Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partzialtasun 1 iz partziala denaren nolakotasuna.

"Beste" nagusiaren ordena transzendenterik ez dagoelako, bere kontingentzia eta partzialtasunean beharrezkoak ditugu hegemoniaren harremanak. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 96. orr.

2 alderdikoitasuna. ik partzialitate.

Partzialtasunez jokatu izana leporatu zion Errusiak ESKEri. Berria - Mundua   2004-11-26

Goirizelaiak, Batasunaren izenean, Grande-Marlaska errefusatu egin zuen auzi saioaren aurretik, «partzialtasun nabarmenagatik», eta kereila aurkeztu zion Auzitegi Gorenean, prebarikazioagatik. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Drogen inguruan informazio handia darabilgun arren, informazio askoren partzialtasunak kalte handia egiten digu. Berria - Harian   2005-09-29

Baina judu israeldarren Israel Project taldeari ez zaio aski iruditu zuzendariaren partzialtasuna, eta Los Angelesko prentsaren arabera, AEBetako gizarteko judu boteretsuen laguntza lortu du taldeak akademiakoei presio egiteko Berria - Kultura   2006-03-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus