Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parke 1 iz barruti itxia, zuhaitzez eta landareez hornitua, jauregi bati atxikia edo hiri baten inguruan dagoena.

Ondoko parke baterantz jo nuen: han, banku batean eserita, hobeto pentsatzeko denbora izango nuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 134. orr.

Parkean umeak ibiltzen direnez, amak egoten dira parkean. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 69. orr.

Hofrat Klementi goizeroko paseoa ematen zebilen Liechtenstein parkean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 19. orr.

Norabide konkreturik gabe abiatzen da, baina beti Sancho el Sabion gora, Amarako parkea zeharkatzeko. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 171. orr.

Artean haurra nintzela, amarekin parkean jostatzen edo paseoan ibiltzen nintzenean. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 58. orr.

Bertan parke bat egin zuten, eta han baziren lore-sailak eta arbolatxoak, jendeak atseden hartzeko bankuak, eta haurrentzako gune berezi bat. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 49. orr.

Tenperatura egokia, hain zuzen, eta parketik perfumeak nahasian igotzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 491. orr.

Bereziki hango parkeko urjauziak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 155. orr.

Negua dator, nabarmena da, parkeko arbola guztiak biluzik baitira. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 48. orr.

Parke bat diseinatzen ari zela arkitekto batekin elkarlanean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 19. orr.

Bost zentaboko txanpona eman zion gidariari, hiri bati parke bat eskainiko liokeen norbaiten tankeratsu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 229. orr.

Adin horretan Cape Town hiriko Parke eta Jardinetako udal enpresan lanean hasi zen. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 176. orr.

Bankuak eta belarra zapaltzea debekatzen zuten kartelak ikusi nituenean, parke bat zela ulertu nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 220. orr.

Tximinia luzea parke erdian, Etxebarriako antigoaleko fabrikaren ikur bakar. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 37. orr.

Puta xelebre bat parke batean, horixe ikusi duk, erantzun zion islak, bizitzaren alaba zuan, ai ai ai! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 208. orr.

Parke batean deserriratutako bi printze dira... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 236. orr.

Rigan bertan azaldu ziguten badela inguru haietan parke moduko bat, non estatuak pilatu baitituzte. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 210. orr.

Hogeitamar gela eta lau bat hektarea parke. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 11. orr.

Gauez parke batean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 131. orr.

2 (izenondoekin)

Bigarren solairuko leihoetatik hiriko alde zaharra ikusten zen, hango kale zuzen eta txukunak, eta, haiez gain, Enperadorearen udako jauregia, Schönbrunneko teilatuak eta zuhaitzez betetako parke handian egindako pasealekuak. Gaizki zaindutako parke txiki batean, egoiliarrak zebiltzan, batzuk taldean eta gehienak bakarka, atzera-aurrera presarik gabean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 38. orr.

Logelako leihoaz bestaldera parke ederra dago, erdian urmaela eta honen inguruan pergolak eta zurezko bankuak direlarik. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 169. orr.

Batean Valdesalce agertzen zen, parke ingeles bat gogorarazten zuen ibarra. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 143. orr.

Bazirenean parke itxietan musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 116. orr.

Nire lekua ez zegoen hirietako parke abandonatuetan, ez herri txiki bateko lasaitasunean ez eta lanordu errepikakorren segurtasunean ere. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 95. orr.

Zuk nahiago izan zenuen noraezean pasieran ibili, hiriak dituen zoko-mokoak ezagutu eta parke bakarti batean gure grinak lardaskatu, gaztetako ohiturak berrituz-edo. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 26. orr.

Hasieran etxe bateko patioa izanen zela pentsatu nuen, batek ez duelako espero parke publiko bat hori bezain txikia izatea: etxe-sail erdia ere ez zuen hartzen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 220. orr.

Chang Ngan-eko parke inperialean orein zuri bat zeukan enperadoreak, oso animalia bakana, inperioan parekorik gabea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 77. orr.

3 erabilera edo zerbitzu jakin baterako antolakuntza duen lekua.

Irurtzun eta Andoain arteko autobidearen puska bat eta Leitzako parke eolikoa ere oso ondo ikusten ziren. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 88. orr.

Orduan ohartuko da Lujanbio, beste mendizalea, Peñagarikano, parke eolikoa eraikitzen ari den ingeniaria dela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 123. orr.

Itzuli bat egin behar dugu Silicon Valley inguruan, tamaina handiko enpresak eta parke teknologikoak begiratuz. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 232. orr.

Garbi daukat Leioako campusa Parke Teknologikoa balitz, metroa bertaraino iritsiko litzatekeela. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 121. orr.

Hiribarnea zeharkatu ondoren, Neapolisko parke arkeologikorantz zihoala. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 443. orr.

Munduan ere Argia eta Ilunbeak nahasi egiten direlako ideia hori, guk inon baino argiago ikusi genuen EEBetako Bryce Canyon parke nazionalean. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 80. orr.

Betidanik ezagutu nahi izan duela Mendebaldea, bai parke nazionalak bai hiriak. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 77. orr.

Bièvres herriko parke natural eder baten erdian zegoen Seminario Handian iraganak nituen ja bi urte. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 54. orr.

Pagoetako parke naturaleko Lorategi Botanikoan. Herria   2004-03-25

Sandiak, berriz, nahiago luke parke zoologikoko zaindaria balitz... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 295. orr.

Parke zoologikoak berak iragan denboretako animalia espezie desagertu bateko alea dirudi. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 18. orr.

Kaiolan sartu eta kalerik kale daramatzate Baixa, Palhava eta Benfican barrena, azkenik Belemgo Parke Botanikoan uzteko. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 153. orr.

Loti Ederrarena ikuskizun turistiko erakargarria izan zitekeela otu zitzaien, eta, hilabete gutxiren buruan, amaituta zegoen parke tematiko erraldoi bat, kristalezko estalki batek babestutako printzesaren inguruan eraikia. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 21. orr.

Josu Erkiaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Biodibertsitateko zuzendariak, atzo, Irunen (Gipuzkoa), Plaiaundi Parke Ekologikoaren Ekoetxean emandako azalpenak dira. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Ikuskatze teknikoak larunbatean egingo dira, Txingudi parke komertzialean, 15:30etik 19:30era. Berria - Kirola   2004-11-24

Militarrek eta Poliziak erabilitako eraikina Bakearen Parke bihurtu zuen Gobernuak 1997an. Berria - Mundua   2004-12-14

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artean kaleko artistak ikusteko eta parke bazterretan musukatzeko denbora zen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 160. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Joan den uztailean 20 MWko potentziako beste aerogeneradore parke bat saldu zion Gamesak Endesari, Sardinian. Berria - Ekonomia   2004-11-04

Gaur egun 79 haize errota parke ditu EHNk munduan zehar barreiaturik, eta beste sei eraikitzen ari da. Berria - Ekonomia   2004-11-03

Seguru nagoelako haiek ez direla Menorcan egon eta ur parkean ere ez direla egon. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 90. orr.

Gizon bat haur parke batean bakarrik ikusteak aztoratu egin omen ditu; pedofilotzat hartuko naute akaso. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 80. orr.

Frontoia, eskubaloi gunea, haur parkea: den-dena hutsik ikusten zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 373. orr.

Urtero, Dudleyren urtebetetzekoan, gurasoek Dudley eta lagun bat egun-pasa eramaten zituzten, abentura-parke, hanburgesategi edo zinemara. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 25. orr.

6 jolas parke ik jolas 10.
7 kultura parke ik kultura 15.
8 natur parke ik natur 6.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aralarko parke naturaleko (3); aratz natur parke (3); badaiako parke eolikoaren (4); bat parke (3); donostiako parke (4); etxebizitzen parke (3); haize errota parke (5); hiriko parke (4); itsasoko parke (6); itsasoko parke eolikoak (4); jolas parke (14); kultur parke (3); lehen parke eolikoa (3); miramongo parke teknologikoan (5); natur parke (16); natur parke izendatu (5); natur parke izendatzeko (3); ordunteko parke eolikoa (3); ordunteko parke eolikoaren (7)

parke bat egin (3); parke berriak (3); parke eoliko (15); parke eoliko bat (5); parke eolikoa (21); parke eolikoak (14); parke eolikoaren (15); parke eolikoaren obrak (3); parke eolikoen (8); parke eolikoko (6); parke eolikorik (5); parke handian (3); parke izendatu (5); parke izendatzeko (4); parke natural (13); parke naturala (5); parke naturalean (8); parke naturaleko (9); parke nazionalean (3); parke nazionaleko (3); parke osoa (3); parke publiko (5); parke publikoa (3); parke publikoaren (4); parke teknologiko (3); parke teknologikoak (5); parke teknologikoan (11); parke teknologikoen (6); parke tematiko (3)

parke txiki (3)

jolas parkea (8); kultur parkea (9); natur parkea (6); parkea atontzen (4); parkea bisitatu (3); parkea egiteko (4); salvador parkea (3); ur parkea (3)

jolas parkeak (4); natur parkeak (5); parkeak egiteko (3)

ametzola parkean (3); aralarko parkean (3); bergarako usondo parkean (3); casilda iturrizar parkean (5); casilda parkean (3); dukonteneko parkean (3)

etxebarria parkean (4); florida parkean (4); gorbeiako natur parkean (4); hiriko parkean (3)

eko takonera parkean (4); iruñ jolas parkean (5); kultur parkean (46); kultur parkean eginiko (3); kultur parkean izango (3); martin ugalde parkean (7); motxuelo parkean (3); natur parkean (9)

parkean barrena (4); parkean egin (4); parkean egin zuten (3); parkean eginiko agerraldian (3); parkean egiten (4); parkean ibili (3); parkean ikusi (3); parkean izan (7); parkean izango da (4); parkean sartu (6); parkean zehar (6); salvador parkean (3); san josep parkean (8); santurtziko parkean (4); takonera parkean (7)

kultur parkearen aurkako (5); kultur parkearen kontrako (4); natur parkearen (5); parkearen antolamendu (3); parkearen barruan (3); parkearen erdian (3); parkearen kontrako (4); parkearen ondoan (3)

jolas parkeetan (4); natur parkeetan (3)

aralar parkeko (3); central parkeko (9); kultur parkeko (4); natur parkeko (4); parkeko ateak (9); parkeko ateak itxi (4); parkeko aulki (3); parkeko eserleku (3); ur parkeko (4)

kultur parkera (5); parkera irten (4); parkera joan (6); parkera joango (3); parkera joaten (6); parkera joaten zen (3)

giza parkerako arauak (4); sartagudako memoriaren parkerako (4)

parketik atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus