Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

osotara 1 adlag guztiz, erabat, zeharo. ik osoki.

Axola gutxi du jakitea nor izan ote zen, osotara edo zatika, eleberriko Lulu hori, Andres Hurtadorekin ezkontzen den neska. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 14. orr.

Ez nuen osotara erdietsi. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 130. orr.

Gorputza osotara uzkurtu zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 403. orr.

Bizimodu osotara berri bati ekitean otordu erregularrak eta osasungarriak egin behar direla ez gogoratzea ere! Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 76. orr.

Baritono-ahots gozo durunditsuak bakarrik gutxitzen zuen haren itxura osotara biguna. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 67. orr.

Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan. Txillardegi   «Putzu» - 208. orr.

Gauzak diruditena dira, osotara, eta haien atzean... ez dago deus ere. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 164. orr.

2 guztira, orotara.

4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 216. orr.

Zazpi ipuin ziren osotara, kontakizunaren ikuspegitik begiratuta kronologikoki antolatuak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 95. orr.

Ohea alde batetik bestera betetzen zuen, hankak eta besoak zabalik, ohea berez den esparru autonomoa osotara harturik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 207. orr.

3 osotarako izlag

Zeharoko eta osotarako jakite hartan, izan ere, ez dago bizirik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 264. orr.

Hamar peniketako te joko batek egun osotarako egiten zuen Cam zoriontsu. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 62. orr.

Taula hau Filosofiaren zati teoretikoan erabat baliagarria dela, areago, ezinbestekoa ere badela adigaietan funtsatzen den zientzia baten osotarako plana konplituki marrazteko. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus