Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

otarre (orobat otar g.er.) 1 iz gauzak eramateko ontzia, saskia baino handiagoa, euskarriduna, berez zumitzez egina. ik saski; otzara; zare.

Saski txiki pila bat ageri zen lurrean luze-luze, kaxak eta otarreak iristen ziren etengabe, metaturiko muskuilu zakuetatik ur errekastoak isurtzen ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 146. orr.

Labana eta ogiaren otarretxoa hartu, eta ogia rasta-rasta ebaki eta otarrean pilatzen ditut zatiak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 52. orr.

Txakurkumea otarrean lo. Berria - Kultura   2004-11-17

Sokatik helduta daukan mandoaren bizkar gaineko otarrei bistadizoa eman die. Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Nekromantziazko ikuspen bat zela pentsatu zuten, harik eta Dolcinok otarreari estalkia altxatu zion arte. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 76. orr.

Saski eta otarren kirtenetarako, beste zumitzen euskarritarako, [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 314. orr.

Kaka otarrean bildu eta buru gainean darama. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 62. orr.

Otarrea bizkarrean hartu nuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 108. orr.

Buruarekin baietz egin, otarrera joan, eta arropa zaharrak iraultzen ditin pixka batean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 96. orr.

Blusa bat edo jostunaren otarre bat balitz bezala, noiznahi utzi edo bazter daitekeena. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 45. orr.

Amak lore-sortatxo bat atera zuen otarretik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 36. orr.

Asetzeraino jan zuten, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin. Elizen arteko biblia   Mk 8,8

Garbi zuten zein motatako pilotak nahi zituzten, eta berehala aurkitu zituzten otarrean. Berria - Kirola   2006-03-03

Arrain kiratsa zerion, eta otarreen zipriztinek zikintzen zuten dena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 150. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nekazariei erosiz eta erositakoa zamaketariek lurrean paratutako otarre handietan utziz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 33. orr.

Enkanterako arrain sortak antolatzen zituzten otarre zabal biribiletan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 146. orr.

Otarre biribil bat egingo dizut. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 293. orr.

Baita dozena bat arrautza ere, otar estalkidun batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 34. orr.

Han, otarre hutsak pilatu eta egundoko paretak osatzen ziren goizero. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 250. orr.

Haren aurrean, fruitu merkeak, gereziak, aranak, marrubiak, pilaturik zeuden paperez apaindutako otarre lauetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 319. orr.

Horiek moritxearen palmaz eginikako saskietan eta haiek ihizko otarreetan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 546. orr.

Guztia zumezko otarre batean jarri eta eguzkitara itzuli ziren. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 34. orr.

Dionik espartzuzko otarreak eta saskiak egiten zituen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kanabera bat eta arrantza-otarre bat. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 199. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

Hauek egurra ebaki zuten, lepa-otarre bat bete eta etxe barruraino eraman zioten zama amonatxoari. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 150. orr.

On Camillo sartu zen, eskuan isipua zuela, eta haren atzetik bi mezamutil, ur bedeinkatu ontziarekin eta arrautza-otarrearekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Morrosko sendoek arrautza kaxak, gazta otarreak, gurin saskiak jaso eta enkantearen pabiloira zeramatzaten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 43. orr.

Gizon bat sumatu zuen zurrungaka, soingaineko batez fardel baten gisa bildurik, burua aran otarren gainean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 25. orr.

Baziren han, abere hiltokiko harrietatik hurbil, luma otarre handi batzuk, non aise kabitzen baitziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 248. orr.

5 (edukiera neurri gisa)

Kontatzen nola erosi zuen otarre bat patata. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 40. orr.

Alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 43. orr.

Beren etxeetara baimenarekin joaten ziren soldaduek otarre bete mertxika eskatzen ziguten, edo sagarra, mahatsa, pikua eta beste. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 41. orr.

-Lore-hostoak gehien erortzen direnean, egunean bost edo sei otarre biltzen ditugu. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 64. orr.

6 irud/hed

Gure behialako herriaz eginiko laudorio luzea dragaren otarreak hondo ezezagunen batean betetzeko aitzakia besterik izan ez bailitzan, eskua ukabildu du pozak hunkituta. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 49. orr.

Aitzitik, eskura dugun informazioa kaskarra bada, nekez egingo dugu zume edo zumitz horiekin otarre onik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 337. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

otarre biribil (3); otarre handi (3); otarre zabal (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus