Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pasaia (orobat pasai g.er. eta pasagia g.er.) 1 iz ipar pasabidea, pasagunea.

Pasaia idekitzen didate, zaintzaleak bi lerrotan emanez, hitzik erran gabe, baina ulertzen dut hori dela ene zelda. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 27. orr.

Horrela, bazter haietatik iragaiten ziren alemanak ez ziren ohartzen ote eremu handien erdian segeretuzko pasaia bat bazela. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 21. orr.

Promenade erraiten dit, xutitu eta ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 38. orr.

Sophie, gisa guziz, ez da ohartu pasaia horrek Txominen baitan sortu duen emozioaz eta herio zelaiko azken hilabeteei buruz galderen pausatzen segitzen du. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 198. orr.

Lertxun pasai handi bat izan omen da ere. Herria   2003-10-23

Aitzina noa, pasaia den tokitik, eta hesia hesten da ene gibeletik. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 39. orr.

Hortako badituzte murru hortan pasaia batzu utzi beharrak, 41 pasaia orotara. Herria   2003-08-07

Eretz eta Cisjordanian Gazako pasaia hartan eta Cisjordaniako lur haietan lanak dituzte denek ere. Herria   2003-06-12

Horko olatu nasaiak, itsasotik zenbeit kilometretan dire eta pasaia libro utzi behar zen untzi kozkorrak olateietaraino heltzeko... Herria   2005-02-24

2 (hitz elkartuetan)

Familia batek galde egin daut jakin araztea, nola laborantzako bide pasaia bat hetsia izan den eta jende hauk ez dutela pasaiarik beren pentzerat joaiteko. Herria   2003-03-06

Ur pasaiak ezarriak izan dira bide azpian eta arroilak garbituak. Herria   2004-07-01

3 hegaztien mintzatuz, pasea.

Tiroak entzuten dira, nola urtso sasoinean pasaia haundiak badirelarik. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 203. orr.

Orreagako lepoa betidanik ezagutua zen, uso pasaia famatu bezala, oraiko gisa. Herria   2004-02-05

Urtxo pasaiak aldiz askoz apaldu dira: 840.000 urtxo aurten (jaz, 1.140.000). Herria   2003-12-04

4 pasatzea, iragaitza. ik pasaldi.

Ardiak bidean lerroan zebiltzan gero, autoen pasaiak trabatuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 21. orr.

A-63an autoen pasaia ere gelditu zuten, gidariak Donibane Lohizuneko iparraldean ateraraziz. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Senperera heltzean, bidaiarien pasaiak kontrolatzen eta haien orgak bai puskak miatzen zituzten Guardia Nazionaleko soldadu saldoa topatu zuten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 69. orr.

Orok nahi dugula bakean iragan, lur huntako pasaia. Herria   2002-10-31

Inguruko herrietako gisa gripak pasaia on bat egin du hemen ere, anhitz jende hunkiturik izan da. Herria   2005-02-10

Kontseiluak ez du onartu Joseph Aguerre-ren galdea: Herriko lur batzuen alokatzea Bizkarluze mendian, Itsasuko kabalen alha leku eta pasaian direlakotz. Herria   2001-07-12

Hala da udan, pasaiako jende harek etzuela beti [pilota] jokoa ezagutzen. Herria   2005-10-20

Medium bat bezala ikusten dut ene burua, pasaiako txori bat banintz bezala, migratzailea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 151. orr.

Pasaiako xoriek eta ainitz mamutxek beren usaiak aldatzen hasiak dituzte, zenbait badira berantegi heltzen direnak bere sasoinean kafiren egiteko. Herria   2004-01-15

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta pagatoki bat ezarriko omen da, kamiun pasaia mugatzeko gisan. Herria   2005-02-24

Egunoroz 10.500 auto edo kamiun pasaiaren menturarekin. Herria   2005-02-24

Beherapenean gaude, aroa ezti, ona orokorki, euri pasaia batzuekin. Herria   2005-10-20

Goizean ohi bezala: karrika pasaia, bertsulariekin, Mixel Xalbador, Jean Louis Laka eta Fermin Mihura, Arrola, Space Banako, Ziganteak eta Larrain dantza Herria   2003-04-17

6 bidai txartela.

Hala da ze, esana zidaten beste dena, zera, pasaia merkeagoarena, behin ontzian klasez aldatzearena, tratu bereziena, e.a., e.a., den-dena... Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 261. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus