Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paladin (orobat paladino g.er.) 1 iz borondatezko zalduna, gerran bere egitandiengatik nabarmentzen zena.

Paladinek, beti armatuta gazteluz, gotorlekuz eta lapurrez betetako eskualde batean, bidegabea zigortzen eta ahulak defendatzen aurkitzen zuten ohorea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 216. orr.

Halako batean, Aita Froilani aurre egin dio erregearen paladin batek, eta ezpata zorrotik ateratzeko keinua ere egin du. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 137. orr.

2 Karlomagnoren jarraileriako zalduna.

Paladinak banaka bidaltzen jai zuela ikusirik, Karlomagno binaka bidaltzen hasi zen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 126. orr.

3 (adizlagun gisa)

Karlomagnok Holger printzea aukeratu zuen paladin. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 125. orr.

4 norbaiten edo zerbaiten defendatzaile sutsua.

Menéndez Pelayo ortodoxiaren paladinoak baino ez dute gutxiago aintzesten eta begiratzen izpiritu espainol hori beren propositoetan Sanz del Río eta jarraiketari krausistek. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus