Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

otso 1 iz ugaztun haragijalea, txakurraren antzekoa, mutur-zorrotza eta belarri-zuta, ilea gris iluna eta isatsa luzea dituena, oso jatuna (Canis lupus).

Bizkaian, adituek diotenez, hamabost otso besterik ez daude.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

Askotan itotzaileak ez dira otsoak, zakur basatiak baizik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.

Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.  Elizen arteko biblia   Mt 10,16

Batere neurritasunik gabe, otsoa ardietara bezala joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena, otsoei jazartzeko gauza direlako.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.

Begiak otso batenak bezain zuriak iluntasunean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

Otso guztiek horzkada amorratua duten bezala eta bele guztiek atzaparra, sugegorri guztiek dute pozoi hilgarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 84. orr.

Infernuko sua otsoaren amorrua baino beldurgarriagoa zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Otsoari odola ez zaiola inporta esatea bezala da hori.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Ontziaren bularrak ebakitako uren marmarra entzuten zen otsoen uhuriekin nahasirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 128. orr.

Muga zeharkatzeko laguntza non emango zioten adierazi zion maisu traidoreak, baina, zer egingo, eta otsoaren ahora bidali zuzen-zuzenean, faxista baten etxera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Otso baten gisan tratatu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Bavariako nekazari batzuek, gau batez otso bat harrapatu zutelarik, zutoin batean lotu zuten isatsetik, eta ohera joan ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 128. orr.

Gizona otso da gizonarentzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 18. orr.

Gizakia gizakiarentzat otso.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Neure bulegoan kuzkurtuta geratzen naiz, kalterik egiten ez duen otso bihurtuta, eta ilargia beheratu arte egoten naiz zain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

2 (izenondoekin)

Gau batean mendietatik ehunka eta milaka lagun jaitsi zirela otso basatien gisara.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

Inguruan otso basatiak eta lehoiak zeuden, guztiak belar-ur kaltegarriz sorgindutako gizakiak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Begiak zabal-zabalik generamatzan, harrapakin baten atzetik lasterka doan otso gosetiek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera.  Elizen arteko biblia   Eg 20,29

Bildots itxurako otso harrapariek Orain oinatza, beste batean otso zaurituaren odola, halakoan otsoaren silueta arratsean...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 160. orr.

Nengoen puntuan nengoela, otso gose sabel-uzkur bat bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Bilau pausora baino ez zegoenean ikusi nuen otso beltza, letaginak agerian, begiak nigan iltzatuak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 33. orr.

Otso erraldoi bat aipatzen zen, ile gris, ia zurikoa, dagoeneko bi haur jana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Beldur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mortuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hil berri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Otso handi bat erakutsi du otso-multzoaren artean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

Eta otso-talde batek adina ume izan ditzala...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 58. orr.

Leihotik begiratu eta otso talde bat ikusten dudanean estepa izoztuan lasterka, haietako bat zarela bururatzen zait, eta nigana zatozela aldi hartan etorri zinen bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Otso-saldo bat orpoz orpo duela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Ardia otso larruz jantzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 134. orr.

Otso-begiz so egiten zioten topaketari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Hargatik bideetako kontrolak ikustean, hegietarik otso urratsean bazebilen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

Otso-ulutzat jo duzuna datorkizue urrundik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Hil-hurran lebilkeen otso-uhuruz aritzea ez zen hargatik Edmearen trakako emazte baten egin-moldea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Giza aberearen otso-izaera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Etorriko dira itsaso luzeetan galtzen diren hareazko bazterretatik, kez beteriko txaboletatik, lur landerretatik, otso-oihan sakonetatik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.

· Otso harrapari taldeek sarraski handiak egiten zituzten, ez abereetan bakarrik, baita gizakietan ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

· Otso jendearen aztarnak orain bi milioi bat urte suma litezke bai Sartaldeko Asian, bai Afrikan [...].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo edo izenlagun balioa duela)

Edabe otso-hiltzailea aurkitu aurretik, ordea, benetako munstro bihurtzen nintzen hilean behin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 286. orr.

Arnas estuka, otso pausuka, neskaren logelara jo zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Estepa-otso sentitu izan duzu, maiz, zeure burua...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

6 irud/hed

Agian otso bat edukiko genuke ardilarruaren azpian, zinezko erreakzionario bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Bere barruko otsoa ezkutatu, eta turista xalo eta maitagarrienaren irribarre baboa agertu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Estatubatuarrei esaten zaie Kerry hautagaia aukeratuz gero AEBek «otso terroristak» izango dituztela etxe atarian.  Berria - Mundua   2004-10-24

Arratsaldea iritsi zen eta otsoa zulotik atera zen, ni zelatan zer ari ote zen, eta hura bizarra egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 136. orr.

Johnek ez zeukan lagunik, Michaelek gauez zituen lagunak, Wendyk gurasorik gabeko otso bat zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

Badakizu nolakoak diren haurrak, etxean otso eta kalean uso, pasako zaio, emakumea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

Kalean uso, etxean otso dabiltza ordea.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Kanpoan uso eta etxean otso da, antza, hitza.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.

Ordea hemen, otsoaren haginkadak banaka batzuek bakarrik nozitzen dituzte, hiltzen direnek, edo zaurituek edo espetxeratuak diren horiek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

6 itsas otso ik itsas otso.
7 otso-belar

Otso-belarraren lekak lehertu egiten dira astindu txikienaz, hots arin bat sortuz...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 57. orr.

Eta otso-belarraren lekak txistu joka ari dira, aleak atabal joka  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 58. orr.

7 otso eme ik otseme.

Borrokan jarraitu nuen, hatz bat gutxiagorekin, etsi gabe, aizkorakada batean otso eme hari burua lepotik zintzilik utzi nion arte.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Tasmaniako azken otso emearen urgentziazko aterpea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Graxi aldiz, hiltzea usnatuko zukeen kabala errabiatuaren maneran zebilen: zanpa-auhen luzeko zakur, zurrunga xehe eta entzunezineko erle, bakardadea deitoratzen zuen otso-eme.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 327. orr.

8 otso-gizon gizotsoa.

Ailegatzen zitzaizkien otso-gizonaren konbate amorratuaren oihartzunak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.

Ibiliko ziren, ikusi ez banituen ere, ziklopeak, lamiak, basiliskoak, herensugeak, banpiroak, otso-gizonak, anakondak eta krokodiloak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Hori dio albisteak, banpiroak eta lobizonak edo otso-gizonak nahastuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 48. orr.

9 otso txakur (corpusean otso zakur eta otsozakur soilik)

Klase askotako zakurrak ziren gainera: zakur handiak, azeri zakurrak, erbizakurrak, otsozakurrak, eta XVII. mendean oraindik auzi harekin teman zebiltzan Brabantekoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Otso zakurrari ere grina gaizto hori itsatsi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Berangon, nire lagun batzuen landetxean, otso zakur handia dago.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 34. orr.

Otso zakur gosepasatua bezalaxe.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 196. orr.

Lehenagotik bazuten etxean otso zakurra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Ez zen izan elikoptero tarrantarik ez eta etxerako bidexkan otso-zakur ihausirik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

9 irud/hed

Emakumeak ez omen din noskixeago ere, ez sukaldetik ateratzeko deretxorik, ez kalean musuka aritzekorik, ez larunbatetan porai desgaraian ibiltzekorik..., denak holaxekoak bota zizkinan, otsozakur zar horrek, mende hasieran bageunde bezala  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.

10 otso zulo (corpusean otso zilo soilik) ik otsotegi.

Niz zurekin bainan enetako etziren zozoak baitzakiten basa ihizi horien atzemaiteko otso ziloak egiten otsoak tranpan atzemaiteko besteak beste.  Herria   2005-12-22

Oro har, itxuren kontra, artalde ingurumen hartan, otso ziloa zen, errana izan den bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardiak otso artera (4); etxean otso (12)

otso artera bezala (5); otso beltza (5); otso bihurtu (5); otso festa (3); otso grisak (3); otso handi (4); otso harrapari taldeek (3); otso izan (3); otso potoloa (3); otso talde (10); otso zakur (9)

anaia otsoa (7); ardi artean otsoa (6); hartza eta otsoa (3); otsoa aipatu (4); otsoa artaldean (3); otsoa ikusi (3); otsoa ikustea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus