01-16

Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota, haren ustez: ez-konbentzionala, ez-ortodoxoa, bitxiro "puru" eta originala, benetako adimen sortzailearen kidekoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus