Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasagune 1 iz pasatzeko gunea. ik igarogune; pasabide; pasaleku.

-Hemendik goiti, gizonak aldizkatuko dira mendietako pasaguneen kontrolatzeko eta kantonamendu guzietan zainketa talde bat osatua izanen da. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 63. orr.

Gaza iparraldea, horrenbestez, erabat hartuta dago, eta Eretzeko pasagunea moztuta. Berria - Mundua   2004-09-10

Lamothe plaza ez dela pasagune bat, baizik eta ondoko Kintau plazarekin Angelu mineko bizigune bat. Herria   2005-07-14

Hiriko alde zaharrak dituen pasagune estuetan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 78. orr.

Gora eta gora, kizkurra eta bihurria sugegorrien antzera, harkaitz bertikalean zehar pasagunea urratuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 75. orr.

Gainsolairu batera goiti egiten zuten eskailera metalezko batzuk ezker aldean eta ate handia aitzinean, gai berekoa, bertze norabaiteko pasagune. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 350. orr.

Haientzako propio egindako pasagunetik igaro ziren guztiak, oinez, Hollywoodeko izarren moduan. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Bi gazte horiek dira ostiralean Salamancako trenbideko pasagune batean gertatu zen istripuan bizirik atera ziren bakarrak. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bihurguneetan edo pasaguneetara hurbiltzean, makinistak motel eta arduratsu jotzen zuen turuta, norbait harrapatzeko beldurrez. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 101. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lau auto-ilara trenbide-pasagunean zain. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 301. orr.

Praderako trenbide pasagune automatizatuan gertatu zen istripua. Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Kolorezko erreprodukzio bat zen, trenbide-pasagune bat ageri zuena. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trenbide pasagune (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus