Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ospe 1 iz norbaiti edo zerbaiti buruzko jendarteko iritzi aski hedatua; iritzi horren hedadura. ik fama; entzute; hots 8; omen2.

Ospea bestelakoentzat asmatutako onura da.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 47. orr.

Kartagoren eta Korintoren gainbeherak areagotu egin zuen Marseillaren ospea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Aita dohatsuaren heriotzaren berri izan eta zaurien mirariaren ospea zabaldu bezain laster, herriak arrapaladan jo zuen bertara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Zer gertatu zait ohorearen eta ospearen aldetik gorrotoaren eta bazterkeriaren aldera horrela pasatzeko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

Diruaren, ospearen, boterearen eta gainerako giza eragileen morroi izan ordez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Londresera joan zen eta zirujau azkar eta onaren ospe horrek berak ireki zizkion hainbat ate.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

Agintariek berehala ikusi zuten [...] preso hark zekalea palaz pilatzen baino lan probetxuzkoagoa egin zezakeela bulegoetan, baina bazter-nahastaile izugarriaren ospea zekarren paperetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Histoires naturelles eta La Maîtresse lanek ospea ekarriko zioten.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.

Ehiztari gazte bati ospea ematen diona oilagor bat botatzea izaten da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Une hartatik aurrera Saramagoren ospea beti joan da goraka, poliki-poliki bada ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 13. orr.

Kontuan ez hartzeko moduko umemoko bat besterik ez nintzen jendearen ospea zikintzen eta zuritzen aritzen zirenentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.

Gazte erneak deitu ohi zaie; haur-denboran, lagun onak direlako ospea hartzen dute eskolan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Dudley Franklin zozoa lar egiatia zen horretarako, eta ezin izan zuen sekula ospe hura kendu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Fundi nadila haren ospeari kaltea ekarriko dion ezer egiten badut.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 255. orr.

Handik aurrera bere bizirik iraute horrek ematen zion ospearen markarekin geratu zen Vitruvioren liburua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Ospea ospetsu bezala jokatzea da, gogoratu hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 104. orr.

Salamancako aulki lehena utzi zuen eta Coimbrakoa hartu Portugalen, ospez eta errentaz biziki apalagoa zena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

2 (izenondoekin)

Arrera honela handituz, iniziatuentzako leku zabalagoa uzteaz gainera, obrari ospe handia eman zion.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3190. orr.

Ospe handiz inguratua joan zen Jonatan Ptolemaidara eta bi erregeekin egon zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,60

Ospe ona eta izen garbia garesti saltzen direlako gure gizarte itxuratian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Ospe ederra jarri ziok gure geltoki lasai eta baketsuari, ospe ederra bai!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

Familia bati itsatsi zaion ospe txarra soberanoak ezaba dezakeela, errudunaren familia errugabeari bere ageriko elkartasuna agertuz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Gure hiriko alderdi ospelean baziren karrika mehar batzuk ospe txarrekoak, putetxe karrikak zirela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Navarro Villosladaren hitz destainazkoek idazleak omen zuen ospe gaiztoa ekarri zioten gogora fraideari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Halako ospe beldurgarria baldin bazuen ere, frustrazio txiki bat sortu zigun Kokok klaserik emango ez zigula jakiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Ospe zaharreko familiek panteoia gehienetan jatorrizko herrian izaten dutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 313. orr.

Laster bereganatu zuen ospe zabala Europako bazterretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Jakin beza egia gizaki guztien boto sekretuekin datorrela, jakin beza konkistatzaileen ospe odoltsua isildu egingo dela beraren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Denborak aurrera egin ahala eta lehenengo garaietako ospe-sukarra iragandakoan, aspertu egin nintzen ederrez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 28. orr.

Bada ospe-minez hiltzea baino gauza bat okerragoa: ospe-minez bizitzea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 118. orr.

Hori izan zen, beharbada, John Deek ezagutu zuen ospe garairik handiena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Ilunabarra zen; eta segizio gaitzaren ospe-maila ez zen makala izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Aitasantutzaren hondamena, haren ondoren bere legalismoak ekarri zion ospe-galtze moral eta erlijiosotik sekula oneratu ez zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainia osora zabaldua zen haren anker eta basati ospea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

Lehendik ere nahikoa hedatua zegoen komisaldegian bere maritxu ospea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Bai, badakit sexuari dagokionez liberal ospea dudala; putarena, batzuentzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

Idazle eta letragizon ospea bereganatuko du beste behin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Francesco Cenciren gizatxar ospeak bakarrik uzten zuen itxaropenerako argi-izpi bat Beatricerentzat, lagunak baino etsai gehiago baitzituen erromatar nobleak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 39. orr.

Ez zeureganatu gaizki-esale-osperik eta ez jarri lakiorik inori zeure mihiaz.  Elizen arteko biblia   Si 5,14

Bidezkoa zen Tsíui PÍn-en kaligrafo-ospea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Txostenean, Ernesten edatun ospeari ekiteaz gainera [...] diru hura eman diezaioten idazlea ekin eta ekin dabilela aipatzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.

Amak eder ospea zeukan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

· Deek bildutako liburuek eta tresnek [...] beti izan zuten jendea erakartzeko ahalmena, Deeren azti ilun ospeak hura hil ondoren ere denbora luzez iraun baitzuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

5 aintza, ohorea.

Eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,13

Jainko ahalguztidunaren, Aita eta Seme eta Espiritu Santuaren, Maria Birjina dohatsuaren eta Pedro eta Paulo apostoluen gorespen eta aintzarako eta Erromako Eliza aintzatsuaren osperako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Handinahia zen Frantzisko, eta diruari nobleziaren ospea gehitu nahi izan zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Edengo zuhaitzen artean, zein zu bezalakoa ospe eta handitasunean?  Elizen arteko biblia   Ez 31,18

Bedeinkatua eta goretsia zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa! ospe zuri menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,26

Bere pobretasun eta ezerezean, Jauna aurkitu zuen, eta berari gau eta egun orduero ospe eta ohore ematea zuen ardura nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 72. orr.

Zaldunen armaz hornitua zegoen jauregia, ezkutu distiratsuak eta beste zenbait tresna zituen hormetatik zintzilika, ospe militarrari zegozkion trofeoak denak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.

Eta aspaldiko saindu xumeek egungo idoloari agur eta ospe.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

6 (izenondoekin)

Ospe handitan egiten zuen Jesusen Bihotz Sakratuko kongregazionearen edo elgartasunaren besta.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Mattin ospe handiko lapurra izatera iritsi omen zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.

Honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako mintzoak: "Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin".  Elizen arteko biblia   2 P 1,17

7 ospea izan du ad fama, entzutea izan.

Biolinak egiteko tailer bat sortu nahi baitzuen bertan, Veneziak Mediterraneoan zuen ospe eta itzala akuilu. Jaunarentzat eraiki behar den tenpluak bikaina izan behar du, herri guztietan entzutea eta ospea izateko adinakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Garai batean han egiten zen ardoagatik izan zuen ospea Itoitzek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

Amak, berriz, ospea zuen jostun bezala, eta lan asko egiten zuen, baita Obabaz kanpoko bezeroentzat ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Lanbide-kontuetan oso arduratsua, are estuegia ere, naizelako ospea dut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Soldadu bihoztun eta lider inteligentearen ospea zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

Kurduek jende abegitsuaren ospea zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eman ospe (6)

ospe distiratsuz (3); ospe distiratsuz agertzean (3); ospe eta izen (3); ospe eta ohore (8); ospe handia (60); ospe handia du (3); ospe handia eman (6); ospe handia izan (5); ospe handia lortu (10); ospe handiagoa (6); ospe handian (5); ospe handian iragan (3); ospe handiena (3); ospe handieneko (3); ospe handiko (64); ospe handikoa (9); ospe handikoak (4); ospe handitan (6); ospe handiz (8); ospe haunditan (6); ospe jaunaren izenari (3); ospe ona (15); ospe txar (4); ospe txarra (23); ospe txarraren (3); ospe txarreko (5)

eman zion ospea (5); eman zioten ospea (4); garai bateko ospea (3); goretsi jaunaren ospea (3); horrelako ospea (3)

indarra eta ospea (3); israelen ospea (4); izatearen ospea (4); izena eta ospea (6); jaunaren ospea (10); lortu zuen ospea (5); nazioarteko ospea (4); neure ospea (5); nire ospea (7); nolabaiteko ospea (4)

ospea bereganatu (3); ospea berreskuratu (3); ospea du (7)

ospea eman (16); ospea eman zion (6); ospea emango (4); ospea ematen (7); ospea eta indarra (3); ospea eta izena (4); ospea eta ohorea (4); ospea handitu (4); ospea hartu (9); ospea hartu zuen (4); ospea hartzen (6)

ospea izan (4); ospea izatera (3); ospea kentzen (3); ospea lortu (24); ospea lortu zuen (7); ospea lortzeko (3); ospea nahi (3); ospea zabaldu (3); ospea zeukan (6); ospea zuen (10)

zer ospea (3); zeure ospea (4); zure ospea (14)

golegile ospearekin (4)

bere ospearen (6)

ospeari esker (5)

bere ospeaz (3); zeure ospeaz (3)

ospez betea (5); ospez jantzi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus