Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pala 1 iz gider bati loturiko zurezko edo metalezko xafla zabal batez osaturiko lanabesa.

Lurrean hor eta han kapazo bat, errejazko hesi txiki bat, borra, pala, paletak, taladroa eta beste zenbait tresna eta erreminta. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 133. orr.

Pala eta aitzurra eman zizkioten lan tresna gisa. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 123. orr.

Hogeita hamar inguru ziren, pala eta pikotxekin; gu ez gintuzten ikusten lizar atzean geundelako. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 35. orr.

Bi arlote sartzen dira, aitzurra eta pala eskuetan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 191. orr.

Pala eta eskuarea beharko genituzke. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 93. orr.

Palaren xaflari oinarekin bultzaka, ikatzez bete nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 224. orr.

Lubis, Opin eta osaba Juan bera palarekin lurra bota eta bota. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 207. orr.

Zorua garbitzen eta lokatza palaz ateratzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 157. orr.

Azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 85. orr.

Lubakiak egiteko pala hondoraino sartu dut eta arratoi-habia oso bat agertu zait bat-batean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 139. orr.

Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 45. orr.

Hartzak ba pala, esan zuen Gastonek, eta berdindu ezak horko zulo hori... Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 162. orr.

Makurtu egiten zara adibidez erratza pasatzen ari zarela hautsak palara biltzeko. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 85. orr.

Pala airean hartu eta, amorrazioz, kolpe lehor bat eman nion bizkarrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 86. orr.

Loritoak sakabanatutako harea pala batekin biltzen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pala-antzeko eskuak zituen, eta maiz ikusi ohi genuen herrixka ingurunean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 108. orr.

Makila bat bezain mehea zuen gorputza, eta pala itxurakoa aurpegia. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 22. orr.

Mota guztietako bizarrak: pala-formakoak, haizemaile-itxurakoak eta mutur-bakarrak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 380. orr.

Beharbada hartxintxar-gurdia entzun dut, pala-soinua hartxintxarretan aztarrika-edo. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 237. orr.

Hark zioenez, hildakoa, pala-kolpeak buruan jota zauriturik sentitu zenean, leihora joan zen lasterka, laguntza eskatzera. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 238. orr.

Aitzur eta pala ukaldien harramantzak aditzen ziren berriz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 165. orr.

Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 37. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio [...] lasto pila batean etzatera joan zen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 158. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gela horren erdian sutontzi bat, hauts-pala zikin bat eta leihoraino iristen zen odol orban sail bat zeuden. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 236. orr.

Bera aitzurraz gari-pala bat ateratzen ari zen bitartean makal zati batetik, Chico korrika heldu zen. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 30. orr.

Burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 83. orr.

4 hainbat tresnak dituzten atal lau eta zabaletako bakoitza.

Amarrak askatu, steam-boataren gurpil indartsuek bere pala artikulatuez ura astintzen hasi, eta Kaukaso lurrun ontzia bizkor-bizkor lerratu zen Nijni Novgorod osatzen duten bi hirien artetik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 104. orr.

Lotan zeuden ordurako kasik zubiko bidazti guztiak, eta isiltasuna palen soinuak baino ez zuen urratzen, ura jo eta jo, tarte erregularrez. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 114. orr.

Astelehenean eiherak berreskuratua zuen bere ahotsa: areago, arin eta alai egiten zuen burrunba, soinu bete-bete eta jarraitu batez, pala-eihera batean mantenu txarra edo osasun txarra salatzen duen trabatu eta moteltze erritmiko hori gabe. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 213. orr.

Turbina bertikalak eta pala kurbadunak erabili nahi dituzte. Berria - Gaiak   2004-07-08

Eihera, normalean hain zalapartatsua, ia gogoz kontra hasi zen higitzen, susmo txarreko isiltasun batean, paletan itsasten zen ore jelatinatsuak trabaturik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 212. orr.

5 pilotan jokatzeko tresna, heldulekuaren muturrean mehea eta bestean aski zabala den zurezko atal batez osatua. ik paleta 5.

Amaren txanda zen; hantxe joan zitzaizkion buru gainetik hegan pala eta pilota. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 203. orr.

Horrez gain koadernoa eta bolaluma, idatzi beharrekoak idazteko, eta nahi zuenak pala, ordu libreetan pilotalekuan ibiltzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 44. orr.

Mutiko batek letoizko pala txiki batez airera bota zuen pilota harrapatu zuen, eta atzera itzultzera altxatu zen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 201. orr.

Nobelaren amaieran Joseba Gotzonek bere pala eta Moniqueren erraketa gurutze gisa erabiliz lortuko duelako Valeri menperatzea. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 122. orr.

· Kriketean jokatzeko pala batek. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 12. orr.

6 pala erabiltzen den pilota-jokoa.

Denbora dudanean, palan jokatzea dut gogoko, asko gustatzen zait. Berria - Kirola   2004-11-14

Hamaiketakoa egitera joaten naiz, eta lehenago palan ibili behar badut, gustura jokatzen dut. Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Palan ari ziren gazteek gustura egin dute etenalditxo bat. Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Modalitateak: Eskuz banaka, eskuz binaka, zesta-punta, pala, paleta gomaz, paleta larruz eta pala motzean. Berria - Kirola   2004-03-03

Pilotazaleok pala ikustera joanaz edo jokatuz, erakundeek pala bultzatuz eta komunikabideek pala zabalduz. Berria - Kirola   2004-02-17

Aitor Totorikak pala utziko duela jakinaraziko du gaur. Berria - Kirola   2006-04-06

Gaurkoan, palan, Fusto eta Garrido Iriondo eta Rekalderen aurka arituko dira. Berria - Kirola   2004-01-03

Palako zein zestako finalak bihar izango dira Bilboko Deportivon. Berria - Kirola   2004-01-04

Gaubeka-Galanentzat da palakoa, Urkia-Lujani irabazita (45-44). Berria - Kirola   2004-01-02

7 (izenondoekin)

Paleta larruz, pala motza eta zesta modalitateetan. Berria - Kirola   2004-02-24

Pala lodian Biarriztarrak xapeldun, Kanboarrak garaiturik. Herria   2004-07-22

11etan pala zabalezko pilota partida. Herria   2004-01-22

Berdin Beñat Bareits,gerla ondoko hogoi bat lehen urtetan pilotari arraroa izana, pala handian eta pala-kortan bereziki. Herria   2003-04-10

Nire uste apalean, pala luzearen kirol izugarri zail eta eder honetan beti izan dira, eta gaur ere badira, pilotari onak, nor bere dohain eta hutsuneekin, baina joko ona erakusteko gai direnak. Berria - Kirola   2004-02-17

Aitor Totorikak pala profesionala kudeatzeari utziko dio ekainaren 1ean. Berria - Kirola   2006-04-06

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hogeita bi urtetan pala mundua izugarri aldatuko zen, ezta? Berria - Kirola   2006-04-05

Federazioek ez dute ezertan laguntzen, [,,,], ez dago pala eskola ofizialik... Berria - Kirola   2004-12-16

Hortzak estututa aritzen da proiektu guztietan, dela unibertsitateko doktore-tesian, dela lagunarteko pala-partiduetan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 146. orr.

Bilboko Deportivoko pala jaialdiak. Berria - Kirola   2004-09-08

Plaza laxoko pala lehiaketa Lekornen. Herria   2004-09-02

Donamartirin, pala antxa lehiaketaren hiru finalak abendoaren 20an iraganen dira Bilbo Hiria pala torneoaren lehen finalerdia. Herria   2003-12-18

Aurtengoan lehenengo eta bigarren mailako Euskal Herriko Pala Txapelketak jokatuko dira. Berria - Kirola   2004-10-01

Gaur hasiko da Euskal Herriko Banakako Pala Txapelketako sailkatze fasea. Berria - Kirola   2004-10-07

Larunbatean jokatuko da Binakako Euskadiko Pala Txapelketako finala. Berria - Kirola   2004-04-29

Bost bikotek hartuko dute parte Binakako Pala Txapelketan. Berria - Kirola   2006-02-10

Buruz buruko pala txapelketako bi partida jokatuko dira gaur arratsaldean Bilboko Deportivo frontoian. Berria - Kirola   2004-11-06

Aurtengoa izango du bigarren ekitaldia Euskadiko Zortzi t'erdiko Pala Txapelketak. Berria - Kirola   2004-06-11

Etzi hasiko dira Gabonetako Urrezko Pala eta Zesta Torneoa. Berria - Kirola   2004-12-21

9 (arraunarena)

Ez zekien pala airoski higitzen, arraunketaren balleta hausten zuen beti, beti gibeleko erramua jotzeko irian. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 216. orr.

Helizea martxan hasi zen, eta lemaren palak abaor egin zuen, maliobra dotorea egin zuen moila trasatlantikoan atrakatzeko. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 10. orr.

10 (bestelakoak)

Elurra kentzeko 62 makina, 20 traktore eta pala mekaniko. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Pala hori suhiltzaileen ibilgailu bati egokitzen zaio. Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Herriko Etxeko 60 langile prest dira hasteko fiul opil bilketa lanetan, kamioi eta trakto pala tresnekin, beti ere su hiltzaileen gidaritzapean. Herria   2003-01-21

Lau bala zulo zituen okinak: bat sorbalda inguruan, beste bat ipur-masailean, beste bat aurpegian, eta bestea pala iliakoan. Berria - Euskal Herria   2004-03-16

11 pala-korta ik palakorta.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus