Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paseo [482 agerraldi, 123 liburu eta 49 artikulutan] 1 iz paseatzea, ibilaldia. ik pasiera; promenada.

Paseo bat zen harentzat bidaia hura, txango atsegin bat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 356. orr.

Igandeetan, bainua, meza, domino-partida edo autoan paseoa arratsaldean. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 53. orr.

Arratsaldero bezala paseo bat ematea proposatu nion Lizi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 23. orr.

Museoko saletatik emandako bigarren paseo hartan pentsatu nuen gauza bakarra zera izan zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 171. orr.

-Ez al dugu hobe paseo bat ematea? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 198. orr.

Nahiago dinat paseo bat ematea, axola ez bazain. Iban Zaldua   «Itzalak» - 12. orr.

Hofrat Klementi goizeroko paseoa ematen zebilen Liechtenstein parkean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 19. orr.

Gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 187. orr.

Zuzen-zuzenean joan zitekeen kalera bere aulki gurpildunean eguneroko paseoa egitera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 16. orr.

Ohartu zen gaizki sentitzen nintzela, eta paseo bat egin nahi ote nuen galdetu zidan. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 73. orr.

Gauez gau, gero eta paseo luzeagoa egiten hasi zen, harik eta, egun batez, Downtowneko moilaraino iritsi zen arte. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 81. orr.

Ez Hellok ez nik, aulkietan eserita, egonean egoteko gogorik ez genuenez, paseo bat egitera irten ginen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 27. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 15. orr.

Paseo bat gutxi zela: asteburu bat eskatu nion. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 43. orr.

Handik bi ordura, Nataliaren etxeraino luzatu zuten paseoa. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 69. orr.

Ibilian-ibilian eta kontuok buruan, paseoak hiriguneraino eraman nau. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 29. orr.

Bere paseo hartan, joan-etorri batzuen ondoren, mandioaren paretetako batera iritsi, hari bizkar eman, eta kontra-kontra eseri zen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 82. orr.

Paseoaren abiapuntua izandako terrazan ziren handik minutu gutxitara. Josu Landa   «Odolbildua» - 118. orr.

2 (izenondoekin)

Ordurako paseo labur batzuk egiteko gauza nintzen, logelan eta etxeko bigarren solairuan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 182. orr.

Paseo luze bat Lorategietatik. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 225. orr.

Prentsaren irakurketa urduri hartan ordu batzuk eman ondoren, paseo txiki bat egin zuen Gernikako kaleetan zehar. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 19. orr.

-Paseo ederrak egingo genituen Aita Santuak eta biok -azaldu zuen Lucasek-: estazio inguruan; astiro, hori bai. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 70. orr.

Neskak agur esan zuen, gero arte, izan dezazula paseo ona. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 100. orr.

Oso paseo atsegina izan zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 120. orr.

Patioan ibili gara paseo urdurian eta laster gara leihatilan gure esne kutunaren galdez. Jokin Urain   «Errotarria» - 120. orr.

Lucero, ezkongaietako paseo erromantikoen oroitzapen bat gehiago bihurtu zen burduntzian. Jon Maia   «Riomundo» - 88. orr.

Zehatz-mehatz oroitzen zuen Sarak paseo gorabeheratsu hura. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 215. orr.

Gosalondoan eman genuen paseo ez oso luzean, Margaritak 18 hotel, 10 pizzeria eta berrogeiren bat klub zenbatu zituen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 148. orr.

Hau ez dela paseo militar bat izango. Berria - Mundua   2006-04-01

3 (hitz elkartuetan)

Mallonak alaba biak hantxe ikusten zitian, kartzelako patioan, paseo orduetan. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 219. orr.

Areatza inguruan paseo alditxoa egin ostean terrazan jesarri nintzen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 116. orr.

4 pasealekua.

Paseo Berrirantz abiatu ziren Sara eta Karmele, Kursaaleko zubian barrena. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 214. orr.

2004ko abuztuaren 28an, A Coruña (Galizia) Paseo Maritimoan lehergailuz egindako ekintza. Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Zeramikazko plater handi bat zen, buztinzale bizardun bati Santa Clarako paseoan erosi ziotena. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 121. orr.

Alex? -deitu zion Julenek, paseo aldera begiratuz hura ere, lagunak zer ikusi ote zuen jakiteko. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 186. orr.

Buelta emanez beste aldetik joateko, paseoan zehar, Bankes jauna zenbait gauzetaz ohartu zen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 27. orr.

· Kantxako paseoa: 50 euro. Berria - Kirola   2004-03-10

5 paseoan adlag paseatzen.

Gu biok hondartzan paseoan, eta gu biok larrugorritan jartzeko ideia etorri zitzaion Giselari, aberaskumeari. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 87. orr.

Jauregiaren kanpoaldean umeak eta maitemindu bikoteak ikusten ziren, paseoan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 225. orr.

Kalean barrena paseoan eta zigarroak erretzen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 81. orr.

Lasai zetorren, paseoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 289. orr.

Hiribidean barrena joaten ziren paseoan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 114. orr.

Astiro-astiro paseoan gindoazela tokitxo polit bat aurkitu genuen, eta atseden hartzera eseri ginen han. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 91. orr.

Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 454. orr.

Osaba Juan azaldu zen eguerdian Faraonekin paseoan ibili ondoren, eta arropaz aldatzera sartu zen etxean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 202. orr.

Ezin gara kotxean paseoan ibili eta mintzatu? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 82. orr.

Bazoaz afalondoan hondartzara paseoan ibiltzera, eta horrek Sodoma eta Gomorra ematen du. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 216. orr.

Noir bulebarrak ez du paseoan dabiltzanei lausenguka ibiltzen zaizkien kale burgesen piura lotsagabea. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 61. orr.

Emakume adinekoek errieta ematen diete ama gazteei seme-alabak behar bezain arropa beroekin ez janzteagatik; espaloitik doan jendeak txakurrak paseoan ateratzen dituztenei agiraka, hedeari estuegi eusteagatik. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 11. orr.

Gazte biak paseoan hasi dira patioaren alderik alde, agurearen kromoa zeharrez barrandatzeko. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 31. orr.

Paseoan jarraitu zuten, beti ere txaluparia bistan zutela, hura ere kaialderantz. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 167. orr.

6 paseoko izlag

Paseoko zaldi talde handi bat edukitzea. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 28. orr.

Paseoko mutilen txilio gordin txorrotxen ostean. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 98. orr.

Paseoko abiadura mantsoan zihoazen eta harpa jo zion albotik Mentxuk Rafari. Josu Landa   «Odolbildua» - 138. orr.

Paseoko une batean. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 62. orr.

Lubisek osaba Juanentzat lan egiten zuenez, noiznahi ibiltzen zirenez Pantxo eta Ubanbe Iruaingo zaldien inguruan -paseokoak zirelako, Obaban sekula izandako zaldirik politenak- "patroiaren ilobari egindako deferentzia" izan zitekeen beren jarrera lagunkoia. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 68. orr.

4 paseoa eman 1936ko gerran, norbait indarrez hartu eta epaiketarik gabe hil.

Gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera... Jokin Urain   «Errotarria» - 192. orr.

-Nork bermatzen dit ez didatela paseoa emanen? Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus