Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osagile 1 iz sendagilea.

Ezinekoa iruditzen baitzitzaion, osagilerik onenen eskutan sendatua izanda ere, aurpegia eta soin guztia ebakiondo eta seinalerik gabe izatea. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 16. orr.

Kepa Mendizabal osagileak han bertan aztertu zituen gorpuak eta neuk paperak izenpetu ondoren, Gurutze Gorri-koei andetan ipini eta eramateko agindu zien. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 102. orr.

Ez zekiagu zertaz, eta osagileek berek ere ez, ene ustez. Txillardegi   «Putzu» - 292. orr.

Bidaide batek erdi azti erdi osagile-petrikilo famatu baten aipua dakarkio; bestelako osabidea dela harena eta halako beste. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 64. orr.

Klubak baditu osagile espezializatuak, eta haien esku egon ohi dira ebakuntza eta lesio larriren bat ukan duten jokalariak. Berria - Kirola   2004-05-18

Bilbon andra-osagile bategana jo neban eta neure guraria azaldu neutsan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 110. orr.

Hortik dator, laringologoen eta beste eztarriko osagileen zaindari izatearen tradizioa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 55. orr.

Eta dena osagile txotxolo batek hildakoaren agiri okerra egin zuelako. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

-Koldo, geure Elizabetxok, osagile ikasketak egin eta Bilbon, Basurton aurkitu dau beharra. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus