Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostegun 1 iz asteko bosgarren eguna, asteazkenaren eta ostiralaren artekoa. ik eguen; ortzegun.

Urtarrilaren 26a osteguna zen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 180. orr.

Osteguna ikasle eguna izaten ei da Bilbon. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 97. orr.

Gertakariz jositako ostegun hartan, Darling andrea umeen logelan zegoen, George etxera noiz bueltatuko zain. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 201. orr.

Osteguneko kontzertuan jende-joera hobea izan zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 205. orr.

Lantzean behin eurekin eramaten ninduten kalera, ostegunetako giroan ez baitzen arazorik izaten ni ere taberna gehienetan sartzeko. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 19. orr.

Harik eta ostegun eta ostiralaren arteko gaua iritsi zen arte. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 45. orr.

Ostegun eta ostiraletan, armeniarren taberna batean igarotzen genuen arratsa. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 88. orr.

-Joan den ostegunean zutaz gogoratu ginen ganberaburuaren etxean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 145. orr.

Gertakari haren ondoko laugarren ostegunean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 15. orr.

Hurrengo ostegunean, arratsaldeko hiruretatik bostetara. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 261. orr.

Gripearen aurka borrokan ibili da ostegunaz geroztik eta sukarra du. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 299. orr.

Ostegun batez iritsi nintzen aberrira; Irala zain neukan nasan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 220. orr.

Biharamunean, ostegunez, Ibero herrian sartu zen Karlos Setimo Errege, bere jarraitzaile ugariekin. Txillardegi   «Putzu» - 146. orr.

Gauzatxo bat antolatzen ari garela ostegunerako, besterik ez. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 240. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Malfoy ez zen ikasgelan agertu ostegun goizean berandu arte. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 103. orr.

Ostegun arratsaldean, 17:30 aldera. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 87. orr.

Ostegun arratsaldeko eskola ohi bezala zihoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 158. orr.

Ostegun ilunabarra zen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 95. orr.

Begitazio hura ostegun gau baten izan omen zuen, urriko lehenengo ostegun gauean. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 114. orr.

· Gabon eta ongi etorriak ostegun gauero Hala Bedi irratian egiten dugun Puntu eta Koma kultur saiora! Berria - Kultura   2004-02-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ortzegun aratsean, Donapaleun,"Otsail-Ostegunak" sailaren konduko lehen hitzaldia. Herria   2003-02-06

Donapaleuko 4n otsail osteguneko mintzaldiaren azken partea. Herria   2001-05-10

Rachel bigarren hezkuntzako ikastetxean ari zen eta artean etxean bizi zen garaira jo nuen, Esker Emate ostegun hotz batera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 75. orr.

4 ostegun gizen inauteri aurreko osteguna.

Inauteri aurreko ostegunean, ostegun gizen delakoan, Ataun aldean eskean ibiltzeko ohitura zuten mutiko gazteek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 78. orr.

Baina, batez ere, ostegun gizen haren berezitasuna tabernetan sartzea zen, guk ordura arte ia inoiz egiten ez genuena, eta tabernetan ardoa eskatzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 103. orr.

Bera aldean Nafarroan, eta Haltsun Lapurdin, ostegun gizen egunez, eskolumeak etxez etxe ibiltzen dira kantuan eta eskean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 94. orr.

5 Ostegun Santu Aste Santuko osteguna.

Ostegun Santua zela Txikia hil zuten eguna, apirilaren 19 hura. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 108. orr.

Epifania zortziurrenetik Ostegun Santua arte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 83. orr.

Zazpi aldiz har bezate Jauna, hau da: Jaunaren Jaiotzan, Ostegun Santu egunean, Jaunaren Piztueran, [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1179. orr.

Jaunak hil aurretik, ostegun santuz, maitasun ezaugarritzat apostoluekin afaldu nahi izan zuen bezala, haren erabateko imitatzaile zen Frantzisko dohatsuak ere, maitasun-ezaugarri bera azaldu nahi izan zien bere anaiei. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 699. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken ostegun (3); iragan ostegun (3); joan den ostegun (20); joanden ostegun (7); joanden ostegun goizean (3)

ostegun aratsaldean (4); ostegun aratsaldeko (4); ostegun aratsean (3); ostegun aratseko (6); ostegun arrats (4); ostegun arratsalde (3); ostegun arratsaldean (26); ostegun arratsaldeko (7); ostegun arratsean (15); ostegun arratseko (5); ostegun arratsetan (3); ostegun arte (3)

ostegun eguerdian (4); ostegun eta ostiralean (9); ostegun eta ostiraletan (3); ostegun gau (3); ostegun gaua (3); ostegun gauean (63); ostegun gauean izan (3); ostegun gaueko (5); ostegun gauerdian (3); ostegun gauetan (7); ostegun gauez (3); ostegun gizen (4); ostegun goiz (6); ostegun goiza (3); ostegun goizaldean (7); ostegun goizean (25); ostegun honetatik aitzina (4)

ostegun iluntzean (7)

ostegun santua (4)

gaur osteguna da (4); gaurtik osteguna bitartean (3); osteguna arte (5); osteguna eta ostirala (7)

ostegunaz geroztik (10)

asteartean eta ostegunean (3); asteazken eta ostegunean (5); asteazkenean eta ostegunean (11); asteko ostegunean (12); aurreko ostegunean (3); datorren ostegunean (39); heldu den ostegunean (20); hurrengo ostegunean (7); iragan ostegunean (58); joan den ostegunean (127); joan zen ostegunean (24); joanden ostegunean (6); lehengo ostegunean (10)

ostegunean atxilotu zuten (5); ostegunean atxilotutako (3); ostegunean bahitu zituzten (3); ostegunean baionan (3); ostegunean bertan (15); ostegunean bilbon (3); ostegunean bilduko da (3); ostegunean da (4)

ostegunean edo ostiralean (3); ostegunean egin zuen (6); ostegunean egin zuten (3); ostegunean egindako (5); ostegunean eta larunbatean (3); ostegunean eta ostiralean (8); ostegunean gertatu zen (3); ostegunean hasi ziren (11); ostegunean hasiko da (3); ostegunean hil zen (7)

ostegunean izan zuten (3); ostegunean izango da (4); ostegunean madrilen (8); ostegunean madrilen izandako (4)

otsail ostegunean (4)

pasa den ostegunean (7); pilota aukeraketa ostegunean (3)

datorren osteguneko (3); iragan osteguneko (4); joan den osteguneko (15)

osteguneko bileran (3); osteguneko bilkuran (4); osteguneko entrenamenduan (3); osteguneko greba (6); osteguneko kontseilu bilkuran (3); osteguneko lan saioan (10); osteguneko mintzaldiaren (3); osteguneko partida (3); osteguneko partidan (3)

otsail osteguneko mintzaldiaren (3)

otsail ostegunen (3)

asteartetik ostegunera (3); ostegunera arte (13)

asteazkenetik ostegunerako gauean (3); datorren ostegunerako (3)

astearte eta ostegunetan (3); lehen ostegunetan (3)

joan den ostegunetik (10); ostegunetik aurrera (4); ostegunetik igandera (6); ostegunetik larunbatera (6); ostegunetik ostiralerako gauean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus