Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parking (orobat parkin; Hiztegi Batuan parking agertzen da, baina aparkalekua hobesten da) 1 iz aparkalekua.

Autoa parkingean utzi eta gero atera ziren. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 105. orr.

Autoa hoteleko parkinean daukat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 44. orr.

Dantzatoki bateko parkinean dago eta argazkian agertzen ez den norbaitekin ari da hizketan, boxeolari baten afixen ondoan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 189. orr.

Hor egin ditu eraikinera sartzeko parkinerako sarrerak. Berria - Harian   2005-10-26

Orubea behin-behineko parking gisa erabili ahal izango dute alde zaharreko auzotarrek. Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Gutxienez 10 dolar ordaintzen dituzte horiek denek, baina gehienek hori baino askoz gehiago: parkina dela, edariak eta janaria direla. Berria - Kirola   2004-12-15

9. abenidan, parking itsusi baten ondoan soto bat ikusten egon gara. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 23. orr.

Ez zuen prostibulu inguruetan sortu ohi diren ostatu hits eta leiho gabekorik, ez lurpeko parking erraldoirik, ez izen txarreko auzorik ere. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus