Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osabide 1 iz sendabidea.

-Maiestate -jakinarazi zion-, berorren gaixotasun larriaren berri heldu zait eta nik neure osabidea eskaini nahi nioke. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 28. orr.

Sekula ez zen madarikazioka aritu min haien karietara, ez eta pairatzen zituen gaitzentzako osabideen bila ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 257. orr.

Sakonki eri izanaren errezeloan, osabide anitzetan saiatu da, deus taxuzkorik erdietsi gabe. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 64. orr.

Aho-biko ezpata da edozein bidegabekeria, zauritzen bazaitu ez dago osabiderik. Elizen arteko biblia   Si 21,3

2 (hitz elkartuetan)

Hau duk nik behar dudan osabide-terapia! Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 35. orr.

3 osatzeko bidea.

Horrenbestez, aukera ematen du animalia baten osabidea eta zelulen desberdintzea aztertzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 75. orr.

Lan eskerga, beti osabidean dagoena. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus