Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paralelo 1 izond lerroez, planoez edo kidekoez mintzatuz, distantzia bera atxikitzen dutenak. (geometrian)

S letratik ardatzarekiko paraleloa den lerro bat egingo da zirkuluerdiaren ertzeraino, eta puntu horretan Y letra markatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Paraleloak, ekuatorearen planoarekiko paralelo diren lurraren gainazaleko zirkuluak dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Alde horretan bertan, lerro horrekin paralelo, beste lerro bat egiten da, zirkulua kanpotik ukitzen duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Era honetako perspektiba-sistemetan, hiru dimentsioko espazioetan elkarren paralelo diren zuzenak puntu bateranzko konbergentzia duten zuzen (edo kurba) bilakatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

D eta D' zuzen ebakitzaile bikotean, AA', BB', CC', lerro paralelo multzoak proportzioan dauden zuzenkiak ebakitzen ditu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

2 (bestelakoetan)

Bere hoteletik gertu zegoen, kale paralelo batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Farol-ilarak piztu ziren, Extremadurako errepidean bi marra paralelo eratuz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

Elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen haren puntaz patioko lur hilean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Gorputza, horrela, harriaren altura osoan zehar dauden bi lerro paraleloekin zedarrituta gelditzen da.  Berria - Kultura   2004-02-13

Luze gabe, bi argi luze eta paraleloren keinua begiztatu dute errepideaz bestaldeko oihan ertzean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 118. orr.

Baratze hura bi alfonbra paralelok osatzen zutela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Barra paraleloetan aritzeko ezaugarri berezirik ez, baina erraztasuna dut.  Berria - Kirola   2004-08-11

· Snowboarda, eslalom paraleloa (gizonezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-23

Snowboarda, erraldoi paraleloa (emakumezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-24

3 (adizlagun edo predikatu gisa)

Trenbidea eta errepide nagusia paralelo doaz, herria mugatuz eta bien artean bilduz batere gustu onik gabe eraikitako etxeak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Pista baten goialdean zeuden: eskiak ondo paralelo, beren buruak pikoa zirudien maldan behera botatzeko prest.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Bus-geltokiaren atzeko aldean eta trenbidearen paralelo, garai batean Austriaren bihitegi izandako eraikuntza luze erraldoiak daude, itsasoan eskuzabal sartzen den moila-adar baten gainean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Olibondoek ilara perfektuak osatzen zituzten, bidearen paralelo, eta Antonioren begiek lerroari jarraitzen zioten, zuhaitzez zuhaitz, olibaz oliba, infinituraino.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 103. orr.

4 beste gauza batekin kidetasuna duena.

Kontua duk..., ispiluez bestaldeko mundu paralelo sekretu hori hor dagoela.     «Kuskue tanden», 2004 - 53. orr.

Etorkizuneko istorio paraleloren bat bilatzen saiatu zen ispiluaren bestaldean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Pentsamendu bikoitz eta paraleloak egiten zizkizun adimenak aldi berean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Hainbat herri berez hustu ziren 50eko hamarkadan; beste batzuetan, Itoitzen, Artozkin edo Muniainen, beste fenomeno paralelo bat gertatu da: eragindako despopulazioa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 145. orr.

Gobernuak ez du onartuko bere agindupetik kanpo egon daitekeen segurtasun indar paralelorik.  Berria - Mundua   2006-04-07

Bazen, beraz, beste bigarren historia bat, ikastetxeak goitik irentsarazi zigunarekiko paraleloa?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Lydiek bizitza paralelo bat egingo balu bezala zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 193. orr.

Saia gaitezen irudikatzen gure unibertsoaren antzeko beste unibertso paralelo bat, ikusezina baina egiazkoa, Babelgo Liburutegia deituko diogu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Ondoko urratsa 2007an eginen lukete, berezko instituzio paralelo bat sortuz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Konfuziar filosofia sinikoa Ekialde Urruneko Gizartean Txinan suspertzea eta Aristotelesen filosofia helenikoa Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadean suspertzea gertaera paraleloak izan ziren hainbat aldetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 457. orr.

Bi bilakaera paralelo horiek biologikoak ziren inondik ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.

Administrazioak kontrolatu ezin duen errolda paralelo bat dago sortua Euskal Herriaren sustraietan barrena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

Beizamako hilketaren ondoreneko hilabeteetan bi gerra paralelo gertatu ziren: bata egunkarien eta bertsolarien (eta euskarazko aldizkaritxoen) artean, bakoitzak bere hizkuntza erabiliz, eta bestea erdal eta euskal gizataldeen artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 288. orr.

Modu paraleloan landu behar ditugu bi bideak. ik beherago 9.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Era paraleloan aurkeztutako istorioak kontatzen ditu, eta horien arteko harremana azaltzen doa, gutxika-gutxika.  Berria - Kultura   2006-01-25

• 5 iz beste batekiko paraleloa den lerroa.

Zuzen batetik kanpo dagoen puntu batetik zuzen horren paralelo bat pasatzen da, eta bat bakarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Paraleloei buruzko 5. postulatuaz da idazlana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Hori ikusita, paraleloen beste interpretazio bat egin zuen al Khaiamek: bi zuzen paraleloak dira, baldin eta hirugarren zuzen batekiko zutak badira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

-Paralelo bat bestea baino luzeagoa zeukan!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 298. orr.

6 Lurreko edo zeruko esferan, ekuatorearekiko paraleloa den zirkulua.

Geografoek asmaturiko meridianoek eta paraleloek sare bat zabaltzen dute lurraren inguruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Paralelo eta meridianoen arteko sareetan harrapatuta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 77. orr.

Musika ere jartzen zuten iragan ekainera arte 38. paraleloan: gerra ereserkiak iparraldean, eta demokrazia eta askatasunaren aldeko himnoak hegoaldean.  Berria - Mundua   2004-07-09

Bukharako khanerria hogeita hamazazpigarren eta berrogeita batgarren paraleloen artean hedatzen da iparretik hegora, eta hirurogeita batgarren eta hirurogeita seigarren meridianoen artean ekialdetik mendebaldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Udazkena laburra da alderdi haietan, nahiz Siberiako eskualde hori ez egon berrogeita hamabosgarren paralelotik gora, hau da, ez Edinburgo eta Kopenhage baino garaiago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Hegan egitea mendeetan, meridianoetan eta paraleloetan zehar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

7 berdintasun edo kidetasun erlazioa.

Ezar liteke nolabaiteko paraleloa, ez erabat kapritxosoa, trebatze moral eta intelektual horren eta konfuziar klasiko sinikoei buruzko heziketaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Bi garaien arteko paraleloa urrutirago ere eraman daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 231. orr.

Paralelo historiko honek erakusten du 1952an zenbateraino egon zitekeen etorkizuna ezkutuan Mendebaldeak munduaren gainerakoan izandako eragina aztertzen zuen Mendebaldeko baten buru-ikusmenarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.

Lege-uniformetasun ekumenikoa ezarri zuen kolpe batean, bere Tsin-go erresuma zaharrean indarrean zegoen legeria berak konkistatu eta bereturiko sei estatu etsaien lurraldeetan ezartzea agindu zuenean, eta haren egitateak gutxienez bi paralelo moderno izan zituen Mendebaldean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

8 paraleloan1 adlag denbora berean eta modu berean.

Rio de Janeiroko goi bilerarekin batera izan zen Foro alternatiboan ofizialaren paraleloan egindako goi bilera izan zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.

Paraleloan luzatzen den Kordelieren karrikak lau elkarte bilgune bederen eskaintzen ditu.  Herria   2002-07-25

Logikoena zen paraleloan industria plana negoziatzea eta bestetik plan soziolaborala.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketak «paraleloan» joan behar du.  Berria - Harian   2006-03-23

9 (-ekin edo -en atzizkien eskuinean)

Astudillo Villamedianarekin eta Torquemadarekin lotzen zuen errepidearekin paraleloan joanak ginen ordura arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Euskal Herriko borroka armatua Irlandakoarekin paraleloan joan da beti.  Berria - Harian   2006-03-24

Galeria horretarik -errepidearen paraleloan luzatzen zen-, lau eskailera-mailetan baratzera jaisten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Han itsasoaren paraleloan zeuden kaleek zenbakiak zituzten, eta itsasoari elkarzut zeudenek, berriz, letrak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

10 paraleloan2 adlag buru positiboak edo kidekoak alde batetik eta negatiboak edo kidekoak bestetik elkarrekin lotuz. ik serie 7.

Eremu horietariko bakoitza, segmentu bakoitza, zelula beretan paraleloan diharduten hainbat homeogeneren konbinazioak definitzen du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egitura paralelo (3); instituzio paralelo (3); lerro paralelo (4); marra paralelo (3); mundu paralelo (3); paralelo gisa (3)

bilakaera paraleloa (3)

bide paraleloak (3); erakusketa paraleloak (3)

paraleloan joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus