Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

osin1 1 iz putzua.

Arrastaka eraman dute agoten kanposantutik hurbil dagoen osin txikiraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

Manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

Han, berarengandik ihes eginiko asko eta herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 7,19

Osin bat, putzu bat, nola margotu asmatu ezinik zebilela erantzun zenion.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 138. orr.

Mentura horren atarian dela, bet-betan osin beltzean erortzeko sentsazioak hartua da berriz, argitasunetik ilunperako jauzia.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 43. orr.

Han, zola zolan, mendiaren oinetan, mendiek inguratzen duten eremuak, alimaleko osin ilun bat iduri zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ez dakit, umetan ia ito egin nintzen behin, osin batera erorita, eta ordutik geratuko zitzaidan beldur hori.     «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

2 ibaietan edo itsasoan osatzen den sakonunea.

Arrain batek jauzi egin du osinean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Iritsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrezko eraztunera; eta pentsatu nuen, jakina, osinean murgilduko ginela ondoren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Zubipeko osinean dagoena argiago ikustearren.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 124. orr.

Igerian ibiltzera joaten ginen Okement osinera, non ura ilun eta sakona baitzen, eta misteriotsua, eta non ia inor ez baitzen ibiltzen sekula.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

Maelström-en kanalaren erdian ba omen da osin bat Lurrean sartu, eta beste nonbait, oso urrun, ateratzen dena; irtetzen den lekuari dagokionez, Botniako Golkoa aipatzen dute idazle gehienek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Zenbait legoa urrutira ere entzuten da zarata, eta zurrunbiloak edo osinak hain izaten dira zabalak eta sakonak, non itsasontziak, haren erakarmenaren barruan sartzen baldin badira, erremediorik gabe gertatzen baitira irentsiak eta hondoratuak, beheko harkaitzen kontra txiki-txiki egiteraino.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Itsasaldien arteko hamabost minutuez baliatuz, Moskoe-strömgo kanal nagusia gurutzatu eta osina baino askoz harantzago, Otterholm edo Sandflesen inguruan geratzen ginen ainguratuta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Moskoe-strömek erdian duen sakontasunak ezin neurtuzkoa izan behar du; aski da Helseggengo harkaitz garaienetik ikusten den zurrunbiloaren osinari axaleko begiratu bat egitea hortaz jabetzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

3 leizea, amildegia.

Alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Asko buruz behera amiltzen ziren osin sakonetan eta ahoa jadanik zabalik jausten ziren bertan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

4 irud/hed

Non ikusi ditut nik bi osin bezalako begi zaharrok?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Esku berantetsiak ipur-mazeletan itsatsiz, aurpegi aldera erakarri nuen Kristina, haren osin gorri-beltzean pulunpatzeko nahikeriaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Hobendun kontzientziaren osin ilunerat largatu gabe egilea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.

Osin hondorik gabe bat bakardadez betea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Jende oro edozein bihurtzen dituen ahazmenaren osin hondogabean ezdeustu artio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Futuroaren printze txikiak, inozentziaren osin tristetik hasten ginen berehala geurearen alde aldarrika.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 102. orr.

Beraiek arrazoimen arruntari jarraiki zaizkio, baina beren ezjakintasuna Demokritoren osin sakonetik egia ateratzeko sekretua barnebiltzen duen metodo gisa goretsi gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

Arranguraren itoginak garai batean itxaropen elekariarenak ziren lekuak isiltasunaren osinarentzat irabazten suma daitezke Gesalibarren idatzietan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 56. orr.

Seguraski bazegoen arrakalaren bat ilunpetan, zirrikituren bat belztasunaren osinean, nahikoa argi sartzen uzten zuena ispilu aurrean imintzioa egiteko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Gizarte Segurantzaren kontuek estali ezinezko osina dirudite.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

5 aintzira, urmaela.

Goiz alderako neskatoa ere erori egin zen osinaren ondoan: tunika arrosa ur berdearen ondoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.

Ibai bakoitza bideratzeko kobrezko ubide bana egin zuten osinean, estutuz zihoana, eta azkenik, osinaren beste muturrean, metro erdia izatera iristen zena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Eta lubetarik egin ezin zitekeen lekuetan, harresiaren barrutik eta leku horren kontra oso luzera eta zabalera handiko osin bat egin zuten urtegi baten modukoa, eta putzuetako eta portuko urarekin bete zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.

-Irudika dezagun [...] zazpi hatz dituen esku bat: hatzak ibaiak dira, eta eskua lorategiko osina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

6 osin zulo (orobat osinzulo)

Aldaretik sua hartu eta, inork jakin gabe, urik gabeko putzu handi baten antzeko osin-zulo batean gorde zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 1,19

Zazpi ibai mehe haiek biltzeko, osin zuloa ere egin zuten lorategian, hogeita hamar metro luze eta tokirik zabalenean hogei bat metro zena, behetik gora metro erdi gainera, eta alde guztietatik harrizko hormez itxia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 111. orr.

Samin eta beltz, ilunpetan, eguzkitatik osinzulora zihoan argizko adar haren erdibidean, agian malko bat sortu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus