Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panteista 1 izond panteismoarena, panteismoari dagokiona.

Giza izaerak berez munduarekin bat egiteko duen joera panteista. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 116. orr.

Kantika hau ez da beroaldi panteistak edo gaztaroko erromantizismoak eragina, Frantzisko fededunaren adierazpena baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 93. orr.

· 2 iz panteismoaren aldeko pertsona.

Inguruetako apaizak amorraturik zeuden: ahalegin guztiak alferrikakoak izan ziren; gizonak ez zituen olioak onartzen, panteista zen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus