Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pailazo (orobat pailaso g.er. eta paiaso g.er.) 1 iz

Eszenatoki handian, berriz, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak izanen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen. Pailazo batek, adibidez, tu eta tu egin dio tronboiarekin, eta beste batek ardoa bota dio bizkarrean lotuta zeraman fumigadora batekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Bizitza zirko bat da, eta hobe pailazoa izatea ikuslea baino.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 46. orr.

Hainbeste kanta, disko eta sinfonia, hainbeste aktore, pailazo eta txotxongilo, hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, [...]. ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Orduak eman zitzaketen horrela: txotxongilo saio bat egiten, orduan bezala, edo biolina jotzen, marrazten edo pailazoarena egiten.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.

-Pailazo bat ematen dut, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Antzeko zerbait eman zuen aditzera Heinrich Böll-en protagonista batek Pailazo baten aburuak nobelan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 105. orr.

Sinesten dinat denok gure barruan ume bat eta pailazo bat eta mozkor bat dugun bezala, faxista bat ere badugula.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

2 (izenondoekin)

Pailazo tontoa bizikleta txiki-txiki baten gainean bueltaka hasi zenean pailazo serioaren inguruan.     «Bizia lo», 2003 - 7. orr.

Gure aita pailazo tristeetan tristeena zen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 15. orr.

Pailazo multikolorez marrazturiko koadroak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 170. orr.

Jolas-parkea uztean, pailazo erraldoi baten ahotik irten nintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Eunuko inpotente bati ez zaio ezer barkatzen, ez zaio ezer sinesten, ez du merezi pailazo dohakabeenak merezi lukeen errukirik ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 199. orr.

Pailazo umoretsu hauek lehenago ere izan dira Musika Hamabostaldiko partaide.  Berria - Kultura   2004-08-21

Egia da pailazo barregarria naizela arratsalde batez, eta gero, hilabetez, asper-asper eginda egoten direla nitaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

Bazekien pailazo txarra zela, ez zuen inolako lotsarik porrot horrengatik.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 19. orr.

Ikusgarri gisa: kantuak, dantzak bai eta ere Txirri, Mirri eta Txiribiton pailaso famatuak.  Herria   2004-03-11

3 irud/hed

-Zu pailazo hutsa zara, jeta kabroi hori, eta gugatik ez balitz...!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 130. orr.

Lepoa egingo nuke pailazo hutsa izan nintzela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Eskolako tonto-harro guztiak ez ziren injineru aeronautiko egin, baina irtenbiderik eta non kabiturik ez zaie falta izan: hor dago polizia, hor dago politikoen politika, hor telebistako edo kulturako pailazo izatea, edo kirolari izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Mundializazioak eta ultraliberalismoak gorteko pailazo bilakatu zituen egunetik, ez dute txintik ere egin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero Kupidoei errieta egin zien, eta agindu zien pailazo-txanoak eramateko, Dukearen bihotz izoztua urtu arte.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Pailazo sudur bat, ileorde gorri bat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

Zirkus Mirkus pailazo ikuskizuna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Aratsaldez aldiz, pailaso edo "clown" ikusgarri pollit bat.  Herria   2001-05-17

Artean egin da barazki azoka, jubilatuen ibilaldi neurtua, mozorrotuen elkarketa, pailazo emanaldia, danborrada, [...].  Herria   2003-05-01

Ortzirale aratsean, Izpuran, Fauxtin-Bentaberri biltokian, paiaso antzerki ikusgarria, La Strada taldearekin.  Herria   2003-04-24

Leandre pailazo talde kataluniarraren Desbandada obrarekin · Berehala eramango nau Jainkoak pailazo-arrainaren eta koloretako beste guztien zeru epelera.  Berria - Kultura   2004-08-12

5 (adizlagun gisa)

Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.

Panpi ez da azkenean pailazo jantzita joango.  Berria - Kirola   2004-06-01

Pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz-jarrera bitxi haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pailazo baten aburuak (4)

pailazoarena egiten (5)

pailazoen antzera (4); pailazoen emanaldia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus