Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

otoitz (orobat otoitze g.er.) 1 iz arimaren Jainkoarekiko harremana, hari maitasuna edo ezagutza adierazteko, edo eskariren bat egiteko; Jainkoarekiko harreman hori gauzatzen duen esapide edo esaldi saila, Liturgiak arautzen duena.

Gaurkoan Profetaren aldeko otoitz batekin hasiko gara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Apaizek txondorrari itzulinguru batzuk egiten diz-kiote, veda otoitzak marmarkatuz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 189. orr.

Eguneko lehen otoitzera dei egiten zuen txilina aditu zen, deiez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 288. orr.

Hiruretako otoitzean (nonan).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Nik kudeatzen ditut otoitz eta kantu gehienak, baina fededunen urratsei jarraikiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 45. orr.

Orduan erakutsiko die Jaunak beren lanen fruitua eta saria, beren etsenplu, otoitz eta malkoez salbaturiko arima ugariak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 689. orr.

Bet-betan, hogei hitzeko otoitz bat izpirituratu zitzaion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.

Otoitza amaitu arte hantxe egon behar izan genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Entzun zuen Jaunak Susanaren otoitza.      - 0. orr.

Egunero, Leizarragak otoitza zuzentzen zuen, bere izkiriatzaile lanak uzten zion denboran.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.

Bere baitan otoitzari eman zion, honela: [...].  Elizen arteko biblia   Has 24,12

Otoitzen txanda etorri zen orduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.

Samuel Wardwellek eskuak erdi bildu zituen otoitzerako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Ainitz jende bildu da ehorzketan, bai askazi, bai herritar, bai adixkide eta lagun... eta, meza hunkigarri batean parte hartuz, guziek lagundu dugu gure otoitzez.  Herria   2001-04-12

2 (egin aditzarekin; ik beherago 9)

Ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien.  Elizen arteko biblia   Lk 22,19

Otoitza egin zuenean, oraingoan ere hegoak ateratzen ari zitzaizkiola iruditu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 996. orr.

Egunero-egunero bere otoitzak egiten zituen, hebreeraz, ja ere ulertu gabe, ez baitzekien hebreeraz.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

Hitz berak ahoskatzean, ez genuela, menturaz, denek otoitz bera egiten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Juditek orduan, Holofernesen ohe ondoan zutik, otoitz hau egin zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 154. orr.

Otoitz hau egin zuenean, ahots bat etorri zitzaion zerutik, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

Otoitz luze eta beroa egin ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

3 (esan aditzarekin)

Goizerdiko otoitza debozioz esaten ari zela, begiak ontzira joan zitzaizkion oharkabean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Itxaronaldia ez zen luzatu, izan ere gizon bat agertokira igo baitzen otoitzak esatera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

Ahots horrek (ilunbeltzetik etorki) laketasun patsadatsuz ziharduen hitzaldi edo otoitz edo aztiele bat esaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Otoitz nagusia.  Elizen arteko biblia   Ne 9,6 tit

Jauna, egin nazazu zeure bakearen zerbitzari hasten den otoitz ezaguna. anai Rufinoren etengabeko otoitz bertutetsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Otoitz kartsuak, erregu umilak, gizaki hilkorrek, izuaren izuz, Jainkoari eskaintzen dioten hori guztia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Oliamendiko otoitz larria.  Elizen arteko biblia   Lk 22,39 tit

Harrikada batera aldendurik, otoitz santuan murgildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.

Jainkoaren zerbitzariari otoitz garbitik eta beste egintza onetatik datorkion bihotzeko debozioa eta alaitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Behin baino gehiagoan gertatu ohi da, arrazoiren batengatik, elkarte bati otoitz luze eta neketsua ezartzen zaiola.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Eguraldia arnasa zaidala, eta arnas sakona otoitz gozo zabal zaidala goizeroko lehen momentutik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 67. orr.

Itsasoko marruma ozenagoa zen, eta orain otoitz erritual baten antza hartzen ari zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Zigarretari azken atxiki bat egin, otoitz isil bat esan, edota begiak itxirik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 179. orr.

Otoitz isilez Kristorengana erakarri dituenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 787. orr.

Emakumea otoitz apal eta bihotzeko honetan ari zela, nekeak, egarriak eta beroak jota, loak hartu zuen pixka batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Otoitz publikorik ez da izan Büchenwald-en.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Etengabeko otoitz eta kontenplazio sarriaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Bere ohiko otoitz bezala ezarri zuen Ostiral Santuko liturgiako antifonaren kasuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Goizeko otoitzak egiterakoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Haserretu ez dadin alemanerazko otoitz batzuk irakurri ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Europa aldera zabaldu ahala, ospakizun eta otoitz-egun hauen datak han eta hemen, jada finko ageri dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Erretiratze hau ostiraleko otoitz eguna errespetatzeko egin zutela azaldu zuten eledun militarrek.  Berria - Mundua   2004-08-21

Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Eguerdiko otoitz garaian etorriko zaizu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 249. orr.

Egiazko kartsutasun honek hunkitu nau eta onartu dut ene baitan, oldartu gabe, otoitz unea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Beren otoitz jardunean ohiko barne debozioa sentitzen ez bazuten, Jainkoak eskutik utziak zituela pentsatzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Eliz Amaren Otoitz-Liburuetatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 90. orr.

Sakelak aire husten dizkit, otoitz-liburua lurrera botatzen didate.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Baina Jainkoak entzun egin zidan, nire otoitz-oihua aditu.  Elizen arteko biblia   Sal 66,19

Galdurik, otoitz-soinu arraro horri segitzea erabaki nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 26. orr.

Otoitz-jario bat etorri zen ondotik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 37. orr.

Otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. beren bokazio santua eta otoitz-debozioa bazterrera utziz.  Elizen arteko biblia   Za 12,10

Hau da benetako otoitz-metodoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Katoliko anitz eta anitzek otoitz kateak egin zituzten, Jaunaren gorespenak geldi ez ziten gauaz ez egunaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Otoitz-zaletasuna eta profeta-espiritua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

· Haurtzarotik, handien jeloskor izan zen Cecco; mesprezatu egiten zituen, eta otoitz-marmarka jarduten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adimen-otoitza ahozko otoitz guztien gainetik dago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut.  Elizen arteko biblia   Jr 31,9

Gure galde-otoitza esker onezko otoitz bilakatzen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.

Nire hilobian zizelkatuta egotea nahi nukeen epitafioa idatzi dut, eta haren jarraian, berez etorrita bezala, hileta-otoitza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 459. orr.

Bakarrik geratzean eliza hartan, gaueko ofizio-otoitza eta beste otoitz batzuk esan ondoren.  Herria   2004-01-29

Prestamen-otoitza Jainko gure Jaunari grazia eskatzea da, ene asmo, egintza eta ariketa guztiak Jainko handiaren zerbitzurako eta gorespenerako garbiro zuzen daitezen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

7 otoitzean adlag otoitz egiten.

Lagun asko zegoen han bildua otoitzean.  Elizen arteko biblia   Eg 12,12

Denak bildurik zeuden, otoitzean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Etxe barruan ari zen otoitzean, eta bukatzean kanpora atera zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen.  Elizen arteko biblia   Eg 16,25

Otoitzean ari ziren oraindik, baina haien otoitza marmar bat besterik ez zen, ur bazterretik ezin entzun zitekeena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Eguna argitzean otoitzean ari zelarik, mota askotariko txoriak etorri ziren bera zegoen gela gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 631. orr.

Zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.  Elizen arteko biblia   Kol 4,12

Danielen etsaiak zalapartaka sartu ziren haren etxean, eta bere Jainkoari otoitzean aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Dn 6,12

Esadazu, egia al da otoitzean gehiegi luzatzeagatik galdu zenuela Asteasuko bataila?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 44. orr.

Gau osoa hilobiaren aurrean otoitzean eman ostean, hanka sendatu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.

Alabaina, erregeak jakin zuelarik bigarren gaua ere otoitzean eman zuela, Haiat Al-Nufus printzesari esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Jaiki zen, bada, Sara, eta otoitzean hasi ziren biak, Jaunari eskatuz onik gorde zitzala.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 119. orr.

Hara sartu eta kartsuki otoitzean hasi zen Gurutziltzatuaren irudi baten aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 500. orr.

8 otoitzez adlag otoitz egiten.

Zuri gaude otoitzez, Jaungoiko maitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

Otoitzez nago, egun, zeruko jaunari.  Herria   2003-11-27

Jesus maitea otoitzez gaude Eliza hunen barnean.  Herria   2004-07-15

Bidean jarri nintzen, bada, Donibane Lohizunerantz, Piarres Oihartzabal kapitainarenganat, Jainkoari otoitzez nengokion bitartean eta zeruari galdegiten ezen etxean egon zedila, ez itsasoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 455. orr.

Garakotxean, sainduaren sortetxean, bururatu da beila, otoitzez eta kantuz.  Herria   2002-09-05

Ahots apalez marmarka zebilen eta Jessica alabatxia otoitzez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

9 otoitz egin ik otoiztu 2.

Egun hartan, Jaunak amortarrak israeldarren eskuetan jarri zituenean, otoitz egin zion Josuek Jaunari, honela oihukatuz israeldarren aurrean: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Lantuka, otoitz egin nien jainkoei: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Almuedanoek otoitz egitera deitu zutenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

Egin ote dio otoitz, erregutu ote dio, beste inorentzat egin ez duena beretzat egin dezan, xarma, freskotasuna eta grazia azkeneko eguna arte utz diezaion alegia?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.

Han belaunikatzen zen, egunean hiru aldiz otoitz egin eta Jainkoa goresteko.  Elizen arteko biblia   Dn 6,11

Otoitz egitea Jainkoari, Besteari mintzatzea zen, Transzendenteari hel egitea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

Orain ziur naiz otoitz egiten ari dela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Apur bat bere onera etorri zenean, otoitz egiten hasi zen, eta behin eta berriz erregutu zion Ateneari bere semearen alde.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 20. orr.

Egizu otoitz nire alde, Jainkoak gogokoen zaion legea eta fedea ezagutarazi diezadan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Bere Jainkoari otoitz egiten harrapatu zuten Daniel.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Egin otoitz irainka ari zaizkizunen alde.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 38. orr.

Otorduei lotu aitzin otoitz egiten zuen, debozioan sartua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 100. orr.

Hala ere, otoitz egiteko molde asko dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 202. orr.

· Gogor zigortzen zuen gorputza eta otoitz eta negar egiten zuen saminki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 353. orr.

10 otoitz etxe ik otoitzetxe.
11 otoitz ordu

Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean; aita Akreko merkatari handia zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

Otoitz-orduak beti zutik, txanoa kenduta, begiak bilduta eta dena ongi ahoskatuz esaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Goiz eta arratsalde neure gelatik entzuten nituen musulmanek inguruko mezkita-dorretik otoitz-ordua dela oroitarazteko egiten zituzten oihuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken otoitz (4); barau eta otoitz (6); bertan otoitz egin (5)

egin dezala otoitz (4); egin nuen otoitz (5); egin otoitz (37); egin zion otoitz (12); egin zuen otoitz (4); egiozu otoitz (7); egiten zuen otoitz (9); egizu otoitz (6); egizue otoitz (9); esker onezko otoitz (4); etengabeko otoitz (4); frantziskoren otoitz (5)

jainkoari otoitz egiten (6); jaunari otoitz egitea (4); jaunari otoitz egiteko (5)

otoitz asko (4); otoitz bat egiten (4); otoitz baten gisan (15)

otoitz egin (231); otoitz egin dugu (11); otoitz egin dute (5); otoitz egin nuen (7); otoitz egin ondoan (4); otoitz egin ondoren (12); otoitz egin zion (21); otoitz egin zioten (7); otoitz egin zuen (31); otoitz egin zuten (10); otoitz eginen (5); otoitz eginez (32); otoitz egingo (19); otoitz egiozu (7); otoitz egitea (38); otoitz egitean (13); otoitz egiteari (5); otoitz egiteko (102); otoitz egiteko eskatu (5); otoitz egiteko eskatzen (4); otoitz egiten (152); otoitz egiten diot (4); otoitz egiten du (4); otoitz egiten duenak (4); otoitz egiten dute (4); otoitz egiten zion (13); otoitz egiten zuen (12); otoitz egiten zuten (5); otoitz egitera (94); otoitz egitera deitu (5); otoitz egitera joateko (4); otoitz egitera joaten (4); otoitz egiterakoan (4); otoitz egiterat (6); otoitz egitetik (4); otoitz egizu (6); otoitz egizu guretzat (5)

otoitz egun (5); otoitz eta debozio (4); otoitz eta kantu (8); otoitz eta kantuetan (7); otoitz eta negar (4); otoitz etxe (9); otoitz etxe izango (4); otoitz hau egin (17); otoitz hori (10); otoitz kartsuak (4); otoitz labur (5); otoitz larria (4); otoitz leku (17); otoitz lekua (5); otoitz liburu (7); otoitz liburua (16); otoitz liburuak (5); otoitz luze (4)

azken otoitza (5); egiazko otoitza (4); eginiko otoitza (5); entzun nire otoitza (5); esker onezko otoitza (14); fededunen otoitza (4); goizeko otoitza (4); ofizio otoitza (9); ohizko prestamen otoitza (8)

otoitza amaitu (10); otoitza bukatu (5); otoitza bukatuta (5); otoitza egin (19); otoitza egin ondoren (8); otoitza egiten (5); otoitza errezatzen (4); otoitza eta baraua (4); otoitza eta eskaria (7); prestamen otoitza (20); profetaren otoitza (5)

gure otoitzak lagun (26); kantu eta otoitzak (5); otoitzak egin (4); otoitzak egiten (5)

otoitzaren indarra (4); otoitzaren ondoren (5); prestamen otoitzaren (5); santuaren otoitzaren (6)

otoitzari eman (4); otoitzari emana (10); otoitzari emanak (7); otoitzari emanak bizi (4); otoitzari esker (7)

basoan otoitzean (4); debozio handiz otoitzean (4); etengabeko otoitzean (4); fededunen otoitzean (7); frantzisko otoitzean (5); goizeko otoitzean (6); goizeko otoitzean priman (6); hiruretako otoitzean (4); jainkoari otoitzean (6); jaunari otoitzean (8); kartsuki otoitzean (6); otoitzean ari (120); otoitzean ari nintzela (7); otoitzean ari nintzen (6); otoitzean ari zela (37); otoitzean ari zen (29); otoitzean ari zirela (5); otoitzean ari ziren (7); otoitzean egon (4); otoitzean hasi (18); otoitzean hasi zen (9); otoitzean ikusi (4); otoitzean jarri (6); otoitzean jarri zen (5); otoitzean tertzian (4); otoitzean zegoela (6); san frantzisko otoitzean (4)

otoitzerako zutik (6)

kantu eta otoitzetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus