Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ostendu (orobat ostondu g.er.), osten, ostentzen da/du ad ezkutatu.

Tapizen atzean naiz ostenduko, elkarrizketari adi. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 143. orr.

Eguzkia hodeiak gorriztaturik ostendu da, astiro. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 259. orr.

Eguzkia erabat ostendu denean are gorri-moreago egin dira ostertzeko laino printzak. Jokin Urain   «Errotarria» - 85. orr.

Berehala ostendu zitzaidan irudia begibistatik, baina mezuak argi salatzen zuen norekin ari nintzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 143. orr.

Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 75. orr.

Gortina beltz batzuek ostentzen zituzten ate-leihoak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 82. orr.

Besteak zorroen barrenean tabako-kartoiak ostendu eta portu ondoko estankoan sartu dira. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 32. orr.

Begiratu egin nion, baina iluntasunak ostendu zidan haren aurpegia. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 71. orr.

Berandu barik, Tomen maletaren hondoan ostendua, gutunazal bat topatu nuen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 185. orr.

Deskubritu al duzu nigan ostendurik sumatzen zenuen altxor ezkutu hori? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 30. orr.

Gero euria hasi zuen, eta begien itxi-ireki batean demonio guztiak handik ostenduta zeuden. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus