Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

palasta (orobat palast) 1 iz palastada.

Handik gutxira, perraileko uraren palasta hotsa belarriratu zitzaidan. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 22. orr.

2 irud/hed

Pentsamendu hau etorri zait, eta zetorkidan palasta berean bota dizut, irakurle horri. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 140. orr.

Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat... hondartzako olatuen erara datoz bata bestearen atzetik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 295. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume bat zubipean lotara bilduta zegoena, ur palastak eraman zuen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 233. orr.

Euri-palasta indartsuak. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 400. orr.

Beheko aire-palasta beroari, goialdetiko aire hotza ateratzen zaio bidera, nonbait, eta lainoa berriz formatzen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 171. orr.

Hor barruan energia palasta kopuru ikusgarriak dabiltza trumilka eta zurrunbiloka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 242. orr.

4 palasta egin

Bihotzak palasta egin zidan, lehen esalditik ohartu bainintzen zeinen ezagun egiten zitzaidan ahots hura. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 14. orr.

Zerbaitek palast egin zidan oroimenean, eta ziurtasun ulergaitzez ahoskatu nuen: [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 76. orr.

5 palasta eragin

Pinta bakar banakoak ziren, baina zilarbizitik hamazazpi libra luze kabitzen ziren bakoitzean; hainbesteraino, non kosta egiten zen pultsuan jasotzen, eta palast eragitean, berriz, bazirudien animalia bizi bat mugitzen zela barruan indarka. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus