Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

patriarkatu (orobat patriarkado g.er.) iz aitaren edo gizonaren nagusitasuna familia edo gizarte talde batean.

Patriarkatuan, familiaren erdian aita dago, lurren eta abereen jabea aita da eta herentzia aitarengandik semeengana pasatzen da, eta emakumea beheragoko maila batean geratzen da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 102. orr.

Horrela sortu zen patriarkatua, non familia guztia aitaren inguruan osatzen den. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 275. orr.

Aginteak erabiltzen duen ikonografiaz baliatzen dira bestelako mezua zabaltzeko, arrazakeria, sexismoa, patriarkatua eta nazionalismoa kritikatzeko, alegia. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 62. orr.

Semenak biziaren transmisioan parterik bazuela jakitea traumatikoa gertatu zen gizartearentzat, patriarkatua ezartzen lagundu baitzuen. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 102. orr.

Globalizazio neoliberala eta patriarkatua txanpon beraren bi aldeak dira. Berria - Harian   2005-11-19

Nekazaritzako patriarkatuak iraun duen tartearen ostean, jatorrizko ereduetara bueltatzen ari garela, bikote sailen eredura. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 285. orr.

Emakume lesbianek zalantzan jartzen dute patriarkatua, bai gizonen eta emakumeen arteko harremanetan, bai eskema soziokulturalean eta baita sistema ekonomikoan ere; izan ere, sistema ekonomikoa da patriarkatuaren euskarri nagusia. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 60. orr.

«Patriarkatuak ezarritako rolak eta arauak barneratuta dituen gizonak emakumea kontrolatzea bilatzen du haren kontrako indarkeriarekin; emakumea kontrolatzeko gai ez denean, suntsitu egiten du. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus