Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patu 1 iz zenbaiten ustean etorkizuna halabeharrez gidatzen duen ahalmena. ik zori; halabehar 3.

Inork ez dio ihes egiten patu horri, ezkutatzen ez bada behintzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

Patua, halabeharra, zorigaitza edo zoriona, izen asko ematen zaizkio itzuli suerte horri, baina eskuetatik joaten zaigu beti, eta horregatik lehiatzen gara horren bila.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 153. orr.

Nik ez dut Halabeharrean eta Patuan sinesten; teknikaria naizenez, gertagarritasunaren formulen arabera pentsatzen ohitua nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Ardoaren patua edana izatea da, glukosarena, berriz, oxidatua izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Etsipenez onartuko ote zuen gizadiak patu hori?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 399. orr.

Guk ordea nahiago genuke jakin zer patu eduki zuten azken hauek, erregina batek, amodioaren amodioz, atera ote zuen eremutarra bere eremutik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Gogoeta egiten nuen nire patuaren, adarrean hosto izatea egokitu zitzaigunon patu haren eta, oro har, giza patuaren harrigarriaz. zuei, ni, Jauna, baztertu eta nire mendi santua ahaztu duzuenoi, Zorion eta Patu izeneko jainkoentzat mahaia prestatu eta kopa bete duzuenoi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Gizonak bihotzondoko samina hartu zuen, eta bere patua madarikatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

Bitartean, patuaren tresna denik jakin gabe, Henrique zalduna eztabaidatzen ari da bere baitan, eztabaida da Ourana Mem Ramiresen kanpamentura eramango ote duen edo erregearen kanpamentuan utziko ote duen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 358. orr.

Karlomagno bezain gerra-jaun sofistikatu eta konparatiboki zibilizatuaren inperioaren patuak ezintasun horren adibide dramatikoa ematen digu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Alabaina, patuak berriro ere elkartu nahi izan zituen Baram eta Asad.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 162. orr.

Patuak bidali dit zaldia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 23. orr.

Beren burua erretzeko egurra biltzen, halakoxeak izaten dira patuaren ironiak, errepika dezagun berriz ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 360. orr.

Halabeharrari itzuri egiteko ahaleginak berak erorarazten duela narratzailea emakumearekin ezin biltzea agintzen dion zoritxarraren putzuan, horrek adierazten du patuaren ezinbestekotasuna.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

Gizonak bihotzondoko samina hartu zuen, eta bere patua madarikatu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

Zozketak jainkoaren labirintoetan egiten ziren, hirurogei gauz behin, eta hurrengo zozketaldira arteko haren patua erabakitzen zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

2 (izenondoekin)

Distiraren erdian Gurutze Santuaren seinale patu onekoa ikusi zuen, eta gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Patu gaiztoari ihes egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Lurrean zapalduta aurkitu zen, gogor loturik, eta etxe patu gaiztoko hartara eraman zuten azkenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Azkenean patu beltzak nahi izan zuen dorrea amil zedin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Orain pentsatzen dut zenbat bider begiratu dudan bizitzaren prismatiko hautsietatik, denborari eta patu itsuari so.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.

Presoaren patu dohakabea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Bost axola diola gure gorpuzkiekin zer egiten duten, haien patu ezinbestekoa errauts bilakatzea denez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Zirkular ziklostilatu bat, normalean, irakurri gabe paperontzira botatzen da, baina bat-batean konturatu nintzen hark ez zuela merezi patu komuna: lizentziaturaren hogeita bost urteurreneko afarirako gonbidapena zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Beterano askoren patu hitsa ezagutzea oso garrantzitsua da, ene ustez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 124. orr.

Gaiztoaren patu ikaragarria.  Elizen arteko biblia   Jb 18,2 tit

Hemen guztiaren erro eta arima -nazioaren kintesentzia, arrazaren zentzu, mundu-ikuskeraren egitamu, patu historikoaren argi, eta zer ez-, hizkuntza da, hitza, kasik balio teologiko sanjoandar batean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.

Munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta halako patu-seinale kutsua hartzen nion ikuskariari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Leku aleman hartan, nolako patu klasea suertatu zitzaidan ulertzen hasi nahi nuen nik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Bazen han zerbait, samurtasuna, seriotasuna, eskuzabaltasuna, patu-kutsuko zerbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Patu desberdintasun hori bidegabekeria hutsa iruditu zait.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola ezkutatuko gaueko tema eta goizeko iragarpena, elkarren parean, giza patuaren karikatura lotsagabea direnik?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus