Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pattar (orobat patar g. er.) 1 iz ardoa edo beste gai batzuk destilatuz ateratzen den edari bizia.

Sendagilearen aholkuz, edariak uztera behartu zuten agurea, ardo nahiz pattar.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

Nevadan, aldiz, ez omen zieten oztoporik jartzen pattar eta uxuala saltzen zuten tabernei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.

Diseinuzko altzariak, pattarrak eta likore exotikoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,1

Aurrena zerbeza, ondoren ardoa eta bukatzeko patarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Edariak onetsi zituenean, gerezi beltzez egindako likoretik edo ohiko patarretik edan nahi zuten galdezka hasi zen mirabea gizonezkoei. gaupasa eginak kafea berotu eta, katilukada bat erdia baino gehiago pattarra zuela zurrutatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Behin batean, beste herri batetik etorritako harri-jasotzaile batek bere lagunekin afaldu zuen tabernan, eta gero patarra hartzera zutitu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Atera bi belarrimotz hauei pattar pixka bat, luzerako daukate eta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 188. orr.

Beti bezala, kafearen azukre koskorretako bat pattarretan busti, ahoan sartu eta eskuak igurtzi zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.

2 (neurri gisakoekin)

Karmenek eta nik, ardoa; Ibarbiak, kopa bete pattar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Begiak itxi eta lau edalontzi pattar edan nituen, bata bestearen ondoren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Ondoko mahai txiki batean baso bat eta botila bat pattar dauzka.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 213. orr.

Ea, hoa Yaughan-enera eta ekardak txarro bat pattar.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 194. orr.

Oraindik pitxar handia bete patar geneukan aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 16. orr.

Kafea hartu genuen gero; eta ttotta bat pattar; edo bi, edo lau.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.

3 (izenondoekin)

Gizona ez da edatuna, baina maite du noizean behin pattar on bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Gizon orok zuen boto-eskubidea, eta jaki fresko eta pattar sendoetarako aukera berdina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Beste urte batean absenta izan zen nobedadea, 60 gradutik gorako pattar azkar bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Pattar bortzitzak, zera, tentazio-ezten halakoak dira, eta gure haragi ahulak ezin jasan litzake inolaz ere.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Herrialde profano haietan beren pattar tentagarriak sar zitzaten eragoztearren baino ez zuela jokatu horrela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.

Iparralde hotzeko olerkariak irakurraldia prestatzen zuten, tarteka pattar zuritik edanez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

Pattar gorriz beteriko kopa baten aitzinean zegoen mahaira jarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 296. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pattar mota asko atera zuen, eta edontziak. Kafeari pattar tanta bi botatzeko eskatu nuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 62. orr.

Pattar tindi batekin.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

Denbora gutxiren buruan, hautsontzi guztiak zigarrokinez beteta ageri ziren, eta pattar botilak erdi hutsik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 62. orr.

Ardo- eta pattar-upelak baitzeramatzaten gudarosteentzat Baztango ibarrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Agian Karrikak ezaguna duen pattar zaletasunagatik izango da.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Herriaren Etxe zoragarri bat eraikiko dute horren ordez, dantza-aretoekin, pattar-salmentarekin, jokorako gelekin, ikuskizunetarako antzokiarekin...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.

Pattar-bafadek eta hitz gordinek airea bera loditu eta uhertzen zuten zorigaiztoko leku horretan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Oso latza gertatu zitzaion berriro ere jende haien artera itzuli behar izatea, pattar-kirats nazkagarria eta jokaera zantarra baitzituzten ezaugarri nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Itsasgaina, berriz, bertara gerezi-pattarra isuri izan balute bezain gorri.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.

Handik luzarora gabe, gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

botila bat pattar (3); pattar botila (3); pattar pixka (7); pattar pixka bat (4)

pattarra edan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus