Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

painelu (orobat painolu g.er., painuelo, painuelu eta painulu g.er.) 1 iz musuzapia, mukizapia. ik mokanes.

Painelu zuria poltsikotik atera eta kopetako izerdia lehortu zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 101. orr.

Painelua patrikatik atera nian bekokia xukatzeko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 182. orr.

Txalo zaparradaren ondoren, zaletuak sari eske hasi ditun, painelu zuriak airean dantzatuz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 11. orr.

Tarteka, painelua hartu eta zintz egiten du, eta berriro jasotzen du berehala, hots, marruskatzen du bere esku urdurian. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 189. orr.

Tren geltokietan painueluak astintzea baino agur esateko era politagoa zen inoren eskularruari tira egitea. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 14. orr.

Kapota jaitsia zuen auto bat gidatzen, painelu luze bat lepoan eta korredore betaurrekoak jantzita. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 36. orr.

Atzekoak, loihartzeko urdinekin jantzita eta painelu gorriak saman, ukabila gora altxatuz. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 29. orr.

Hogei errublo eman zizkidan, eskua bete diru, pisu askoa, painelu urdin batean bildua. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 33. orr.

Buruko painelu zuriak, eta beltzenak bezalako eskumuturrekoak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 262. orr.

Koloretako painelua buruan eta zirrindola doratuak belarrietatik dilindan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 45. orr.

Kolore hori biziko painuelua; gerruntze motxa eta gona. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 15. orr.

Aittittek painelua lau korapilo eginda zuen buruan txapelaren ordez. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 100. orr.

Hor, Loiolako semaforo horretan, orain bera paperezko painueloak edo saltzen hor egoten duk eta... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 47. orr.

Han bai, han lasai eman nionan negarrari, eta painelu franko utzi ninan malkoz blai. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 77. orr.

'Eseri, mesedez,' dio, malko isuriak paineluaz lehortzen dituela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Saxo, kale painuelo saltzailea. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus