Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pailazokeria (orobat pailasokeria g.er.) iz pailazoari dagokion egintza, gaitzesgarritzat markatua.

Pailazokeria galanta ere bada, horratik, pailazokeria galanta denez, B 41 esaten segitzea horri, fabrika guztiak baitaki sufrea dela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 215. orr.

Hor ere, ohiko bidetik, pailazokeriak eta itxurakeriak, ainitzek salatu duten bezala. Herria   2005-07-14

Pailazokeriarik ez!", oihukatzen zion, Ternik, bere mirespen-xuxurlak eginez. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 25. orr.

Etsenplutzat hartzen dut Txetxenian izan den erreferendum delakoa, zinez pailasokeria, hartzen dut ere Kuban izan den auzia. Herria   2003-04-24

Hainbeste edaten eman didate, pailazokeriak egiten ere hasi naiz bertan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 103. orr.

Edo pailazo janzten nintzen, eta pailazokeriak egiten nituen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 241. orr.

Ez genion ezer ulertzen, alemanez hitz egiten zuen eta; bakarrik, bazirudien pailazokeriak-edo esaten zituela. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 81. orr.

Herbert bere pailazokeriatik aldenarazterik ez: trafikozainaren plantak egiten hasi da, [...]. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pailazokeriak egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus