Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ortzantz (orobat ortzanz g.er. eta orzantz g.er; Hiztegi Batuan ortzantz agertzen da) 1 iz trumoia.

Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 126. orr.

Orzantza, ximixtak, euria jauts ahala. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 64. orr.

Egun batez, ortzantza entzun genuen mendian, urrunean: oihuka ari zen Omochi jauna. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 104. orr.

Aldiz Karmele Galartza-k, bere betiko karrarekin, bota zigun izigarriko irrintzin luze bat, paregabea, ortzantz guziak ezeztazeko heinekoa! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

Egia esan, ortzantzen kontra zer egin? Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 63. orr.

Alemania hegoan ortzantz eta uhaste haundiak egin ditu Bavarian, herri hortako eskualdean. Herria   2003-07-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arratsalde hartan kiskaltzeko bero bat egin zuen, aldiz aurten gertakaria omentzeko tenorean izigarriko ortzantz erauntsiak atzeman gintuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

Ortzantz karraska bat aditu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 156. orr.

Laket zituzten ere igortzen zituen zirto pollitak, predikuetan larderiatsu eta ortzantz aire izanagatik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 137. orr.

Gau hartan ez zen orzantz aro, alta. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus