Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partekatu (647 agerraldi, 82 liburu eta 312 artikulutan; orobat partikatu 79 agerraldi, 6 liburu eta 62 artikulutan; Hiztegi Batuan partekatu agertzen da), parteka, partekatzen 1 du ad elkarren artean eduki edo erabili. ik erdibanatu.

Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 62. orr.

Zenbait egunez, Madeleinek Mariren gela partikatu zuen, baina argi azaldu zuen ez zuela han deus egin gabe egoteko xederik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 251. orr.

Senar-emazteek elkarrekin edaten zutenean, bozkariozko une labur bat partekatzen zuten, eta gero, inolako arrazoibide agerikorik gabe, kalapita basatian liskartzen ziren. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 155. orr.

Inguru-testua, berriz, bertsolariak eta entzuleek partekatzen dituzten balio eta erreferentzien multzo hori, aldakorra da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 145. orr.

Jende zibilizatuak garenez, paper beharrik ez haurraren ardura partekatzeko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 59. orr.

Lagun guztiek haien samina partekatzen zuten, bat-bateko heriotzak mutil osasuntsua nola eraman zuen ikusiz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 438. orr.

Elkar maite duten anaiek dena partekatzen dute. bagenituen gauza batzuk partekatzen genituenak, Rossek eta biok, emakume bera izateaz gainera. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 34. orr.

Ene bizitza partekatuko duen pertsona baten beharrean nago. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 251. orr.

Zelula komunista batean, denak mutilak dira, neska bat salbu; denak etzaten dira harekin, partekatuz, hots, txandaka larrua joz, eta dena primeran doa, harik eta pozoi burgesa agertzen den arte: mutiletako bat zoroki maitemintzen da neskaz, eta beretzat nahi du osorik, jabetza pribatu gisa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 111. orr.

Dolua ez da partekatzen. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 16. orr.

2 (norbaitekin)

Neskak pisu bat partekatzen zuen Ruby izeneko ezagun batekin, kautxu-lantegiko enplegatua berau ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 43. orr.

Ohea harekin partikatzea onartuko zuen, zor baitzion, etxe bat, deitura bat, eta semearentzat eta bientzat segurtasuna ekartzen zizkion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 252. orr.

Hanneli, Hanneli, ai zauden lekutik atera eta nik ditudan gauza guztiak zurekin partekatu ahal banitu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 161. orr.

Neke zitzaidan nire orduak partekatzea [...] egunaren bueltan egiten diren ehundaka egitateen esangura sakona -iraultzailea? kontrairaultzailea?- bilatzen zuen norbaitekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 189. orr.

Sexua bizi poza beste norbaitekin partekatzea da; jolasa, festa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 16. orr.

Bi hilabete geroago, titi-pare galant horrekin partekatzen ari zen ohea, komuneko papera eta Cola-cao potea. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 78. orr.

Harekin partekatzen nuen ukaiten nuena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 116. orr.

Ikusteko ea berari ere gustatzen zitzaizkion aldizkari eta film pornografikoak andere xaharrak maite zituen: hala bailitzan, zerbait bazuketen elkarrekin partekatzeko, tea eta whiski ttilikaz aparte. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 229. orr.

Bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 68. orr.

Hogeita bost urte nituen hiriaren erdian alokatu nuenean etxea, Daniela eta honen amona Teresarekin partekatua. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 81. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bizipen partekatu hori izan ohi dute horrelako bertsoek bere emoziobide nagusi. Begiradak, musuak, laztanak, desioa, jolasak, izerditzeak, beroaldiak... plazer partekatua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 154. orr.

Kontzeptuak intersubjektiboak dira, hau da, ez dira izaki pribatuak, izaki partekatuak baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 176. orr.

4 ipar zatikatu, banatu.

Iduri du zerbait zailtasun badutela Alemanek gure lerrokadaren partikatzeko. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 128. orr.

Zuten poxia lagunen artean partikatzen zuten, zaindariek ikusi gabe. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 136. orr.

Kaputxin ohiak ogi borobil alimalea ororen artean partikatu du, kanibetaz kurutze seinalea egin ondoan. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 192. orr.

Lehen harridura pasatu-eta apailatu behar genuen, bagoia zati berdinetan partekatu, buruzagi bat izendatu. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 37. orr.

25 juje/enplegatzaileak honela partekatuak dira: UEk 14, CGPMEk 9, CFPI eta EESek bedera. Herria   2002-12-19

Apirilaren 8an, 1945koan, salda partekatzen daukute eta 100 grama ogi. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus