Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osasun 1 iz eritasunik gabeko egoera. ik osagarri 6.

Edertasuna eta osasuna baino maiteago izan eta neure argitzat aukeratu nuen. Elizen arteko biblia   Jkd 7,10

Elikadura, osasuna eta ekonomia firma edo pertsona berberen eskuetan dauden bitartean, daukagunarekin konformatu beharko dugu. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 46. orr.

Zergatik ez da gaitza bezain kutsakorra osasuna? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 342. orr.

Aberatsak ez du osasunik, osasuna duenak ez du argitasunik, burua duenak ez du maitasunik, amodioa duenak ez du dirurik... Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 336. orr.

Sexua osasuna da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 16. orr.

Bizioak kalte egiten badio osasunari, eta osasuna ona dela inork ez du zalantzarik, bizioak hondatzen dituenak onak dira. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 201. orr.

Um Hamida emakume mardula zen, haragitsua, hirurogei bat urtekoa eta, hala ere, osasunean zegoen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 34. orr.

Kleiman jauna hobeto dabil osasunez, zorionez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 278. orr.

Ulertzekoa da pediatrak umearen osasunaz arduratzea eta ez amaren buru-osasunaz. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 56. orr.

Ez nauk gehiago saiatuko, ez diat nire osasuna arriskuan jarriko. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 16. orr.

Bere osasunak onera egiten ez badu. Berria - Mundua   2004-10-30

Duela lau urte artrosia eta beste zenbait gaixotasun diagnostikatu zizkioten, eta aurtengo udan haren osasunak okerrera egin du. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Osasunak huts egin zion arte, Patxi izan genuen Azpilgo maisu. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 124. orr.

Hizketan hasi zait, oso adeitsu, nire osasunaz-eta galdezka. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 153. orr.

Askoz hobeto zegoen osasunez. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 39. orr.

Gainera, aita osasunez pattal samar zebilen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 93. orr.

Izeba Matilde oso makal zebilen osasunez. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 65. orr.

Senarraren osasunerako otoitzean ari zela, anaietako batek honela esan zion xaloki: [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 448. orr.

Niri ibiltzea eder zait eta osasunerako mesede egiten didala sinetsirik nago. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 76. orr.

Osasunaren erorialdirik arinena ere larria da lehendik makal dagoen gaixoarentzat. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 97. orr.

60º C-ren jiran elementu ugari desegiten edo aldatzen dira, osasunaren kaltean, nonbait. diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 48. orr.

XIX. mende amaierako adreilu eta burdinazko pabilioi osasunaren kaltekoak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 29. orr.

Egun batez nausiari gertatu zitzaion osasuneko ez-beharra, bat-batekoa. Herria   2001-07-05

Sindikatuek Osakidetzari eta patronalari leporatzen diote osasuneko sorospen zerbitzua ez dutela behar bezala zaintzen. Berria - Ekonomia   2004-06-22

Manuel Errezola Gipuzkoako Osasuneko zuzendari nagusiari. Berria - Ekonomia   2004-11-30

Eriek, gero eta maizago hasten dituzte auzibideak osasuneko profesionalen aurka. Berria - Gaiak   2006-04-27

2 (aditzaren objektu gisa)

Zin-zinez beldur naiz ez ote duen osasuna galduko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 313. orr.

Osasuna andeatzen ari zitzaion arren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 179. orr.

-Droga horrek osasuna xurgatuko dizu. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 123. orr.

Osasuna zaintzen duen medikuaren aginduaren kontra. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 207. orr.

Inguruan bildutakoek aita txit santuari dei egin zioten eta une berean osasuna berreskuratu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 439. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gazte hori, sekularra zela, harroputza eta mundu zalea zen, handiki jatorrikoa eta osasun gutxikoa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1020. orr.

Betiko osasun onaren erresuman. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 167. orr.

Denak zintzoak eta langileak dira eta, gainera, osasun ona dute. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 74. orr.

Atsegin handia da osasun oneko mutiko bat ikustea -esan zuen, Dudleyri begia keinatuz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 28. orr.

Eta hala, handik laster, Jainkoaren graziaz eta Frantziskoren merituez osasun betea berreskuratu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 271. orr.

Osasun betean iduriz, aurpegiek diotenez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 64. orr.

Gizona, lotatik esnatuko balitz bezala, osasun betean jaiki zen eta Jaunaren egintza harrigarriak kontatu zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 431. orr.

Zure osasun makal horrek salbatu zaitu gela itsuan hamabost egun egitetik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 207. orr.

Lucio osasun pattalekoa zen, ahula, eta otorduetan ez zen inoiz goseak egoten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 63. orr.

Mr Bunbury horrek harrigarrizko osasun kaskarra du, ezta? Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 39. orr.

Ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 19. orr.

Ez zuela kezkatzen besteen osasun mentalak, nahikoa zeukala berearekin. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 52. orr.

Urdaitegiari osasuna zerion berriz ere, osasun gantzatsua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 414. orr.

Ahoko osasunak bizi-kalitatean eragiten duela ohartarazi du OMEk. Berria - Gaiak   2004-02-25

Buruko gaitzen promozioari, prebentzioari eta tratamenduario dagokion guztia hartzen du bere baitan buruko osasunak. Berria - Gaiak   2004-02-11

4 irud/hed

Ez ditugu euskalkiak besterengandik bereizteko erabili behar, euskararen osasuna sendotzeko baizik. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 183. orr.

Urdaitegiari osasuna zerion berriz ere, osasun gantzatsua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 414. orr.

5 (izen elkartuetan lehen osagai gisa)

Pertsona guztiek dute ahalik eta osasun mailarik gorenerako eskubidea, ingurumen kalterik gabe. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 127. orr.

Aireak eta eguzkiak ematen zioten osasun-itxurak arras edertzen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 143. orr.

Aire zabalean gehiago ibiltzen zenez, osasun kolorea zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 301. orr.

Hara iritsi eta alditxo batera, osasun-arazoak areagotu egin zitzaizkion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 249. orr.

Gero, X izpiak etorri ziren; gauzak argiago ikusteko aukera ematen zuten, baina berehala jakin zen osasun-kalteak eragin zitzaketela gerora fetuan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 132. orr.

Lanordu amaigabeak, soldata hutsalak eta osasun baldintza onartezinak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 250. orr.

Erremediorik gabeko osasun epidemia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 342. orr.

Osasun-batzordeko ikuskatzailea ere gizon astitsua da. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 216. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 348. orr.

Lurraren osasun-propietateak larreetan eta janarietan antzematen direla. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 650. orr.

Estatu Batuetako medikuen artean osasun sareak sortzen ari dira, batez ere jende gutxi bizi den lurraldeetan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 118. orr.

Bazekien ez zuela osasun-agiririk baina beharrezkoa zuela. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 78. orr.

Osasun-garbiketako kamioia etorri, eta auzo osoan ibili zen denak gortu beharrean, ta-ta-ta-ta, alde guztietara hauts desinfektatzaileak zabalduz. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 74. orr.

Osasun ikerketan gastatzen den diru gehiena ez doa eritasun larrienen zergatiak eta sendatze bideak bilatzera. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 140. orr.

Argentinak orain Latinoamerikako osasun programarik garrantzitsuena du. Berria - Mundua   2004-08-01

Nafarroako Osasun zuzendariak dio Nafarroako legea Espainiakoa baino hobea dela. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Gertatutakoaren ondorioz, Frantziako Gobernuko Osasun zuzendari nagusi Lucien Abenhaimek dimisioa eman zuen. Berria - Harian   2005-06-18

-Ni Keating eta Bradley osasun-ingeniariekin nago, Park Avenue.... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 70. orr.

Berdin zitzaidala Osasun Sailburua edo Bayer-eko Zuzendari Orokorra bazen ere. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 78. orr.

Gobernuko Osasun Sailaren agindupean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 242. orr.

Osasun Politikarako Nazioarteko Erakundeak Europan duen delegazioko burua. Berria - Gaiak   2004-05-26

Edozelan ere, Parisko osasun-ikuskaritzak ez zuen sekula ezer arrarorik sumatu. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 57. orr.

Italiako Osasun ministro Francesco Storacek dimisioa eman zuen atzo. Berria - Mundua   2006-03-11

Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 90. orr.

6 (izen elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

7 (izen elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire iloba lotsati eta maiteminduaren buru-osasunarengatik, gatibu zeukan xarma hura desegiteko betebeharra neukala sentitu nuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 100. orr.

Sexu osasuna da pertsona bakoitzak bere buruarekin eta besteekin hobeto sentiaraziko dion sexualitatearen alderdiak bilatzea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 168. orr.

Alfontso XIII.ak hortz-osasun ezin hobea izango zuen, apika. Iban Zaldua   «Traizioak» - 61. orr.

Are gutxiago, zientziak eta teknologiak sortutako arriskuei erreparatzen badiegu, horiek mehatxupean jartzen baitituzte giza osasuna zein ingurumena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 252. orr.

Osalanen eta INSL Nafarroako Lan Osasuneko Erakundearen datu ofizialez gain, autonomoen lan istripuak ere hartu ditu kontuan LABek. Berria - Ekonomia   2006-01-25

· 8 (interjekzio-edo gisa)

Osasuna! -atera berri zuen garagardoa edan zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

-Osasuna, konpañero! -eta ukabila jaso zuen Karmenek, logelara sartu eta atea itxi aurretik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 47. orr.

Anai Leon, zeure anai Frantziskok: osasuna eta bakea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 117. orr.

-Zure osasunaren alde, osaba Nat -esan zuen Tomek, edalontzia jasoz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 21. orr.

9 osasuneko izond osasuntsua.

Gizon-emakume sano eta osasunekoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 79. orr.

90 urtetarat heldua, ez zen gehiago hanbat agertzen komentu inguru heietan baina osasunekoa izana zen eta gizon ederra. Herria   2003-02-20

10 osasun etxe [90 agerraldi, 5 liburu eta 57 artikulutan]

Baina erabaki mingarri harekin batera gaixotasun bitxi batek jo zuen Franco, eta osasun-etxe batera joan behar izan zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 164. orr.

Zuk ikusiko duzu ea ez ote litzatekeen hobe aldi baterako osasun etxe batean sartu han zaindu nazaten. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 245. orr.

Legeak langileei osasun zaintza egitea exijitzen du osasun-etxe homologatuen bidez. Berria - Ekonomia   2004-04-29

Londresko eroentzako osasun etxe batek zuen izenaren kontrakzioa. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 296. orr.

Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion. Berria - Ekonomia   2004-01-30

Bi kontzeptu horiek uztartzen dituzten etxeak dira atseden eta osasun etxeak. Berria - Harian   2005-07-02

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleak urtean sei aldiz joaten dira osasun etxeetara, batez beste. Berria - Euskal Herria   2006-03-29

11 osasun zentro (49 agerraldi, 2 liburu eta 33 artikulutan; Hiztegi Batuan osasun etxe agertzen da)

Tolosa, ordura arte, Gizarte Segurantzako anbulatorioa zen niretzat, familiako medikuak X izpiak ateratzeko edo espezialistak ikusteko bidaltzen gintuen osasun zentroa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 9. orr.

Osasun-zentro handietan, errutinazko bihurtu ziren 1990eko hasierako urteetan zenbait organo nagusiren transplanteak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 243. orr.

Kasurik gehienetan, osasun zentro edo anbulategira joan besterik ez dute txertoa hartzeko. Berria - Harian   2005-10-25

Psikologo klinikoa da Osakidetzako osasun zentro batean, eta, horretaz gain, psikoanalista. Berria - Harian   2006-05-06

Bartzelonako Ospitale Klinikoaren menpeko osasun zentroa arduratuko da programa horiek koordinatzeaz. Berria - Gaiak   2004-08-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aebetako osasun (5); aitaren osasun (5); arafaten osasun (13); bere osasun (42); bere osasun egoera (19); beren osasun (5); blazy osasun ministroak (5); buruko osasun (38); buruko osasun arazoak (21)

erresuma batuko osasun (15); espainiako osasun (30); espainiako osasun ministerioak (12); estatu batuetako osasun (7); europako batasuneko osasun (10); europako osasun (8); eusko jaurlaritzako osasun (69); eusko jaurlaritzaren osasun (7); frantziako osasun (23); frantziako osasun ministerioak (5); frantziako osasun ministroak (10); gipuzkoako osasun (10); gobernuaren osasun (5); gobernuko osasun (16); gure osasun (5); hainbat osasun arazo (5); hango osasun (6)

indonesiako osasun (6); irakeko osasun (17); irakeko osasun ministerioak (7); jaurlaritzako osasun (85); jaurlaritzako osasun sailak (28); jaurlaritzako osasun sailari (6); jaurlaritzako osasun sailburu (8); jaurlaritzako osasun sailburuak (13); jaurlaritzako osasun saileko (9); jaurlaritzaren osasun (8); lan osasun (15); laneko osasun (5); langileen osasun (5); lotutako osasun (6); munduko osasun (10); munduko osasun erakundeak (6); nafarroako gobernuko osasun (11); nafarroako osasun (27); nazioarteko osasun (8)

oinarrizko osasun (13); oinarrizko osasun zerbitzurik (6)

osasun agintariak (8); osasun agintariek (53); osasun agintarien (9); osasun alorreko (8); osasun arazo (86); osasun arazo bat (5); osasun arazo larriak (29); osasun arazo larriekin (6); osasun arazoa (5); osasun arazoak (154); osasun arazoak argudiatuta (6); osasun arazoak izan (10); osasun arazoei (6); osasun arazoek (9); osasun arazoekin (6); osasun arazoen (12); osasun arazoen ondorioz (6); osasun arazoengatik (27); osasun arazorik (13); osasun arduradunak (6); osasun arduradunek (7); osasun arloa (9); osasun arloan (15); osasun arloari (6); osasun arloko (51); osasun arrazoiak (8); osasun arrazoiengatik (7); osasun arreta (5); osasun artatze (7); osasun artatzea (7); osasun azterketa (11); osasun azterketak (8)

osasun baldintza (9); osasun baliabideak (7); osasun batzordeko (7); osasun betea (8); osasun betean (14)

osasun departamentuak (9); osasun egoera (122); osasun egoera larria (13); osasun egoera larrian (5); osasun egoera ona (7); osasun egoera onean (6); osasun egoerak (43); osasun egoerak hobera (9); osasun egoerak okerrera (11); osasun egoerara (5); osasun egoerarekin (5); osasun egoeraren (18); osasun egoeraz (11); osasun erakundeak (6); osasun eskubidea (8); osasun etxe (19); osasun etxe batera (6); osasun etxea (7); osasun etxeak (6); osasun etxean (9); osasun etxeetan (14); osasun etxeko (12); osasun etxera (12)

osasun fisiko (6); osasun fisikoa (5)

osasun gaietako (7); osasun gaietako adituen (5); osasun gastu (6)

osasun kontseilari (8)

osasun laguntza (5); osasun langile (5)

osasun mentala (5); osasun ministerioak (62); osasun ministerioaren (15); osasun ministerioaren arabera (10); osasun ministerioko (14); osasun ministro (25); osasun ministroa (10); osasun ministroak (58); osasun ministroaren (14); osasun ministroaren esanetan (7)

osasun on (8); osasun ona (20); osasun onaren (8); osasun onean (13); osasun onez (5)

osasun planak (6); osasun publikoa (11); osasun publikoak (11); osasun publikoan (9); osasun publikoaren (27); osasun publikoko (18); osasun publikorako (7)

osasun saila (13); osasun sailak (95); osasun sailaren (31); osasun sailaren arabera (7); osasun sailari (18); osasun sailburu (18); osasun sailburu gabriel (15); osasun sailburua (5); osasun sailburuak (22); osasun sailburuari (7); osasun saileko (29); osasun sailetik (5); osasun sare (11); osasun sareak (6); osasun sarean (7); osasun sistema (33); osasun sistemak (9); osasun sisteman (11); osasun sistemaren (18)

osasun txarra (6); osasun txartela (7)

osasun zentro (14); osasun zentroak (7); osasun zentroan (5); osasun zentroetan (7); osasun zerbitzu (70); osasun zerbitzu publikoak (9); osasun zerbitzua (8); osasun zerbitzuak (91); osasun zerbitzuaren (5); osasun zerbitzuek (44); osasun zerbitzuen (21); osasun zerbitzuetako (10); osasun zerbitzuetan (10); osasun zerbitzurik (13)

palestinako osasun (5); presoaren osasun (5); presoen osasun (10); segurtasun eta osasun (10); sharonen osasun (8); thailandiako osasun (7); thailandiako osasun ministroak (5); txinako osasun (15); txinako osasun ministerioak (10)

ugaltzeari lotutako osasun (5)

arimaren osasuna (5); bakea eta osasuna (5); bere osasuna (13); bizitza eta osasuna (5); buruko osasuna (12)

emakumearen osasuna (5); euren osasuna (7); euskararen osasuna (5); gure osasuna (8); haurren osasuna (5); herritarren osasuna (10)

lan osasuna (13); langileen osasuna (13)

osasuna babesteko (11); osasuna bermatzeko (10); osasuna berreskuratu (8); osasuna berreskuratu zuen (6); osasuna eta hezkuntza (11); osasuna eta ingurumena (5); osasuna galtzen (5); osasuna hobetzeko (5); osasuna izan (15); osasuna negozio (5); osasuna opa (6); osasuna zaindu (5); osasuna zaintzeko (9)

zure osasuna (5)

osasunak okerrera egin (6)

buruko osasunaren (5); gure osasunaren (7); lan osasunaren (11)

osasunaren alde (17); osasunaren aldeko (8); osasunaren aldetik (6); osasunaren arloko (5); osasunaren babeserako (5); osasunaren bigarren (5); osasunaren egoera (6); osasunaren mundu (27); osasunaren mundu erakundeak (9); osasunaren mundu erakundearen (6); osasunaren mundu erakundeko (9); osasunaren munduko (5); osasunaren nazioarteko (13); osasunaren nazioarteko eguna (5)

segurtasun eta osasunaren (5); segurtasunaren eta osasunaren (8); zuen osasunaren (10)

gizakion osasunarentzat (5); osasunarentzat kaltegarria (7); osasunarentzat kaltegarriak (8)

buruko osasunari (9); giza osasunari (6); gizakion osasunari (5); osasunari eta ingurumenari (5)

osasunaz arduratzen (6)

handi dadila osasunean (9); handi ditela osasunean (5); herritarren osasunean (6); osasunean eragiten (6); osasunean eta zorionean (8)

lan osasuneko (9)

animalien osasunerako (14); lan osasunerako (5); osasunerako arriskutsuak (6); osasunerako eskubidea (15); osasunerako kaltegarria (5); osasunerako kaltegarriak (10); osasunerako mundu erakundea (8); osasunerako mundu erakundeak (157); osasunerako mundu erakundearen (65); osasunerako mundu erakundeko (26)

osasunez makal (5); osasunez ondo (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus